Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Atxaga

Bernardo Atxaga

1951 Asteasu (Gipuzkoa, Euskal Herria)

Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanbidetan aritu izan zen (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte.   Hasiera-hasieratik langile saiatu eta zorrotza izan da (1972an argitaratu zituen bere lehenengo poemak euskaraz, antologia labur batean; 1976an bere lehenengo eleberria argitaratu zen, Ziutateaz; 1978an Etiopia poema-liburua eman zen argitara...). Barne-mundua bikain erabiltzen du eta, ondorioz, hizkuntza jaso legez euskarak duen adierazkortasunaren eta sendotasunaren erreferentzia saihestezin eta bikain bihurtu da Bernardo Atxaga.   Baina, are gehiago, Valeria Clompiren iritziz, une bakoitzean erabiltzen duen hizkuntzaren parez pare eraikitzen du beti bere literatura Atxagak. Eta, izan ere, Atxagaren lanaren edertasunak aintzatespena jaso du etengabe 1989az geroztik: Obabakoak liburuaren edizioak (1988an aurkeztu zen) mundu hispaniko osoaren mirespen sutsua lortu zuen. Euskadi saria, Kritikaren saria eta Prix Millepages jaso ditu, eta bere lana hogei hizkuntza baino gehiagora itzuli da; hori guztia dela eta, idazleak merezitako errespetua erdietsi du, eta errespetu hori berretsi egin da, inolako salbuespenik gabe, lan berri bat argitaratu duen bakoitzean. Poemas & Híbridos, Bi anai, Zeru horiek, Obabakoak, Gizona bere bakardadean, Hehi euskaldun baten historia, eta bar.. adibide ezin hobeak dira.
Sariak
Premio de la Crítica de narrativa en euskera (1985, 1988, 1993, 2003 y 2013)
Premio Nacional de Narrativa (1989)
Premio Euskadi - Literatura infantil en euskera (1997)
Premio Euskadi - Literatura en castellano (1999)
Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena (2004)
Premio Euskadi de Literatura en euskera (2014)
Premio Nacional de las Letras Españolas (2019)