Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Denda

Bilaketa aurreratua

Máximo Abete

Familian ardogileak gara.

Duela 40 urte baino gehiago, gure gurasoek herriko kooperatibaren ardoa saltzen zuten, eta kooperatiba horretako kide izan ziren gure aitona-amonak ere. 90eko hamarkadan, Maximo, berez zuen kemenak eta ardoari zion maitasunak bultzatuta, bere ardoa egitea pentsatu zuen. Upel batzuk erosi, eta gurasoen etxean jarri zuen abian bere asmoa, "Casa Cándido" izenekoan.

 

Maximoren ametsa errealitatea da gaur egun: upategi berria dugu, baliabide eta aukera askoz gehiagorekin. Baina, ezer baino gehiago, hastapeneko ilusioa eta eskulanaren filosofia dugu, berdin-berdinak.

 

“Maximo” ardoa

Maximo ardoa Nafarroako ardo ondua da, eta gorazarre egiten dio Máximo Abeteri, hau da, upategiaren fundatzaile eta ardo honen aita izandakoari.

 700 metroko altueran dagoen mahasti berezi batetik dator ardo hau: Vallervitos izena du tokiak, eta Maximo Abeteren txoko kuttuna zen. Mahatsa pinuen, belar usaintsuen, landareen eta inguruko basoan bizi diren animalien artean hazten da bertan, eta haren emaitza ardo hau da, Maximok ahalegin asko eginda lortutakoa.