Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Massimo Carlotto

1956 Padua (Veneto, Italia)

Italiar idazle, kazetari, antzerkigile eta gidoilaria da. Lotta Continua (LC) antolakunde komunistako militantea izan zen 1970eko hamarkadan. Hemeretzi urte baizik ez zituela emakume gazte baten hilketa egotzi zioten, eta urtebete eman zuen espetxean epaiketaren zain. Italiako berunezko urteak ziren (anni di piombo), eta haren kontrako jazarpen politikoa gertatzen ari zela salatzen hasi zen. Auzi luze eta korapilatsu baten ondoren, 18 urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta, epaia irmo bihurtu baino lehenago, Frantziara ihes egin eta Latinoamerikara erbesteratu behar izan zuen. Garai hartako bizipenak Il fuggiasco (Iheslaria) eleberri autobiografikoan jaso zituen, zeinarekin gerora film bat egin baitzen. 1993an, Oscar Luigi Scalfaro presidenteak indultua eman zion Carlottori, eta 2004an, berriz, errehabilitazioa lortu eta bere eskubide zibil eta politiko guztiak berreskuratu ahal izan zituen. Nobela beltzen egilerik ospetsuenetako bat da gaur egun, hizkuntza askotara itzulia. Hainbat sari irabazi ditu literatura beltzaren alorrean, bai Italian, bai Frantzian, bai eta AEBn ere. Gainera, hamar antzerki-lan, zinemarako gidoiak eta irratirako kolaborazioak egin ditu.  

Massimo Carlotto-(r)en liburuak