Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}

{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Tundra gupidagabeko loreak

"Hemen gehiegizkoa da dena, ederregia edo gogorregia”, dio eleberri honetako ahotsetako batek. Juliana Léveillé-Trudelek inuiten lurraldera garamatza, Quebec iparraldeko Nunavik eskualde bakartuan barna. Bere esperientzian oinarrituta eta fikziozko pertsonaiak baliatuz, autoreak maitasunezko eta laguntasunezko istorio zirraragarri bat kontatzen du, non desagerketa baten ondotik geratzen diren bizitzek eta gogoetek paisaia jelatu borealak bezainbesteko indarra duten. Autorearen lehen liburu honek Pantagruel saria jaso zuen 2018an, eta orain Aiora Jakari esker dugu euskaraz.

Aiora Jaka Irizar

Quebec iparraldeko Kuujuaraapik herrixka inuitean ezagutu nuen Juliana, 2016an. Hango umeentzako aisialdi-jarduerak antolatzen egiten nuen lan nik; Juliana, berriz, ni bezalako begiraleen koordinatzailea zen, eta Quebec iparraldeko herrixka inuit guztiak bisitatzen zituen. Ordurako ondotxo ezagutzen zuen, beraz, lurralde boreal hura, eta jada idatzia zuen Nirliit izeneko bere lehen eleberria, frantsesez. Euskararako itzulpenak egiten nituela jakitean, erdi txantxetan bota zidan erronka, eta hara, azkenean, Txalaparta argitaletxearen konfiantzari esker, euskaraz irakur dezakegu orain nobela eder, gordin eta hunkigarri hau.

Eleberri guztietan bezala, hemen ere istorio bat kontatzen da, fikziozko pertsonaiek ehunduriko gertaera-sail bat. Alabaina, hari nagusi hori ez da beste hainbat istorio, hausnarketa eta kritika txertatzeko aitzakia besterik. Izan ere, izenik ez duen baina liburuaren autorea izan litekeen narratzaileak bere esperientziak kontatzen ditu, Salluit herrixka inuitean igarotako udetan izandako bizipenak eta gogoetak harilkatuz. Eta anekdota horien bidez deskribatzen digu Nunavik, Quebeceko inuiten lurraldea: tundra azkengabea, natura salbaia, gauerdiko eguzkia, aurora borealak; inuiteraren sonoritate lakar bezain berezia, arbasoen mende luzetako kultura, jendearen abegikortasun eta sinpletasuna. Baina, horrekin batera, hortxe daude sedentarizazio behartuak ekarritako ondorio kaltegarri guztiak ere: asimilazio linguistiko eta kulturala, pobrezia, alferkeria, baliabide falta, eskola-porrota, alkoholismoa, elikadura txarra, bortizkeria, pedofilia, suizidioak, bortxaketak, hilketak, Hegoaldearekiko dependentzia erabatekoa.

Eta narratzailea erdibituta sentitzen da hango edertasunaren eta egoera deitoragarri horren artean. Ostikoka altxaraziko lituzke inuitak behingoz beren buruaz arduratzen has daitezen, edateari utzi, eskolara joan, lan egin eta injustiziak salatu ditzaten. Baina inori errieta egiten hasi orduko begien aurrean agertzen zaizkio arduragabekeria horren atzean ezkutatzen diren tragedia lazgarriak, eta orduan kritikak beste norabide baterantz lerratzen zaizkio: ozen salatzen ditu iraganeko kolonizatzaileen zapalkuntza, egungo gobernuen arpilatze eta axolagabekeria, eta Hegoaldeko quebectarren ezjakintasun, ahanztura eta arrazakeria.

Eta narratzailea errudun sentitzen da bere azal zuriagatik, bere herrialde aberatsagatik, bere heziketagatik, behin Iparraldeko lantxoa bukatuta Hegoaldera itzuliko delako, inuitak beren miserian abandonatuz, zuri guztiek egin ohi duten bezala. Hala eta guztiz ere, inuitenganako maitasuna, miresmena eta elkartasuna gailentzen dira lurralde artiko haren erretratu gordin eta aldi berean bihozbera honetan, idazlearen hizkera poetiko bezain zakar, sarkastiko bezain samurrari esker.

Juliana Léveillé-Trudel

Montreal, 1985

Kultur ikasketak egin zituen Quebeceko Unibertsitatean, Montreal hirian, eta Quebec iparraldeko Nunavik eskualdean hezitzaile jardun du. Dramaturgia lanak egiten ditu eta Théâtre de Brousse izenekoa sortu zuen.  Gaur egun, bigarren eleberria idazten ari da, baita helduentzako hirugarren antzezlana eta haurrentzako antzezlan bat ere. Nirliit du lehen eleberria (2015), eta oihartzun handia lortu du.

ZER ESAN DUTEN LIBURUARI BURUZ

Eleberri inpresionista, hunkigarria, poetikoa eta sumindua. Zalantzarik gabe, irakurtzekoa”. --Anne-Josée Cameron, Radio Canada

Gaia gogorra da, baina beharrezkoa, eta estilo ikaragarri ederrean idatzia dago. Eleberri ahaztezin bat”. --Morgane La Marchand, Librairies Fontaine

Komunitate autoktonoen errepresentazio kulturalen garapenean urrats bat egin berri da. Mito eta estereotipo itsugarriez biluztu da, ikuspegi intimista eta hiperrealistaren mesedetan, eta elkarren ber-ezagutzari dei egiten dio. Egiazko hurbiltze bat, parekoen artean”. --Marie-Frédérique Desbiens, Le Devoir

Istorio izugarri bat, herrialde honi buruz irakurri dudan gogorrena eta hunkigarriena. Barkatzen ez duen testu bat”. --Yvon Paré, Littérature du Québec

Liburu gordin bat, Iparreko harria bezain gogorra, baina maitasun bihozmina bezain beharrezkoa”. --Mario Cloutier, La Presse

BESTE ELEBERRI HUNKIGARRI BATZUK

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Gerra zibila Euskal Herrian, eleberrietan

2021.04.20

Más allá de la maternidad: 15 libros sobre cuidados y autocuidados

2021.05. 4