Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Barrutik kanporako leihoa: bere alabarentzat 'Espejos'...

Barrutik kanporako leihoa: bere alabarentzat 'Espejos' euskaratu nahi zuen preso politikoaren historia

Joxe Austin Arrietak Xabier Alegriaren itzulpenari buruz idatzitako artikulua da hauxe. Preso zen Alegria Eduardo Galeanoren 'Ispiluak' itzuli eta, poliki-poliki, kartzelaren murruetatik ateratzen hasi zuenean. Amaitu ere, bertan amaitu zuen. Eta Txalapartak publikatu, ondoren. Eduardo joan zitzaigunetik hiru urte bete dira jada. Denboraren kapritxoz-edo, astebete geroago atera zen Alegria espetxetik. Latinoamerikako idazlerik handienaren eta euskarara 'Espejos' ekarri zion euskal preso politikoaren historia duzu hauxe.

 

Preso zen Alegria Eduardo Galeanoren 'Ispiluak' itzuli zuenean.“Barrura begiratzeko leiho" bat, beste bat, espetxeko murru-barroteak zeharkatzeko Txalaparta-saio bihurtua. Barrutik kanporako leihoa, esan genezake, beraz. Hunkigarria da, amorragarria bezainbat. Ziegako bakardadean, etsipenari gaina hartu eta barne-arnasa kementsuz idazteari ekin eta jarrai. Jarrai eta buka. Enegarren lezioa. Oraingo honetan, Xabier Alegriaren eskutik, esku-ahalmenetik, esku-bide ukatu baina ezin-menderatutik, datorkiguna. Hunkigarria, diot. Bai, hala da, dudarik gabe. Baina amorragarria, era berean: zergatik, zergatik ordaindu behar du gure literaturak zerga ikaragarri hau... Galdera inozoa, bistan da. Erretorikoa izateraino ere iristen ez dena. Denok ondo baino hobeto baitakigu zein den zergatia. Espetxean nahiz erbestean dauden gure herkideak askatasunaren alde borrokatzeagatik daudenean. Eta literatura, ezer izatekotan, askatasunaren aldeko berbatze kateatua da, hots, zentzu bietan «kateatua»: zanpatzaileen katepean egonarriz eutsia, eta hizkuntza-gogoetaren kateamenduari ausikiz ausardiaz josia. «Munduan beste asko lez» baino trinkoagoa da, nik uste, gurean, bai ugarian bai sakonean, espetxe- pairamenaren eta literatura-sorgintzaren arteko ezkontza. Ezkontza, hezkuntza, hizkuntza. Ez bezamena, ez menderapena. Askatasun-hitza baizik: adierazpide higatuxe hori jatorrizko zentzuan berrulerturik noski, hau da, erretolika orotatik harantz, hitza aske, hitza argi, dela oihu, dela xuxurla... hitza hitz, gauzatze bidean.

Galeanori buruz ez daukat ezer berezirik esatekorik. Zera bakarrik, liburu interesgarria dela honako hau ere, autore beraren beste hainbat bezalaxe: bitamina mental onuragarria, tratamendu homeopatiko egokia, zenbateraino kutsatuta gauzkan sarriegi ahazten zaigun ideologia nagusiaren iruzur-minbizizko itomenetik apur bat bada ere oxigena gaitezen.

Eta jabe gaitezen «Historia» eta «Kultura», letra larriz idatzi ohi diren Hiper Abstrakzio horiek, berez, ez direla ezer, edo, hobeki esanda, «konstrukto» interesatu batzuk izan ohi direla (unean uneko boteretsuen interesetan, jakina), eta, zinez, gizakien eta herrien taupadez bilbaturiko ixtorioek iruten dituztela historiak eta kulturak, horrela: pluralean, aniztasun bor-borkari horren erdian beti ere ipar-orratz bat bera ageri delarik noiznahi eta nonahi gure espeziearen biziraunkortasunaren alde engaiatu izan diren gizabanako eta giza-talde ororen gidari: ustiapenaren aurkako borroka, askatasunaren eta elkartasunaren grina, homo homini lupus ideologia suntsitzaile guztien gaindigarri posible bakartzat. Hau ere denok dakigu, baina, jakinduria hori etengabe elikatu ezean, zer gertatzen den ere bai: «Gizarte bateko ideologia nagusia gizarte horretako klase nagusien ideologia da» (nork esan zuen Treverisko Bizardun Zuri Handi hura zeharo «gainditua» dagoela?). Horregatik da hain beharrezkoa Galeanoren eta bera bezalako idazle ezkertiar pedagogiko-dibulgatzaileen ekarpena. Eta, esan gabe doa, inolako kutsu gaitzesgarri edo menosgarririk gabe darabiltzat hemen «pedagogia» eta «dibulgazio» hitzak. Liburu hau, adibidez, ez baita literatur sormenezko ezein «harribitxi». Esku-liburu bat da, liburu herrikoi bat, ez-elitistaren zentzuan. Eta hala izan nahi du, kontzienteki, autoreak halaxe erabakita. Kontra-informazio ekintza bat. Propaganda iraultzailea, bai: zer du txarrik horrek? Ala, literaturgiletzat «onartua» izateko (nork onartua?), bere burua ezkertiartzat daukan idazle batek sinbolismo-formalismo-expresionismoaren sigi-saga eskisito guztien langak jauzkatu behar ote ditu, «panfletariotzat» eskumika ez dezaten amoreagatik?... Zenbat konplexu, ai ene...

Lasai arraio plazaratzen dituzte, bada, formalki ozta-ozta makeaturiko beren «panfletoak» –eta makina bat sari eta goazarre bilduz, gainera– stablishmentaren uhinaren aparretan surfeatzen abilak diren hainbatek.

Xabier Alegriak bere alabari gure hizkuntzan irakurgai-elikagai osasungarri bat eskaintzearren ekin omen zion Ispiluak hau euskaratzeari. Asmoa eder, eta helburua ederrago. Zorionak. Bete-betean lortu duela uste dut. Beraren alabak ezezik, Txalaparta-kide guztiok ere dastatuko eta gozatuko ditugu dieta homeopatiko edo makrobiotikozko irakurketa honen onurak.

Xabier Alegria, senide eta lagunekin, libre geratu zen egunean.Eta niri dagokidanez, ezin etsi, lotsatik bezainbat harrokeriatik urrun, honako hau esan gabe: plazer bat izan duk, Xabier, hirekiko lankidetza; nire iradokizun lexikal nahiz sintaktikoak –ez «zuzenketak», otoi!– zerbaitetan lagungarri gertatu bazaizkik, ni pozarren. Gure komunikazioa Mikhail Strogoffen Vladivostokerainoko bidaia baino bihurriagoa izan bada ere. Baina Itziar Goienetxea hire emaztea eta Mikel Soto hire editorea baino «Tsarraren Mezulari» hoberik ba ote inon? Ez horixe, nik uste. Egunen batean –ailitz lehen- bailehen– barre ere egingo diagu, «Hitzaz Mendi» elkartean, txakolina edo sagardoa topagai, hire jatorrizkoak (beltzez) eta nire emendakinek (gorriz) mezu zifraturik ba ote zeukaten lupaz aztertzen arituak diratekeen espetxe-funtzionario espainiar euskaldunen izerdi-patsak irudikatuz. Besarkada handi bat, lagun. Bejoandaiala.

Joxe Austin Arrieta

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Adams y McGuinness, arquitectos de la paz en Irlanda

2018.04.11

Consejos para la mujer fuerte • Gioconda Belli

2018.04.15