Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Balde

Ibrahima Balde

1994, Konakry (Ginea)

Gineako auto-mekanikari eta idazlea da. Amets Arzallusekin batera idatzi zuen Miñan liburua, bera da protagonista. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an. Migrazioaren abentura horrek markatu du Ibrahima Balderen ibilbidea. Aita gazterik hil zitzaion, eta anaia desagertu: haren bila abiatu zuen Gineatik Europaranzko bidaia. Pobrezia, desertua, tortura, esplotazioa, Mediterraneo itsasoa gurutzatzea... Bizipen gogorrek markatu zuten Euskal Herrira iritsi bitarte egin zuen bidaia. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da Miñan nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia Pularra du ama-hizkuntza, eta hitz egiteko modu berezia darabil: poetikoa. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala. Irungo harrera-sarean zebilela ezagutu zuen Ibrahima Baldek Amets Arzallus. Ofizioz auto-mekanikaria da, eta Madrilen bizi da gaur egun, tailer batean prestakuntza egiten ari den bitartean. Gineako hiriburua den Konakrytik, Gineako bigarren hirira den Nzérékoréra mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea

Ibrahima Balde-(r)en liburuak