Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Beltzaren aroa

Urtea esnatzearekin batera datoz gurera krimenak, gorpuak, ikerketak, muturluzeak eta horiek guztiak biltzen dituen narratiba. (H)ilbeltza bekaren abaroan sorturiko bilduman bosgarren alea jartzera dator Eneko Barberena Suak erreko ez balu eleberriarekin, Aezkoa ibarreko magal, muino eta taberna zuloetara eramanen gaituena, zer eta peritu baten eskutik. Oraingoan, hasierako zerrendari gehitu behar zaizkio sugarrak, mugak eta lainoa, denak ala denak ezkutabide.

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia izeneko aseguru etxeak Ainhoa Sanz peritua bidaliko du Aezkoara sutea ikertzera, aseguru etxearen bezero diren artzainen inplikazioa argitzeko; Konpainiak diru asko baitu jokoan bezeroak errudun joz gero. Horrela, Nabala herritik abiatuta, Ainhoak ezagutzen ez duen ingurune bat arakatu beharko du egia argitu nahian, aseguru etxeak jarri dion Joxe gidariaren laguntzaz. Bilaketa horretan, meatzaritza enpresen interesak, artzainen arteko ezinikusiak, Guardia Zibilaren presentzia itogarria, gaueko langileak eta beste hainbat elementu topatuko ditu.

Beltza da gaua Euskal Herriko oihanean. Su txingarrek emango ote diote Ainhoari bidea aurkitzeko nahikoa argi?

Baztango Udalak, (H)ilbeltza ekimenak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten V. (H)ilbeltza bekaren emaitza da eleberri beltz hau.

Ipuinak, poesia, elkarrizketak eta nobela jorratu ostean, Eneko Barberena arrasatearra genero beltzaren neurriko eleberria josi du puntadarik hutsik egin gabe.

Egilea

Eneko Barberena Mondragon. 1983, Arrasate (Gipuzkoa, Euskal Herria). Erdi giputz erdi aetz, gaur egun Aretxabaletan bizi da. Literaturaren arloan ipuinak, poesia, elkarrizketak eta nobela jorratu ditu. Augustin Zubikarai beka irabazi zuen Ondarroan 2018an, eta (H)ilbeltza beka Baztanen 2021ean. Hainbat hedabidetan ere kolaboratu du; hala nola, Goiena, Puntua, Hala Bedi, Info 7, Gara, Txapa Irratia, Hitzen Uberan, Gaztesarea eta Xirika medioetan. Egun Sagasti Etxea izeneko literatura bloga du martxan Goiena.eus atarian.

Bildumako aurreko lau aleak

Erlazionatutako edukiak

Egungo Italiaren B aldea

2021.12.21

(H)Ilbeltza bekaren altzoan sorturiko bilduma hazten ari da: Baztandik AEBra, AEBtik Vianara eta Vianatik Italiara egin dugu bildumako eleberri...

Exekuzio publikoak, suizidio intimoak | Iñigo Astiz

2022.03. 7

Beirazko kanpaia eleberria Victoria Lucas ezizenez argitaratu zuen Sylvia Plathek, eta hura kaleratu eta hilabete eskasera bere buruaz beste...

Beñat Irastorza Ugaldek irabazi du 2022ko (H)ilbeltza beka, Fred Vargasen 'Debout les morts' euskaratzeko

2022.05. 5

Beka honen xedea euskarazko nobela beltza sustatzea da, eta, horretarako, txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzen dira. Aurten itzulpen lana...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Una ciudad que habita en los personajes

2023.01. 3

Olatz Urkia: «La novela nació de la necesidad de guardar los escenarios y detalles del invierno en Rusia»

2023.01. 8