Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Hartzea Lopez Arana: "Erdiespen sozial eta politiko anitz...

Hartzea Lopez Arana: "Erdiespen sozial eta politiko anitz borrokari esker lortu dira"

Frantziatik erregularki heltzen zaizkigu protesta herrikoien oihartzunak: grebak eta gatazka luzeak, antolakundeek gidatu gabeko mugimendu sozialak, feministenak eta arrazakeriaren kontrakoenak, kale borroka aldirietan eta hirietan, klimaren inguruko mobilizazioak eta, berrikitan, ZADak. Historian, batzuetan bata besteari lotu dira, epe luzeko dinamikak edo, berdin, erreferentzia iraultzaileak bilakatu: Pariseko Komunatik 1968ko Maiatzera, kolonietako askapen gerletatik Emmanuel Macronen agintaldiak probokatu jazarpenetara. Hartzea Lopez Aranaren Suak eta hautsak gertakari eta bilakaera horien ikuspena egin gogo du, molde laburtuan eta didaktikoan, kontaketa kronologikoan eta garaian garaiko lekukotasunekin. Liburuaz gehiago jakin nahian, berarekin solastatu gara.

Herri borrokak Frantzian. Zergatik jorratu nahi izan duzu gai hau?

Ipar Euskal Herrian hainbat kolektibo militanteetan ibilki, interes handiz begiratzen diet beste lurraldeetan gertatzen diren herri mobilizazioei eta Frantziakoak ondo-ondoan ditugu. Bada han herri mugimenduen historia eta gaurkotasun oparoa, erreboltarako oinarri inportantea. Ingurugiro politikoa ziurgabetasunez barreiatua dagoela erran daiteke: borroka gehienak ezustean pizten eta intentsuki garatzen dira, baina errepresioak azkarki zapaltzen ditu. Halere, dena ez da porrota. Greben eta oldartzeen ondorioz, gobernuak kasu batzuetan atzera egin behar izan du, eta 68ko Maiatzaren “mamuak” beti dirau protestarien zein agintarien buruetan. Azken urte hauetan birsorkuntzak ari dira gertatzen, kapitalismoaren kontra gero eta gazte gehiago inplikatzen baitira eta konfluentziarako gogoak entzuten dira maiz. Mugimendu ekologista, arrazakeriaren kontrakoa edo feminista joera horien lekuko dira, betiko sindikatu eta alderdiak eragina pixkanaka galtzen ari direlarik.

Euskaraz, idazki luze gutxi daude eta gai hauek hurbilagotik ezagutaraztea da liburu honen xedea, molde didaktikoan, baita iraganari so eginaz gaurkoaz jabetzea ere.

Frantzia, hain hurbil eta hain urrun. Jaka horiena, adibidez, gurea ez den borroka bat bezala bizi dugu euskaldunok, baita Ipar Euskal Herrian ere.

Hein batean. Egia da euskal abertzale gutxik parte hartu zutela Jaka Horiek Ipar Euskal Herrian antolatu zituzten hitzorduetan baina halere, bazen ikusmin eta sinpatia zerbait. Kultura politikoen arteko lubakian aurki daiteke distantzia: euskaldunek epe luzeko zikloak lehenesten ditugu, artikulazio politiko eta helburu zehatzekin; Frantzian ohikoa da mugimendu sozial espontaneo batek bere bidea egin arau marraztea, eta Jaka Horiena arrunt konfigurazio horretakoa zen. Aldarrikapen ekonomiko soil batetik hasita (erregaien prezioaren emendatzearen kontra), sistema osoaren kontrako bozgoragailua bilakatu zen, jende bakartu ainitz elkarrekin jardutera eramanez eta Macronen gobernua kordokatuz. Gero, botereen aparatuek gupidarik gabe zanpatu zituzten baina zauriak beti hor daude eta matxinada horren kausa estrukturalak inoiz baino ageriago daude.

Frantziak herri borroken historia aberatsa dauka. Nola jaso dituzu liburuan esperientzia ugari horiek?

Osagai eta informazio ugari daude frantsesez eta epoka bakoitza ahal den eta argien ulertzea eta laburbiltzea izan da ariketa nagusia. Liburuan, iraulketa desberdinetan gertatu diren uneetan egindako hautuak azpimarratu nahi izan ditut, bakoitzean egondako lorpen eta galtzeekin, beti ere protagonista zuzenen testigantzak azaleratuz. Ez dut kontakizun lineal hotzean erori nahi izan, baizik eta istorio bizi baten narrazioan, film baten antzera ikusia izan daitekeena. Harritu egin naute azken hiru mende hauetan ezkerreko herriak esperimentatu dituen hamaika gorabeherek. Talde, pentsalari eta korronte ugarik gorpuztu dute historia hori, askotan nazioarteko testuinguruari lotua, beste batzuetan berezitasunean.

Frantziako Iraultzatik hasita gaurko mobilizazioetara hari bat ikusten duzu.

Lurralde bakoitzak baditu bere data erreferentzialak, ikonoak eta zutoihalak, eta Frantzia oinordeko komunistaz eta anarkistaz bustia dago, nahiz agintariek beti zokoratu dituzten. Erdiespen sozial eta politiko anitz borrokari esker lortu dira, eta langile klaseak badu horren kontzientzia. 1789ko eta 1848ko iraultzak, Parisko Komuna, XX. mende hasierako gerla soziala, 36ko Fronte Popularra, 68ko Maiatza, 1995eko grebak, 2016ko lan lege erreformaren kontrako mugida, jaka horiak... hainbat mugarri dira, aniztasunaren eta determinazioaren lekukoak. Errebolta berri bakoitzak aitzineko belaunaldiari begiratzen dio, azken hauek jarri esfortzuen segidan eta gaur egun oraindik indarrean dago frustrazio historiko handia, hau da, 1789ko iraultza obra lapurtu eta bukatugabe gisa kontsideratzea.

Frantziar kolonietako borrokak ere jaso dituzu liburuan. Ezinbesteko osagarria hari horretan…

Kolonietako askapen mugimenduentzat, frantziar iraultzaren goiburuak inspirazio iturri izan dira euren autodeterminazio proiektuen atontzeko, Vietnam edo Aljeria kasu. Bertakoen, frantziarren eta “munduko zanpatu” guztien ondarea dira, eta inperialismoak beste hainbat protesta mugimendu markatzen jarraitzen du, adibidez migrazio politikei edo energia atomikoari dagokiena. Aldirietako suteak politika kolonialistaren ondorio dira, segregazioak bultzatuak. Ipar Euskal Herritik Pazifikoko uharteetara, herrien eskakizun abertzaleak beti hor direla ahantzi gabe.

Tarteka-tarteka Notre-Dame-des-Landeseko ZADen bizi zara. Esperientzia horretatik ere edan duzu liburua prestatzerakoan?

Bai, noski. Notre-Dame-des-Landesen azken hamarkada hauetako garaipen ekologista handiena eman zen, nazioarteko aireportu baten eraikuntza proiektuaren bertan behera uztea, berrogei urteko erresistentzia tematsuei esker. Bretainiako, Frantziako eta mundu osoko jendeek parte hartu zuten eta gaur egun ere, ZAD, autogestio esperientzia originala izateaz gain, kolektibo askoren topagunea da. Taktika desberdinen gehiketa irabazle atera daitekeela frogatu zen ZADen eta Frantziako mugimendu zonbaitetan, perspektiba horrek badu garrantzia, baita azpiegiturak eraiki nahi diren eremuen okupazioa ekimen bezala erabiltzea ere. Tendentzia iraultzaileen perspektibak eta norabideak zertan dauden zuzenean jakiteko, ZAD leku aproposa da.

Erlazionatutako edukiak

ZAD: askatasunaren eremua | Iñaki Etxeleku

2018.11.26

Notre-Dame-des-Landes frantziar Bretainiaren udalerria da. Ia hamar urtetik hona Frantziar Estatuan eta Europako zenbait herrialdetan aski ezaguna...

“Gaurko mundua interpretatzeko tresnak eskaini nahi ditugu”

2020.09.23

Hemen da Iparrorratza bilduma. Iratzar fundazioarekin lankidetzan, gaur egungo eztabaidak jorratuko ditugu liburuxka arinen bitartez, borroka...

Suak eta hautsak | Iraultzen lurraldetik ikasgaiak

2021.11. 9

Frantziako Iraultza eta Parisko Komuna, abangoardia eta klandestinitatea, 68ko Maiatza eta tradizio jakobinoa, iheslarien gordelekua eta gutxituen...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Juan Carlos Berrio: «Hay muchas cosas que se las dejo al lector o lectora. Huecos, vacíos que tendrán que rellenar»

2021.11.22

Beste bi urrats burujabetzarantz

2021.11.23