Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Paul Austerren 'Kristalezko hiria' | Harkaitz Canoren...

Paul Austerren 'Kristalezko hiria' | Harkaitz Canoren hitzaurrea

"Okerreko zenbaki batekin hasi zen dena...". Hitz hauekin hasten da Kristalezko hiria, Paul Austerrek idatzitako New Yorkeko trilogiaren lehenengo kontakizuna. Liburu hau, Austerrek nobela beltzari egindako ekarpentzat hartua, identitatearen aldakortasuna du ardatz. Pertsonaia nagusia den Daniel Quinn Paul Auster bilakatuko da lehenik, Henry Dark gero eta, pertsonaien dantzak aurrera doan heinean, irakurlea kristalezko hirian identitateak dauzkan mugen lausotasunaz ohartuko da. Kontakitzun miragarri hau nobela grafiko bilakatu zen Paul Karasik eta David Mazzucchelli komikigileen eskutik. 2006an argitaratu genuen, Harkaitz Canok egindako itzulpena zela medio. Berarena da ere liburu honen hitzaurrea, ondoko lerroetan irakurri daitekeena.

Zuri-beltzean eta dotore ekarri zuten City of Glass (1985) eleberria irudietara Paul Karasik eta David Mazzucchelli marrazkilariek. Irakurleak esku artean duen nobela grafiko honek 1994an ikusi zuen lehen aldiz argia, eta bide oparoa egin du geroztik. Besteak beste, XX. mendeko ehun komikirik onenen artekotzat hautatu zuen Comics Journal aldizkariak. Paul Austerren sona eta bilakaera aski ezagunak dira gure artean, eta David Mazzucchelli ere ez da hutsaren hurrengoa komikizaleentzat: Frank Millerrekin egindako elkarlanari esker egin zen ezagun (Batman: Year One eta Daredevil: Born Again); hainbat urtetan Marvel bezalako etxeetan lan egin ondoren, utzi egin zituen super-heroiak, egitasmo pertsonalagoak egiteko askatasun egarriz. Paul Karasik ez da, beharbada, hain ezaguna: Will Eisner eta Art Spiegelman izan zituen irakasle New Yorkeko SVA (School Of Visual Arts) entzutetsuan, eta New Yorker aldizkarian kolaboratzeaz gain, The Ride Together argitaratu du, Judy Karasik arrebaren testuekin, autismoaren gaia jorratuz.

Grafologia adituek diotenez, bere izaera ezkutatu nahian idaz-tankera propio disimulatu eta aldatzen duenak, izaera bera ere aldatzen du kaligrafiarekin batera. Alegia, norberak zizelka dezakeela gutxi-asko bere idazkera, eta honekin batera -edo honen bidez- baita bere nortasuna ere. Kontzienteki ala ez, halatsu egiten du Peter Stillmani jarraitzen dion ikertzaileak (istripuz ikertzaile denak, bidenabar): Stillmanek Manhattango etxe-sailen antolaketa karratua koaderno erraldoi gisa erabiliz bere ibilerarekin asfaltoan idazten dituen hizki ikusezinak bere egiten ditu Quinnek Stillmanen itzal eta zelatari bilakatzearekin batera. Oinezkoak oinezkoari segitzean, hipnosi antzeko bat probokatzen dio lehenak bigarrenari, zelatatua bihurtzen delarik zelatatzailea sorgortuko duen pendulu. Zera esaten diola ematen du: “Heu ere ni ibilitako kaleetan ibili ahala, nik idatzitakoa heuk ere idatzi ahala, ni neu bilakatuko haiz azkenerako.”. Edo bestela esanda: “Nik idatzitakoa irakurri ahala, ni neu bilakatuko haiz.”.

Izan ere, oinez alderrai ibiltzea otoitz baten antzekoa da, eta zure pausoak jarraitzen dituenak lagundu egiten dizu otoitzean. Propio hirian galtzea da batzuetan geure burua aurkitzeko era bakarra. Epifania une baten bila gabiltza oinez, noraezean. Ikertzaileak ez ditu kaleak utzi nahi, barau egiten du, ez du lokartu nahi, izan ere,  misio bat duela sentitzen baitu. Knut Hamsunen Gosea dakarkigu bere portaerak gogora, edo Franz Kafkaren Gosearen artista

Ekar dezagun beste istorio erabat New Yorken errotu bat: Taxi driver (Martin Scorsese, 1976). Filmeko taxista beteranoak Travis gidari hasiberriari (De Niro) esaten diona: “hik aukeratzen duk ofizioa, baina gero ofizioak egiten hau hi.”.  Paul Austerrek idazle izatea aukeratu du; gero, bere ofizioak goldatu du Paul Auster. Baina ez dio egundo abandonatutako bideei buruzko galderak egiteari utzi: “Eta zer, baldin eta hautatuko banu ikertzaile bilakatzea? Eta zer, baldin eta ihes egingo banu hiri honetatik, bizitza honetatik?”.

New Yorkeko trilogiako lehena da nobela grafiko honek oinarri hartzen duen Kristalezko hiria narrazio ederra. Hemen aurkitzen ditugu jada Paul Austerren liburu gehienetako obsesioak: idazkeraren erredentzioa eta kondena, Matriuska gisako narratzaile destolestua, koadernoen fetitxe balioa, hiria oihan, bakardadea galera iturri, patuaren ispilu jokoak, mundu moldakaitza moldatzeko tresna gisa hizkuntzak duen garrantzia, sugea bezala mudatu eta norbere azal zaharrak atzean utzita hutsetik hasteko grina, hurkoa arakatu eta bere larruan sartzeko ahalegina; ahalegin horren porrota. Nola zilborreste afektiborik ezak edozein gizaki arrunt eraman dezakeen ilunbeen bihotzera.  Nola hiri handian senti gaitezkeen edozein gauzari heltzeko bezain desesperatu.  Okerreko telefono dei bati, adibidez. Edo agian ez da desesperazioa zehazki, prestutasun estrainio bat baizik (hiriak in the mood jartzen zaitueneko sentipena).

Arriskua eta aukera: elkarri bultzaka hiria mugiarazten duten bi indarrak.

Ziutatearen izpiritua ezin hobeto jasotzen du Kristalezko hiriak. Izan ere, hiri handiak, topikoki leporatzen zaion inpertsonaltasun hotzaz bestaldera, asko du enpatia-pizletik. Voyeurismorako egokiera bezala ematen digu pertsekutatuak izatekoa, inurri izatekoa bezala inurri saldotik ihes egitekoa. Egunean zehar gurutzatzen ditugun milaka ezezagun horietako batek harekiko atxikimendu boteretsu bat sentiaraz diezaguke tupustean, inolako arrazoi objektiborik gabe, itxuraz. Asteak pasa ditzakegu inorekin hitzik egin gabe, egia. Aldiz, gutxien espero dugunean iritsiko da unea edonorekin hizketan hasi eta gure bizitza (bihotza, gibela edo beste edozein errai) haren esku utziko duguna. Deskonpentsazio horretan datza hiriaren indarra. Deskonpentsazio horiek dira bere erregaia. Ziutatea amour fou gauzatu gabeen eszenatokia da. Gauzatu gabeak, harik eta bat gauzatzen den arte. Eta gauzatzen denean, zer? Arriskua eta aukera, sigi-saga etengabean. Eta gu, Quinn bezala, orekaren bila, desorekatu baten pausoei jarraiki, pauso desorekatuekin. Gure kaligrafia propioaren bila, baina inoren idazkerak hipnotizatuak izateko arriskupean.

Austerrek hiria kristalezkoa dela gaztigatzen digun arren, kristalezkoago baita oinezkoa: hauskorragoak gara gu.

Harkaitz Cano | Kristalezko hiria komikiaren hitzaurrea

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Un sorprendente final para 'La Orquesta Roja' | Así supimos que Kent no traicionó a la URSS

2018.08.29

La sima: punto final | Jose Mari Esparza Zabalegi

2018.08.30