Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Gure historiaren irudiak: Xabier Mina, Nafarroako eta...

Gure historiaren irudiak: Xabier Mina, Nafarroako eta mexikar independentziaren heroia

Euskal Herriko historia ilustratuaren hirugarren liburukian, Joseba Asironek eta Martintxo Alzuetak Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko urteak marrazten dituzte. Aztoramen eta asaldura sozial eta politiko handiko urteak izan ziren Euskal Herrian, gatazkaz eta gerraz beteak. Alde batean, herri xehea eta pobrea, gehienbat nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak, eta, beste aldean, eliteak, banatuta, Espainiako nahiz Frantziako inperioen asimilazioaren eta bi estatuen errepresio bolada bortitzen artean. Testuinguru horretan, mota guztietako pertsonaiak sortu ziren: abenturazaleak, nabigatzaile handiak eta baleazaleak, emakumezko lehen idazleak, sorginak eta belagileak, konkistatzaileak, gerrillariak edo matxinoak… Hauetako bat izan zen Xabier Mina.

Frantsestea (1808-1814)

Napoleonen Frantziak eragindako gerrak ondorio ondikozkoak eragin zituen, zorigaiztokoak, zergatik eta Euskal Herria mugan zelako. Gerra haren ondorioz, frantsesekiko gorrotoa piztu zen hegoaldeko euskaldunengan. Bi bandoek muturreko krudelkeria erabili zuten beren ekintzetan. Iruñean, Frantziako poliziaburuak zuzendu zuen errepresioa, hots, Jean Pierre Mendiri garaztarrak. Mendirik ausazko atxiloketak, torturak eta exekuzioak agindu zituen, eta bai Zitadela bai Errekoletoen komentua presoz bete ziren. Iruñetik hurbil, merkataritza gune ezagun baten ondoan, hor da oraindik ere monumentu txiki eta soil bat, atzendua eta inor gutxik ezagutzen duena. Hogeita hamalau iruindarren omenez eraikia da, bertan exekutatu baitzituzten poliziaburu haren aginduz. Horren harira, ez da harritzekoa zenbaitek diotena, hau da, hainbat belaunaldi igaro arren, Iruñeko haurrak izutu egiten zirela honako lelo hau entzunda: «Kasu, Mendiri heldu da eta!».

Aberekeria latz haren ondorioz, gerrillari taldeak sortu ziren herrian. Xabier Mina Larrea (1789-1817) Otanon jaio zen, Iruñetik hogei bat kilometro hegoaldera, nekazari familia euskaldun batean. Absolutismoaren kontrario irmoa izan zen, eta liderra Godoyren gobernuaren kontrako ikasle mugimenduan. Nolanahi den, Napoleonen inbasioaren berri izan orduko, boluntario aurkeztu zen. Hala, Zaragozako setioan borrokatu zen, Palafoxen aginduetara, eta bere merituz bereganatu zuen jeneral gradua. Gero, gerrillara pasatu zen. Nafarroako Corso Terrestre izenekoa eratu zuen, mila gerrillari baino gehiago gidatuz, eta borroka ugari izan zituzten frantsesen aurka. 1810eko martxoaren 28an besoan zauritu zuten sable-ukaldi batez, Labianon (Nafarroa), eta preso hartu. Geroago Parisera eraman zuten, eta han eduki zuten gerra akitu arte.

Gerra amaiturik, askatu egin zuten Mina, eta Nafarroara itzuli zen, baina laster ihes egin behar izan zuen absolutismoaren aurka azaldu baitzen jendaurrean. Hala, Mexikora joan, eta han herrialdearen independentziaren alde borrokatu zen. Kanpaina militar distiratsua gauzatzen ari zela, 1817an harrapatua izan, eta azaroaren 11n fusilatu egin zuten. Hil aurretik armakide nafarrak agurtu zituen bere haur denborako hizkuntzan, euskaraz, alegia. Hogeita zortzi urte besterik ez zuen. Mexikon bertan ehortzi zuten Xabier Mina, Independentziaren Zutabean. Han, heroi nazionaltzat dute; euskal lurretan, aldiz, ez da aski aitortua izan, nahiz eta 2017an harrizko monolito bat ipini zuten Otanon, haren jaioterrian, eta 2018an Iruñeko plaza bati haren izena eman zioten, askatasunaren alde borrokatu zen iruinxemea izatearen ohoretan.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Horrela egin zen Xabier Minaren ilustrazioa

Xabier Mina Larrea gerrillaria marrazteko, garai hartako grabatu batetik abiatu ginen; grabatu hartan, kanoi baten ondoan ageri zen, ezpata ateratzeko puntuan delako keinu indartsu bat eginez. Alabaina, gidoilariak pertsonaiaren epika nabarmendu nahi zuen, eta marrazkilariari keinu hori bera islatzeko eskatu zion, baina zaldi gainean. Konposizio orokorra egiteko, Andre Dedreuxen (1810-1860) lanean oinarritu ginen, zeinetan Napoleon III.a ageri baita zaldi gainean. Erretratu hartan ikus daitezke zaldiaren soslai ederra eta jarrera estatiko baina ernea eta tentsioz betea. Desberdintasunik handiena hauxe da: margolari paristarraren lanean eskuinaldera begira daude zaldizkoa eta zaldia, eta guk norabidea aldatu dugu, Xabier Minaren grabatuaren eskema orokorrera egokitzeko.

Ikusten denez, marrazkilariak elementu bakoitza —zaldizkoa, zaldia eta arreoak— modu isolatuan marraztu zuen. Minaren aurpegia eskala handiagoan egin zuen haren ezaugarriak hobeki irudikatzeko, eta azken fasean proportzioak doitu zituen. Gerrillariaren gorputza kasik postura berean marraztua dago, grabatua ezagutzen dutenak errazago ohar daitezen nondik hartua den. Hondarrean, koloreak eta argiak erantsi zizkion, eta azken emaitza biziki ikusgarria da: Mina XIX. mendeko grabatu hartako pertsonaia bera da, baina zaldira igana eta zalditeriaren karga agintzeko prest.

 

Xabier Minari buruzko izenburu gehiago

Erlazionatutako edukiak

Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak Asiron eta Martintxoren 'Euskal Herriko historia ilustratuaren' hirugarren tomoan

2018.11.28

Gauza on guztiak bezala, luze jo du, baina hemen da 'Euskal Herriko Historia Ilustratua'-ren hirugarren liburukia, Joseba Asironen eta Martintxo...

Horrela egiten da 'Euskal Herriko historia ilustratua'

2018.12.12

Joseba Asironen eta Martintxo Alzuetaren lehen lanak ikustean, ‘Euskal Herriko historia ilustratua’ obraren hastapenekoak, txundituta gelditu ginen...

Inkisizioa eta sorgin ehiza 'Euskal Herriko historia ilustratua'-ren hirugarren liburukian

2019.01. 8

Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko urteak aztoramen eta asaldura sozial eta politiko handikoak izan ziren Euskal Herrian, gatazkaz eta...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

'Navarra 1936. De la esperanza al terror': un documento histórico imprescindible

2018.12.26

Giuseppe Fava, un periodista que pagó con su vida sus investigaciones sobre la mafia

2019.01. 5