Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Munduko bandarik txarrena
Munduko bandarik txarrena
18,00 € 17,10 € Kluba
Saskira gehitu

Munduko bandarik txarrena

Hitzaurre-egilea

Bizitza arruntaren aurrean dorpe eta ezgai sentitu arren xehetasun hutsalekin gozatzeko gaitasun mugagabea duzun horietakoa bazara, ezinezkoa izango zaizu komiki honekin ez maitemintzea. Izan ere, bada Nabokovi kasu gehiegi egiten dionik: detaileak laztantzearen laztantzez, detaile horiek zeren parte diren ahazteko arriskua daukagu. Patologia hori pairatzen dute Fernandesen pertsonaietako askok, eta patologia horrek ditu, paradoxikoki, erredimitzen. Asmatikoa izatea egun osoko lan ote den ala ez galdetzen diete euren buruei, iraultzaile ezinduak dira, erudiziorik zentzugabeenaren atzaparretan erori ondoren Stockholmeko sindromea nozitzen duten estetak.

Artista ezinezkoak dira, antiheroiak, beraz: patentatu ezin diren talentu eta makinen asmatzaile nekaezinak, eta baita beren patuaren jakinaren gainean daudenak ere: «Gaur egun ferietako barraketako ahateen antzekoa da artista: txartela ordaindu duen edozein zirtzilek hari tiro egiteko eskubidea duela uste du». Norbaitek pentsa lezake atsekabearen harra txertaturik dutela Fernandesen pertsonaiek. Etsipena, diozue? Adorerik eza dela haietako askoren ezaugarri behinena? Bai eta ez. Nondik begiratzen den, agian ez da zehazki horrela: beharbada, koldarren «barrura-begirako-adore» horren jabe dira -hain abisala eta hain prestigio gabetua dagoena garaiotan-. Honenbestez, irakurle, hemen daukazu kriminal-mental saldo bat, literatura ona egitea ilea sutan duzula xakean jokatzea dela dakiena. Izan ere, Munduko bandarik txarreneko kideak krimenik lazgarrienak eta asmakizunik ederrenak egiteko gai lirateke, baldin eta jakingo ez balute horrek guztiak ez duela ezertarako balio. Desesperatuen kortesia da ironia, egia. Baina izan liteke aske izateko doako pasaportea ere. Esku artean duzu bat.

Harkaitz Cano

 

18,00 €
17,10 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Txalaparta
Txalaparta
Bilduma AMAIUR
Generoa Narratiba
Edizioa 1
ISBN 978-84-15313-48-9
Hizkuntza Euskara
Argitalpen data 2013 ots 25
Orri kopurua 192
Pisua 693gr

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 1 iruzkin

  • Esteban Montorio 2018(e)ko otsailaren 9(a)

    Lagun baten gomendioari esker ezagutu nuen komiki honen gaztelerazko lehen bertsioa eta maisu-lan bat iruditu zitzaidan orduan. Unibertso iradokitzaile baten estanpa originalen bilduma bat aurkezten digu komikiak, eta bertako bizilagun, ohitura eta instituzioen bidez deskribatzen zaiguk. Atalburu bakoitzak –eta bi orriro atal berri bat dago– mundu honen berezitasun bat erakusten digu. Plazera da, berriz ere, egileak bineta bakoitzean, bunbuilo bakoitzean, uzten dizkigun detaileez disfrutatzea eta, batik bat, esan dezadan, Bego Montorioren itzulpen bikainaz gozatzea.

Erosi