Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Memoria aleak

Txalapartan ildo editorial berri bati ekin diogu, memoria historikora zuzenduta; erraz irakurtzeko moduko liburu labur eta dinamikoek osatzen dute, gure iragan hurbileko gertaera eta pertsona esanguratsuez mintzo direnek. Ekimen honen bidez, gure herriaren historiako mugarriei buruzko informazioa helarazi nahi diegu bai gai horiei buruz ezer gutxi dakitenei bai dakitena eguneratu nahi dutenei. Serie honetako lehen bi liburuetan, Carrero Blancoren aurkako atentatua eta Eustakio Mendizabal Txikiaren biografia aztertu ditu Iñaki Egañak.

Memoria historikoa Txalapartaren zutabe nagusietako bat da; beti ahalegindu gara gure iraganaren gako izan diren gertaerak eta haien protagonistak modu ulergarrian, gertutasunez, aurkezten, irakurle berrien interesa pizteko eta Euskal Herriaren historia zorroztasunez eta zintzotasunez transmititzeko.

Memoria hurbilari eskainitako sorta honen baitan, lehen bi liburuxkak Ogro operazioa. Ekintza eta mitoaren eraikuntza eta Txikia. Ur handiak ereiten dira, biak ala biak Iñaki Egaña historialariak idatziak. XX. mendeko bi gertaera eta pertsona esanguratsuren berri ematen dute, hain zuzen, efemeridearen bueltan. Batetik, abenduan 50 urte beteko dira Carrero Blancoren kontrako atentatutik, eta “Ogro operazioa” izenez ezagun egin zenaren ingurukoak jaso ditu, orain arte itzalean zeuden datuak ekarriz eta ekintzaren errelatoa nola eraiki zen ardatz hartuta. Bestetik, mende erdi da ere Eustakio Mendizabal, Txikia, euskaltzale, poeta eta militantea tiroz hil zutela, eta datu berriz hornituriko biografia dakar.

Ogro operazioa. Ekintza eta mitoaren eraikuntza

Mende erdi igaro da ETAko Txikia komandoak Espainiako Gobernuko presidente frankistaren, Luis Carrero Blanco almirantearen tiranizidioa gauzatu zuenetik. Atentatuak ezohiko ondorioak izan zituen, bai egiteko moduagatik eta bai biktimaren ospeagatik. Urteetan, almirantea (Francoren premua) hil zueneko ekintzaren xehetasunak Operación Ogro liburuarekin kontatu izan dira, egileek hilabete batzuetara paratutakoarekin. Orain, 50 urte geroago, errebelazio berriei esker, tiranizidioa nola izan zen berreraiki dezakegu, orduan (jakinak diren kontuengatik) ezkutuan egon ziren gorabeherak agertuz. Era berean, liburu honek gertaera haren kontakizunaren tratamendua lantzen du, eta nola bilakatu den mito historiko.

Txikia. Ur handiak ereiten

Poliziak Ostegun Santuz aurkitu zuen Algortako karriketan, Jose Manuel Pagoaga Peixotorekin batera. Biak ihesi atera ziren, baina Eustakio Mendizabal Txikiak bi tiro jaso zituen; bat, lokiaren ondoan. 28 urte zituen, eta Itsasondokoa zen. Peixotok, berriz, poliziari iskin egitea lortu zuen, eta Galdakaon ezkutatu zen. Ondoren, Txikiaren figura euskal askapen prozesuaren mitorik azkarrenetakoa bihurtu zen. 50 urte bete dira Mendizabal hil zutenetik, eta Franco diktadorea hil aurreko etapatik gehien gogoratzen den ETAko kideetako bat da. Militante, euskaltzale eta idazle gailena izan zen, iratzartze nazional baten garaiko protagonista. Liburu hau haren bizitzaren errepasoa da.

Egilea

Iñaki Egaña Sevilla (1958 Donostia, Gipuzkoa). Euskal idazle joria, hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du eta liburu ugari argitaratu ditu, saiakerak gehienak, baina baita eleberriak eta haur liburuak ere. Euskal Memoria fundazioko presidentea da eta Espainiako gerra zibileko eta Frankismo garaiko erailketak, desagerketak eta gehiegikeriak sakonki ikertu ditu.

 

Egilearen liburu gehiago

Erlazionatutako edukiak

Iñaki Egaña: "Erakunde politiko bat izan da ETA, borroka armatua burutu izan duena"

2017.10.27

Iñaki Egaña idazle eta historialariarekin elkarrizketa izan dugu. 'ETAren historia laburra' argitaratu berri, erakunde armatuaren historiaren...

Euskal Herria: entre el Big Bang y el Antropoceno

2019.11.27

Hay infinidad de trabajos monográficos que de manera genérica, pero desde unos estándares un tanto desfasados, o, la mayoría de...

Desapariciones forzadas: el expediente vasco

2021.12.14

En su último trabajo, el historiador Iñaki Egaña narra en primera persona sus investigaciones acerca de las desapariciones forzadas que se han...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Denak gara alaba | Ines Osinaga

2023.10.11

«El pueblo selk’nam sufrió un genocidio, pero se enfrentó a los colonizadores y no fue extinguido»

2023.10.17