Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Aiora Jaka Irizar

1982, Donostia

Gasteizko Letren Fakultatean Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia ikasi zuen lehen promozio hartako ikasleetako bat izan zen Jaka 2000 eta 2004. urteen artean. Geroztik, itzulpenari loturiko bestelako lanbideetan ere aritu izan den arren (euskara eta gaztelania irakasle Ingalaterran, Elhuyar fundazioan hiztegigile, Eskura Itzulpen Zerbitzuetan itzultzaile, basqueliterature.com eta EIZIEren webguneetan webmaster eta itzultzaile…), unibertsitate-munduari lotuta jarraitu du beti. 2011n Joseba Sarrionandiaren itzulpengintzari buruzko doktore-tesia bukatu zuenetik, Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu lanean, itzulpengintza arloko ikasgaiak irakasten. Literatur itzulpenean ere aritua da, bereziki haur eta gazte literaturako liburuak itzultzen. 2011n Haur Literaturako Vitoria-Gasteiz saria jaso zuen Janosch alemanaren Esan, ama, nork egiten ditu umeak? liburuaren itzulpenagatik, eta 2013an, berriz, Jokin Zaitegi beka irabazi zuen Maialen Marin itzultzailearekin batera Mo Yan idazle txinatarraren Hori da umorea, maisu! obra euskaratzeko.