Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Santi Brouarden hilketaren inguruko komikiaren bigarren...

Santi Brouarden hilketaren inguruko komikiaren bigarren edizioa; katalanez, galegoz eta gazteleraz ere argitaratu da

Azaroan kaleratu genuen Adur eta Harkaitz Canoren Antzara Eguna komikia, Santi Brouarden hilketaren 35. urteurrenarekin batera, eta berehala antzeman genion zetorkion harrera onari. Durangoko Azokan, esate batera, liburu salduena izan zen Txalapartako standean. Lehenengo argitalpena berehala agortu zen, eta bigarrena iritsi da liburu-dendetara. Horrez gain, beste hizkuntza batzuetara ere egin du salto lan honek: katalanez atera du Pol·len argitaletxeak, galegoz Demok eta gaztelaniaz Txalapartak berak. Beste bizialdi batzuk emango dizkiogu horrela antzarari, hegan jarrai dezan.

1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatria kontsultan. Julian Sancristobal Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak agindua eta dirua eman zion Rafael Masa poliziari, eta horrek Luis Morcillori eta Rafael Sanchez Ocañari ordaindu zien hilketagatik. Brouarden heriotzak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. HASI alderdiko lehendakaria, HBko mahai nazionaleko kidea, Bilboko alkateordea, parlamentaria, mediku pediatra… Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen Brouardek.

Horiekin batera, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu komiki honek, adiskide eta mediku hurbila, txantxazalea, irakurle amorratua eta euskaltzale petoa ere izan baitzen. Horrela, Adur Larreak eta Harkaitz Canok fikzioaren bidez lortu dute Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzea, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua jostea, iragana eta oraina lotzea, garai baten kontaketa bizia marrazteko.

Hiltzaileak Brouardi jarraitzen hasten diren unetik hiltzen duten egunera artekoak kontatzen ditu komikiaren istorio nagusiak, baina politikariaren nortasunaren eta egunerokoaren berri ematen duten bestelako kontakizunak ere txertatu dituzte Canok eta Adurrek komikian. Ematen dute haren jarduera politikoaren berri, azaltzen dute haren pediatra lana, badago haren familia giroaren erretratu bat, eta Lemoizko zentral nuklearraren aurkako borroken lekukotza ere bai. Horiek, besteak beste.

Iñigo Astiz, BERRIA

Egileak

Adur Larrea (Bilbo, 1982). Arte Ederretan lizentziatua da, marrazketa eta ikus-entzunezkoen espezialitateetan. Geroztik, animazioa eta ilustrazioa izan dira bere jardueraren ardatz nagusiak. Ikus-entzunezkoen alorrean, zenbait ekoiztetxerekin lan egin du, baita telebistan eta publizitatean ere. Argitaletxe, aldizkari eta egunkarietan kolaborazioak egin ditu (Berria, Ortzadar, Xabiroi, Bertsolari, Argia, Jakin…), eta, liburu formatuan, Okatxu eta Arditutakoak albumetan parte hartu du beste ilustratzaile batzuekin batera; horietaz gainera, bereziki ezaguna da Gabriel Aresti BioGrafikoa (Erroa, 2015) komikia, poeta bilbotarraren bizian eta obran oinarritua.

Harkaitz Cano Jauregi (Lasarte, 1975). Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Lubaki Bandan hasi zen literatur jardunean eta 1994an argitaratu zuen bere lehen idazlana, Kea behelainopean bezala poesia liburua. Gerokoak dira Beluna jazz (1996) eta Pasaia blues (1999) eleberriak, Belarraren ahoa (2004) ukronia eta Neguko zirkua (2005) eta Beti oporretan (2015) ipuin bildumak. Hiru bider irabazi du Euskadi Saria eta bi aldiz Espainiako Kritikarena. Twist (2011) nobelarekin, 111 Akademia aipamena ere erdietsi zuen. Besteak beste Sylvia Plath, Anne Sexton, Hanif Kureishi, Paul Auster eta Allen Ginsberg euskaratu ditu eta nederlanderaz, galegoz, grezieraz, ingelesez, gaztelaniaz, errusieraz, alemanez eta italieraz irakur daitezke bere liburuak.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Erlazionatutako edukiak

Espectacular acogida al cómic sobre la vida de Lucio Urtubia: ya a la venta la tercera edición en euskara y la cuarta en castellano

2018.09. 8

Cuando el ilustrador navarro Belatz, autor de 'El tesoro de Lucio', se reencontró con Lucio Urtubia para entregarle los primeros ejemplares...

Tupust! Euskal komikigintza feministarantz

2019.03. 6

Orokorrean, umorea eta satira, eta are zehazkiago binetagintza eta komikigintza maskulinitateek gobernaturiko esparruak izan dira. Bai, baita gure...

Pediatraren kontsultaren barrenetan

2019.11.18

Santi Brouard, pediatra, politikari eta euskaltzalearen bizitza eta heriotza fikzioaren bidez eraiki dute Harkaitz Canok, hitzez, eta Adur Larreak,...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Nosaltres sempre amb Catalunya! • Prólogo de Jon Iñarritu al libro 'Historia del independentismo político catalán', de Fermí Rubiralta

2020.05.22

Fútbol al servicio de la Revolución

2020.05.25