Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Letrek ez dute mugarik ezagutzen

PEN erakundea –«Poets, Playwrights, Essayists, Editors, Novelists» (poetak, gidoigileak, saiogileak, editoreak eta nobelagileak) ingelesezko sigletatik dator izena– 1921ean sortu zen Londresen, mundu osoko idazleen arteko laguntasuna, lankidetza intelektuala eta trukea sustatzeko asmoz. Geroztik, mundu osora zabaldu da idazle-sarea, 100 herrialdetik gorako komunitatea eratu arte; tartean, Euskal Herria. PEN International-en historiari buruzko liburu honek idazle-erakundearen mendeurrena ospatzen du. 

Zer zeregin izan zuen PEN erakundeak giza eskubideen kontzeptuari esanahia emateko garaian, Nazio Batuek 1948an lehen aldiz erabili aurretik ere? Nola garatu zituen PEN erakundeak adierazpen-askatasunaren inguruko oinarrizko ideiak? Eta hizkuntza eta literatura guztien arteko berdintasunaren ingurukoak? Liburu honek historiako pasarte gogoangarri bat dakarkigu. Bertan, mundu osoko idazleek egindakoa kontatzen da: nola jarri zituzten literaturaren goresmena eta adierazpen-askatasunaren defentsa zapalketaren eta izuaren aurkako giza borrokaren erdigunean. PEN kasuetako idazle apartek, bada, egundoko kemena izan zuten, hala nola Federico García Lorca, Stefan Zweig, Musine Kokalari, Wole Soyinka, Salman Rushdie, Ngugi wa Thiong’o, Anna Politkovskaia, Hrant Dink eta Svetlana Aleksievitx idazleek. PEN 1921ean sortu zen Londresen, eta 100 urte eman ditu lanean literatura guztiak inolako salbuespenik gabe goresteko eta adierazpen-askatasuna babesteko helburuarekin. Nazioarteko PEN erakundearen historia azaltzeaz gainera, azken atalean Euskal PENen berri ematen zaigu, edizio honetarako berariaz idatzia.

Euskal PENekin elkarlanean egindako liburu ikusgarria

500 argazki baino gehiago koloretan

Euskarazko edizioa: Laura Mintegi eta Urtzi Urrutikoetxea

Itzultzaileak: Maddalen Subijana, Sara Arregi eta Maia Ossa

Koordinazio editoriala

Carles Torner. PEN International-eko zuzendari exekutiboa izan zen 2014tik 2020ra bitartean, eta gaur egun PENen mendeurrenaren zuzendaria da. Horrez gain, idazle espetxeratuen aldeko hainbat misiotan hartu du parte.

Jan Martens. Argitaratzailea da, eta, Bato Tomasevic-ekin batera, Motovun Group of International Publishers nazioarteko argitaratzaileen taldea sortu zuen.

Literaturak ez du mugarik ezagutzen

Lelo hori darama, azpititulu modura, liburu ikusgarri honek. 1921ean sortu zen PEN erakundea, eta hastapenean halako helburuen adierazpena egin zuten: “PEN klubak leku guztietako idazleen arteko abegi ona eta adiskidantza defendatzen ditu; bai eta letren batasuna, integritatea eta ongizatea ere; eta helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren neurriak hartzen ditu. Politikoki independentea da”. Ordutik, zabaldu eta hazi egin da, nahiz eta elkartearen jomugak aldatu ez: adierazpen askatasunaren alde borrokatzea, eta erregimen zapaltzaileak -eskuin muturrekoak zein ezker muturrekoak izanda ere- pairatzen dituzten idazleak defendatzea.

Ikusteko liburu bat

Bostehun argazki baino gehiago bildu dituzte, koloretan, liburu ikusgarri honetan, erakundearen 100 urteen ispilu. Bertan ikus daitezke, esate batera, margolanak, kongresu eta bilkuretako argazkiak, dokumentu nagusien jatorrizkoak eta, nola ez, idazleak. Kazetari, eleberrigile, poeta zein gidoilari, denak protesta egiten, ibilgailu blindatuan, mikrofonoaren aurrean, beren nahiz ofiziokideen eskubideak aldarrikatzen, sariak jasotzen. Munduko letren defentsaren lekukotza grafiko paregabea.

Euskal PENekin elkarlanean

Laura Mintegiren bitartez iritsi zitzaigun PEN International erakundeak egin asmo zuen liburu honen berri. Berehala bat etorri ginen euskaraz ere halako altxor ederra izateko bideak urratu behar genituela. Kultura, herri eta hizkuntzen arteko elkarrizketa sustatzen eta idazle zapalduei ahotsa ematen dien erakundea izanik, nola ez genuen liburua euskaraz hizketan jarriko? Are gehiago Euskaldunon Egunkariari ematen dion tartea ikusita. Gainera, erabaki genuen liburuari azken atal bat gehitzea, Euskal PEN taldearen nondik norakoak eta egindako bidea ere agertzeko.

Erakunde honi diodan begiruneak ez du mugarik; PEN sutsua, sendoa eta zorrotza izan da bere ahaleginetan, eta zaila da mundu mailan duen eragina aintzat ez hartzea.
Toni Morrison

Idazle bat tokiren batean aske ez denean, idazle bat bera ere ez da aske. Horixe da, hain zuzen ere, mundu osoko idazleek PENekiko sentitzen duten elkartasuna adierazten duen espiritua.
Orhan Pamuk

Erlazionatutako edukiak

Barrutik kanporako leihoa: bere alabarentzat 'Espejos' euskaratu nahi zuen preso politikoaren historia

2018.04.13

Joxe Austin Arrietak Xabier Alegriaren itzulpenari buruz idatzitako artikulua da hauxe. Preso zen Alegria Eduardo Galeanoren 'Ispiluak' itzuli eta,...

Afrika, kontinente emankorra

2019.05.17

Afrikako tradizioetan, gaur egungo borroketan, bertako jendearen kezka eta nahietan murgiltzen gaitu hango literatura aberats eta askotarikoak, eta...

Joseba Gabilondo: “Euskal Herriko literaturaren historia zapalketa baten historia da”

2020.12. 1

Euskal literaturaren historia berritzaile bat dakar Joseba Gabilondok ‘Babel aurretik’ saiakeran. Bazter utzitako autoreak biltzen ditu, literatura...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

La lista de represaliados en Osasuna tras el golpe de Estado de 1936 | Y el tiempo se detuvo

2021.10.13

Siete miradas a las vascas del siglo XIX | Historia de las mujeres en Euskal Herria

2021.10.19