Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Patxi Zubizarreta: «Liburuak utopia kartografiatu nahi...

Patxi Zubizarreta: «Liburuak utopia kartografiatu nahi izan zutenen lekukotasuna dakar»

Batzuek ezagutzen dute Federiko Krutwigen Vasconia (1962) obra eztabaidagarri bezain polemikoa, baina gutxik dakite Paco Miangolarra filantropoak sustatu eta finantziatu zuela, Venezuelako erbestetik Ipar Euskal Herrira etorri berritan. Batzuek ezagutzen dute Herri Gogoa diskoetxea (1967-1981), edo ezagutzen dituzte Laboak, Lertxundik, Iriondok, Letek, Valverdek… Groseko estudio klandestinoan grabatutako diskoak, baina inork gutxik daki, Iñaki Beobideren laguntzarekin, Paco Miangolarra proiektu haren mezenas gertatu zela, lehen politikan bezala kulturan orain. Ahanzturaren uretatik atera nahian, Miangolarra Gorostiaga familiaren historia harrigarria dakar elkarrizketetan oinarrituriko narrazio honek, Patxi Zubizarretak ohi duen idazmolde ederrean. Egilearekin hitzegin dugu lan honen inguruan.

Zer du Miangolarra sendiak garaiko beste sendi batek ez duena?

1936ko gerraren eraginez Venezuelara erbesteratu ziren, baina beti izan zuten herria gogoan, eta ausardia, kemena eta duintasuna erakutsi zuten, seguruenik beste familia askok bezala. Hala ere, Miangolarratarrenean, isilean bazen ere, Paco nabarmendu zen, batez ere kultur mezenas moduan erakutsi zuen konpromisoagatik.

Sendiaren eta batez ere Paco Miangolarraren historia dakarzu. Zenbat du biografiatik, eta zenbat fikziotik?

Bitxia da, baina Joserrak eta biok oso maite izan ditugu Jean Echenoz idazlearen nobelak, Maurice Raveli buruzkoa —Ravel—, Emil Zatopek korrikalariari buruzkoa —Lasterka—… Eredu paregabea testuetatik eta, batez ere, elkarrizketetatik jasotako materiala halako narrazio literario batean txertatzeko. Memoria ariketa bat den aldetik, bertsioak eta interpretazioak nabarmentzen dira. Ez da fikzioa, baina fikzio baten antzera irakur daiteke eta irakurleak atera beharko ditu bere ondorioak.

Garaiaren irudi ere bada: Espainiako gerra zibila, Venezuelako diaspora, Bigarren Mundu Gerra, Krutwig eta Legasse Iparraldean, ETAren erresistentzia, EAJ eta Euzko Pizkundea Zure helburua ote zen kronika egitea ere?

Ikerketan eta elkarrizketetan aurrera egin ahala, argi geratu zitzaigun Miangolarratarren bizitza eta, oro har, orduko zapalkuntza eta erresistentzia neurri handi batean ezezagunak zitzaizkigula, hortik dator garai baten ikusmira eskaintzea, baina familia baten lekukotasunetik eta ikuspegitik. Adiskide batek esan zidan liburua telegrama modukoa dela, kontakizun historikoa, kronika, saiakera, baina batez ere presakakoa, ezinbestekoa, eta nor ekarriko gogora, eta Echenoz…

Baporeak, gerraontziak eta laketontziak. Badirudi itsasoak lotzen dituela liburu honetan biltzen dituzun historia ugariak.

Liburu bakoitzak metafora bat eduki ohi du, eta itsasoak batzen eta elkartzen ditu orduko istorioak, erbestea eta hamarkada luzeak iraun zituen galerna, eta, galernarekin batera, galera ikaragarria: naufragioa… Euskal Herria noraezean eta jitoan ibili arren, liburuak utopia kartografiatu nahi izan zutenen lekukotasuna dakar.

Zer ikasi duzu zuk liburu honekin?

Itsasontzi gehienak hondoratu egin ziren, torpedoz eraso zieten, baina esango nuke naufrago haiek jakin zutela lehorrera iristen, eta ikasgai etiko eta estetiko dotorea utzi zigutela. Dulce Chacónek zioenez, gure gurasoen isiltasunaren biktima gara, baina baita gure seme-alaben ezjakintasunaren arduradun ere. Beharbada horixe da liburu honen helburua, garai ezezagun baten berri ematea, memoriari segida ematea eta, azken ba-tean, bertan goxo geratu beharrean, etorkizunari ekiteko kemena piztea.

Jean Echenozek Ravel gogoangarrian nola, Patxi Zubizarretak Miangolarraren figura berreskuratu eta abenturazkoa dirudien narrazio bat osatu du.

XX. mende hasieran Venezuelara erbesteratu zen familia baten atzetik, garaiko euskal giroaren kronika egiten du: Espainiako gerra zibila, Venezuelako diaspora, Bigarren Mundu Gerra, Krutwig eta Legasse Iparraldean, ETAren erresistentzia, EAJ eta Euzko Pizkundea…

Prosa ederrean idatzia, biografiatik, kronikatik eta memoria historikotik bezala, eleberri literarioenetik ere badu obra honek.

Egilearen liburu gehiago

Erlazionatutako edukiak

Nabigazio karta bat

2023.08.26

Joxerra Senperena pianista lagunak harriduraz eman zion Patxi Zubizarreta idazleari diskoetxe klandestino baten berri: Herri Gogoa (1967-1981)....

Penakperipeziakpozak • Erantzuna haizean dabil | Patxi Zubizarreta

2018.08. 7

Pascalen esanetan, toki berean geldirik egoten ez jakiteak eragiten ditu gizakion zorigaitz guztiak. Baina Tomas bezalako gazte batek hain justu...

Hiru hilabete, bizitza osorako

2021.09. 6

Itsasontzi batean, Euskal Herritik kanpora milaka haur, nora zeramatzaten ez zekitela haietako askok. Kaxianoren abestia...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Kollontai imprescindible | Zaloa Basabe

2023.09.15

Indarkeria obstetrikoaz, gozo eta zuzen

2023.09.19