Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Mecanografiak
Mecanografiak
19,00 € 18,05 € Kluba
Saskira gehitu

Mecanografiak Harkaitz Canoren ipuinen antologia bat

Hitzaurre-egilea
Liburu honek Espainako Kultura eta Kirol Ministeritzaren edizio-laguntza jaso du.

Idazle batzuek gauza bat egiten dakite eta oso ondo egiten dute, baina beste idazle batzuek gauza asko egiten dakite eta horiek guztiak oso ondo egiten dituzte; Harkaitz Cano bigarren talde horretakoa dugu. Euskal literaturaren azken hamarkadetako erreferentzia nagusienetakoa da Harkaitz eta gure literaturako ipuingilerik oparoenetakoa dugu. Irati Jimenez idazleak Harkaitz Canok idatzitako hamarnaka ipuinen artean genero eta formatu ezberdinetako narraziorik onenak bildu ditu, irakurlearen plazera helburu: mikroipuinak, fantastikoak, errealistak, metaliterarioak, umoretsuak, gordinak, surrealistak, satirikoak...

“Bilduma ez-akademiko bat, koherentziarik galdu gabe egiten saiatu naizena. Irakurle berri batzuk idazle handi baten mundu alegiazkoetara erakarriko ditu, beharbada, eta ezagutzen dutenei akaso irakurri ez dituzten narrazio batzuk ekarri eta beste batzuk gogoratuko dizkie. Deskatalogaturiko radiobiografia batzuk biltzen ditu, euskaraz eman gabeko ipuin bat, prentsan eta lan kolektiboetan barreiatutako narrazio batzuk eta Canoren ipuin liburuetako ale bikainenetako zenbait”.

Gure literaturak daukan idazle osoenetariko, oparoenetariko eta trebeenetariko baten mundu literario berdingabea ezagutzeko eta gozatzeko egindako oparia da antologia hau.

19,00 €
18,05 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Txalaparta
Txalaparta
Bilduma AMAIUR
Generoa Narratiba
Edizioa 2
ISBN 978-84-17065-50-8
Hizkuntza Euskara
Argitalpen data 2018 ira 8
Orri kopurua 296
Pisua 366gr

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 1 iruzkin

  • Izaskun 2018(e)ko abenduaren 27(a)

    "Mecanografiak" ari naiz irakurtzen eta komentatu nahi dizuet benetan gozatzen ari naizela, plazer hutsa da gure Cano haundiaren antologia hau. Liburuaren formatua bera ere asko gustatu zait, txikia baina tapa gogorrarekin, oso erosoa, goxoa eta atsegina, diseinu pixkat vintage horrekin... Zoragarria! Zorionak liburuan parte hartu duzuen guztioi eta bereziki Txalaparta argitaletxeari 30 urte betetzeagatik. Jarrai dezazuela beste horrenbeste urtetan hain lan txukunak ateratzen!

Erosi