Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Ordaintzeko moduak

Zein dira ordaintzeko moduak Txalaparta.eus helbidean?

Ordaintzeko bi modu daude:

  • Txartela (Visa, Master Card edo American Express).
  • PayPal.

Egin daitezke ordainketak banku transferentzia bidez?

Bai, baina horretarako, eskaera 948 70 39 34 telefonoari deituz egin beharko duzu, bezeroentzako ordutegian, hau da, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara astelehenetik ostegunera, eta 09:00etatik 15:00etara ostiraletan.

Bidalketak

Zein dira bidalketa gastuak?

Bidalketa estandarra doakoa da 25 eurotik gorako eskaeretarako. Eskaera txikiagoa baldin bada, bidalketak 3,50 euroko prezioa du (Espainiako Estaturako prezioa, Balearrak eta Kanariak kenduta eta aldez aurretik markatutako produktuetan). Erosketa prozesuan zehar web orrian ikus dezakezu zein diren zure eskaeraren bidalketa gastuak.
Zuntzei eta ardoari beti bidalketa gastuak kargatuko zaizkie-

Noiz jasoko dut nire eskaera?

Aukeran bi bidalketa mota zerbitzu ditugu:

  • Bidalketa arrunta: Eskatu eta 72 ordura gehienez ere, artikulua gure biltegian eskuragai badago. (Balearretara 96 ordura gehienez ere).
  • Bidalketa azkarra: Eskatu eta 24 ordura gehienez ere, artikulua gure biltegian eskuragai badago eta eskaria arratsaldeko 17:30ak baino lehen egiten baduzu. Espainiako Estatuan entregatu beharrekoa denean (Balearretan eta Kanarietan izan ezik). Prezioa: 5,5 euro (kilo batekoa gehienez), 7 euro (5 kilo artekoa), 8 euro (10 kilo artekoa).

*Kontsultatu udako ordutegi berezia.

Bidali ahal diot eskaera bat beste pertsona bati?

Bai, noski. Eskaeraren orria betetzen duzunean, zure datuak idatzi “fakturazio datuak” dioen tokian (faktura zuri iritsiko zaizu), eta eskaera jaso behar duen pertsonarenak, berriz, “bidalketaren datuak” dioen tokian. Eskaera bidaltzen denean mezu elektroniko bat igorriko dugu fakturazio datuetan adierazitako helbide elektronikora, jakinarazteko.

Nire eskaera opari bat da eta ez dut nahi jaso behar duenak faktura jasotzerik.

Lasai, faktura ez da joango eskaeraren kutxan. Posta elektronikoaren bidez bidaliko dugu fakturazio datuetan adierazitako helbide elektronikora.

Zer gertatuko da adierazitako helbidean ez banago?

Helbidean ez bazaude mezulariak ohar bat utziko dizu, eta harremanetan jarriko da zurekin, hitzordua egiteko. Ez badu hala egiten, harremanetan jar zaitezke Txalaparta.com webgunearekin, Bezeroen arretarako zerbitzuan, eta arazoa konponduko dugu 24 orduko epean gehienez ere.

Entregarako ordua aukeratu dezaket?

Bai. Erabiltzaile gunean, “Nire eskaerak” atalean sartu, eta klik egin “Zure eskaera aurkitu” dioen tokian, horrela mezularitza enpresaren web orrian sartuko zara. Bertan aukeratu dezakezu eskaera zure helbidean jasotzeko ordua, edo adierazi garraiolariaren bulegoetan edo beste helbide batean jaso nahi duzula, edo Parcel Shopen, aukera hori erabiltzeko moduan badago.

Nire eskaera posta-kutxa batean jasotzea eska dezaket?

Bai, baina horretarako, eskaera 948 70 39 34 telefonoari deituz egin beharko duzu, bezeroentzako ordutegian, hau da, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara astelehenetik ostegunera, eta 09:00etatik 15:00etara ostiraletan.

Eskaerak

Nola jakin dezaket interesatzen zaidan liburua stock-ean dagoen?

Biltegiko egoeraren arabera, gure web-orriko liburuen fitxetan hiru seinale desberdin aurkituko dituzu:

  • Stock-ean: produktu hauek gure biltegian daude eta berehala atera daitezke (lan egun bat baino gutxiago).
  • Eskuragarri: gure biltegian stock-ean ez dagoenez, banatzaileari eskatu behar diogu. Entregarako epea 4 lanegunetik 15 lanegunera bitartekoa izango da, baina gehienetan 7 eguneko epean iristen da.
  • Aurre-salmentan. Aurre-salmentan dagoen eskaera egiten duzunean, oraindik salgai ez dagoen liburu bat erreserbatzen ari zara. Liburua kaleratzeko data fitxa bibliografikoan ageri da. Inprentatik atera orduko bidaliko dizugu liburua.

Nola izan dezaket nire eskaeraren berri?

Erregistratuta baldin bazaude, Erabiltzaile gunean kontsulta dezakezu. Erregistraturik ez bazaude, Zure eskaera aurkitu dioen atalean begiratu dezakezu, edo Bezeroen arretarako zerbitzuan galdetu.

Zer da eskaera zenbakia?

Eskaera bakoitzaren kontrol zenbakia. Eskaera berresteko mezu elektronikoan eta fakturan ageri da zenbakia, eta erregistratuta baldin bazaude, Erabiltzaile gunean ere ikus dezakezu, “Nire eskaerak” atalean, eskaera bakoitzaren goiko aldean, eskuinean. Zenbaki hori beharko duzu eskaerak ezeztatzeko, eta, erregistraturik ez bazaude, entregatzean gertatutako arazoen berri emateko edo eskaera itzultzeko.

Ez dut aurkitzen eskaera zenbakia.

Ez baduzu aurkitzen, Bezeroen arretarako zerbitzuan eska dezakezu, eskaerarekin batera adierazitako telefono zenbakia emanez, guk aurkitu ahal izateko.

Datuak aldatu ditzaket, edo eskaeratik liburuak kendu?

Eskaera prozesatzen ari baldin bagara, baina oraindik bidali gabe, posible da aldaketak egitea. Erabiltzaile gunean sartu, eta bertan bidalketa helbidea alda dezakezu, ordaintzeko modua, bidaltzeko modua, edo deskontu kupoi bat aplikatu… Eskaerari produktuak kendu eta gehitu nahi badituzu, produktu berri bat gehitu, produktu bat kendu edo eskaera osoa ezeztatu, Ezeztapenak eta itzulketak izeneko atalean egin dezakezu, eskaera zenbakia sartu ondoren dagokion aukera hautatuz.

Ez dut faktura jaso eskaerarekin batera.

Zure eskaera guztien fakturak deskargatu ditzakezu Erabiltzaile gunean. Eskaera horretan sartu, eta goiko aldean eskuinean “Faktura” atalean klikatu.

Ezeztapenak eta itzulketak

Nola ezeztatu eskaera bat?

Zure eskaera ezeztatu dezakegu bidali gabe baldin badago. Ezeztapenak eta itzulketak izeneko atalean egin dezakezu; horretarako, eskaera zenbakia idatzi, eta dagokion aukera hautatu. Bestela, jarri harremanetan gurekin 948 70 39 34 telefonora deituz (bezeroentzako ordutegian, hau da, 09:00etatik 18:00etara astelehenetik ostegunera, eta 09:00etatik 15:00etara ostiraletan).

Nola itzuli produktu bat?

Bidalitako produkturen bat itzuli edo aldatu nahi baduzu, 14 egun naturaleko epea duzu eskaera entregatzen denetik hasita. Erabiltzaile gunean egin dezakezu, edo Ezeztapenak eta itzulketak izeneko atalean. Nahi baduzu, jar zaitezke harremanetan Bezeroen arretarako zerbitzuarekin, eta nola egin adieraziko dizugu.

Web orria eta erregistroa

Erregistratuta nago, baina ezin naiz sartu erabiltzaile gunean

Baliteke zure pasahitza edo helbide elektronikoa gaizki idatzi izana. Pasahitza berreskuratu dioen tokian klik egin, erregistroa egiteko erabili zenuen helbide elektronikoa idatzi, eta pasahitza emango dizugu berriz.