Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Suak eta hautsak
Suak eta hautsak
17,00 € 16,15 € Kluba
Saskira gehitu

Suak eta hautsak Herri borrokak Frantzian

Frantziatik maiz heltzen zaizkigu herri mugimenduen oihartzunak: tradizio jakobinoa eta Parisko Komuna, 68ko Maiatza eta erreformistak, langile mugimendua eta Jaka Horiak, iheslarien gordelekua eta gutxituen zapaltzailea... Hori guztia eta gehiago da Frantziako Errepublika. 1789ko eta 1848ko iraultzak iturburu dituen herrian, bizi-bizirik dira protesta sozialak, eta kasuan kasuko Gobernuak gogor erantzun die. Kale itsutik atera nahian, matxinoek askotariko molde eta ereduak atondu dituzte, eztabaidetara eta ekintzetara batzen ari den belaunaldi berriaren bultzadaz: feministak eta antirrazistak, kale istiluak aldirietan eta hirietan, klimaren inguruko mobilizazioak eta, berrikitan, ZAD edo babestu beharreko guneak.

Bertan pizten diren borrokak ugariak badira ere, susmoa da urrun geratzen zaizkigula gugandik hain hurbil gertatzen direnak. Horietako bakoitzean mugida orokorrago baten hazia dagoelakoan, Hartzea Lopezek Frantziako eta kolonia frantsesetako herri borroka nagusien artera eramanen gaitu, molde kronologikoan eta unean uneko lekukotasunekin, suteen hautsak nora eta nola barreiatzen diren argitu nahian. Ondare eta esperientzia horien guztien ezagutza gure jarduna elikatzeko baliagarri izanen baita.

17,00 €
16,15 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Txalaparta
Txalaparta
Bilduma ORREAGA
Generoa Saiakera
Edizioa 1
ISBN 978-84-18252-77-8
Hizkuntza Euskara
Gomendatutako adina 16 - 99
Herrialdea Estado francés
Argitalpen data 2021 aza 5
Orri kopurua 200
Pisua 274gr

Ikusi aurkibidea

Aitzinsolasa

1. 1789 - 1968
Askatasuna, berdintasuna, senidetasuna:
gogoak eta egintzak

Klase kontzientzia jalgi
Parisko komunaren burrunbak
Gerla sozialetik erabatekora
Hondamenetatik atzarri
Infernura itzuli
Askapen gerlak asian eta afrikan
Ekaitzaren hasikinak

2. 1968 - 2012
Bulkadetatik ilusioen galtzera

«Kurri, kamarada, mundu zaharra hire gibelean zegok»
«Hasiera baizik ez da, segi dezagun borrokan»
«Irudimena boterera»
«Pixka bat amore ematea anitz errenditzea da»
Borroken normalizaziora
Ohetegi hirixkak hiri argiztatuen ateetan
Politikarien jukutriak
Entzuten ez direnen aldia
«Mundua ez da merkantzia»
«Ez zara nire lehendakaria»

3. 2012 - 2018
Autokratei buru egin

Beti gibelekoz aitzina
Piztu dira piztiak
Azken tragoak
Txapeldunaren fabrikazioa
Brankan
Ekologiaren arantzetan
Ta segi aurrera

4. 2018 - 2020
Jaka horien agerraldi ustekabea

Pantailetatik plazetara
Joko zelaiaren neurriak
Lehen lerrora
Postal tropikalean zirimola
Xutik paris, altxa hadi!
Pause and replay
«Hemen gira, hemen gaude»
Fitxak mugi
Partida segi
Armamentuen begitarteak
Txarangen doinuak
XVIII. Partizioa
Tira eta bira
Aldageletara
Urte bat eta hainbat ikasgai
Ikusi arte?

5. Konfinamenduetatik atera

Epilogoa
Joseba Alvarez

Iturriak

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 0 iruzkin

Erosi