Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Hilbeltzak baditu bi

Ongi entzun duzu, bai. Bigarren (H)Ilbeltza bekak badu emaitza: Patricia Highsmithen The Blunderer euskaraz irakurri ahalko dugu hemendik aurrera, Lardaska izenburupean. Josu Barambonesen laginak irabazi zuen saria, eta orain osorik ekarri du ingelesetik eleberria. Horrela, (H)Ilbeltza bekarekin abiarazitako bildumaren bigarren alea da hauxe, lehen itzulpena ere badena, euskaraz sortutako lanak eta euskarara itzulitakoak tartekatzen baititu bekak. 

Patricia Highsmithen Lardaska eleberri beltza aurkeztu genuen Baztanen urtarrilaren 25ean, (H)Ilbeltza jaialdiaren baitan. Autorea hil zela 25 urte egiten duenean ikusi du argia liburuak. Patricia Highsmithen thrillerrek ohi dutenez, hasieratik bertatik eleberriaren egonezin giroak harrapatuko du irakurlea, eta sakontasun psikologikoak lagunduko dio istorio ikaragarri honen bururaino, pertsonaia xelebre bezain ohikoen bitartez.

Norbaitek idatzi du Patricia Highsmithek bere pertsonaiak armiarma batek bere sarean harrapatutako euliak bailiran tratatzen dituela. Ez dut uste hori horrela denik. Bere amodio eta gorrotoak pertsonaiengan islatzen ditu, dudarik gabe. Baina badaki estereotipoei ihes egiten, eta askotan hiltzaileak dira haren obrako pertsonaia erakargarrienak. Ez da ez, topikoetan aise erortzen den horietakoa. Sorginak laguntza eske doakionari eskaintzen dion begirada maitekorraz begiratzen diola esango nuke nik: gehienez ere azkenean ispilu bat edo emango dio, bere burua hobeto ezagutu dezan.
Peter Collins

Lardaska gure apalategietan

(H)ilbeltza bekarekin argitaratu dugun lehendabiziko itzulpena da Josu Barambonesek euskaratu duen hau. Bekarekin hasi ginelarik ez ginen ohartu zer saltsatan sartzen ari ginen, zenbat gibel-aitzin suertatuko zitzaizkigun bidean. Baina inkontzientzia horrek ekarri gaitu honat eta liburu berri bat dugu gure apalategietan. Munduko literatura euskaraz leitzeko aukera handitu izanak harro sentiarazten gaitu (H)ilbeltza kideok.

Zerrenda luzea osatu genuen ezker-eskuin proposamenak eskatuz arituei, eta zerrenda hori handitu da literatura beltza ezagutzearekin batera. Dagoen aniztasuna ezagutzeko aukera ederra izan dugu, baina horrek ez digu erraz egin nobela beltz guzien artean bat hautatzea.

Hala, bere nobelak ez zituela beltzetako hartzen jakinda ere, Patricia Highsmithena aukeratu genuen. Akaso haserretuko zen gure bekaren lehendabiziko itzulpena berea izan dela ikusiko balu; gustura jakinen genuke bere iritzia. Idazle ezaguna da, klasikoa eta emakumezkoa. Dezenteko arrazoiak itzulpenerat bideratzeko. Ripley trebea eta Ripleyren jokoa gaurgero itzuliak dira Igelan, eta hauxe izanen da hirugarrena.

Nobelaren istorioa arras erakargarria egin zitzaigun. Bistan da, ez dugu hemen dena kontatuko, baina Highsmithen Ripley bera edo bertze pertsonaia aunitzen gisan, psikopatiaren mugan dago pertsonaia nagusia. Erruduntasunak eramaten du Walter Stackhouse abokatua gezurrak erraterat, edo egia osoa gordetzerat. Jakin-minak egon beharko ez lukeen tokietan egoterat eramaten du. Hanka sartzen du behin eta berriz Corby detektibe harro eta temazuaren ikerketaren galdetegietan. Pertsonaien arteko trama Kimmel liburuzainak osatzen du, isila eta serioa, diskretua.

Nobelaren bukaera artio desesperagarri bihurtzen da hiruen arteko harremana. Hildakoak, berriz, bi emakumezko dira. Bat ez dugu ezagutzen, baina bertzea, Clara Stackhouse, bere orduko maitalearen izaerarekin osatu omen zuen Highsmithek. Egilearen hitzetan, egonezina sortzen ziona. Eta halako giroa sortzen dute gertakariek, bata bertzearen gibeletik. Zarpaila den Walter horri behin eta berriz “hago geldirik, hago isilik!” errateko gogoa pizten duena.

Jon Alonsoren Beltzaren koloreak libururat jo dugu zerbait gehiago jakiteko, eta hor ikasi dugu pertsonaien psikologian sartzeko Henry James idazle estatubatuarra bezain abila zela Highsmith, ederki txertatzen zituela pertsonaien barne-motibazioak eta humanoen dudazko jokamoldetarako joera nobeletan –thriller moduko nobeletan–, emaitza bikainak lortuz. Akaso nobeletan psikologiak hartzen duen pisuarengatik ez zuen Highsmithek sailkapen hori maite bere lanetarako.

Testua: (H)ilbeltzakideak

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Patricia Highsmith

(Mary Patricia Plangman). 1921, Fort Worth (Texas, USA) - 1995 Locarno (Suiza). Amerikako Estatu Batuetako idazlea. Europan giroturiko eleberri beltz eta suspensekoengatik eman zen ezagutzera. Highsmithen pertsonaiak eguneroko bizitza arruntaren girotik, bitxiaren eta arrazoi gabeziaren mundura iragaten dira ezari- ezarian. Zinema zuzendari ezagunek eraman dituzte pantailara haren obrak: Hitchcock, René Clément, Claude Autant-Lara eta Wim Wendersek. Highsmithenak dira, besteren artean: Strangers on a train (1950), Ripley trebea (1955), Ripleyren jokoa (1974) eta Poliki, poliki haizetan (1979), azken hirurak euskarara ekarriak. Ezagunenak nobelak izan arren, kontakizun laburrak ere idatzi zituen, gehienbat makabroak, satirikoak eta umore beltzez ederki jantziak.

Highsmithen eleberriek modu paregabean aztoratzen gaituzte…
The New Yorker

Egilearen liburu gehiago

Erlazionatutako edukiak

'Kezko bola batek itoak birikak': Baztanetik mundura, beltzez eta euskaraz

2019.01.15

Txalaparta, (H)ilbeltza ekimenaren eta Baztango Udalaren eskutik jaso zuen duela urtebete Miel A. Elustondok euskarazko literatura beltza...

Miren Gorrotxategik irabazi du 2019ko (H)ilbeltza beka 'Vianako bihotza' egitasmoarekin

2019.06.28

Baztango Udalak, (H)Ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak antolatutako beka honen xedea euskarazko nobela beltza sustatzea da, eta,...

Massimo Carlottoren 'Arrivederci amore, ciao' eleberria itzultzeko beka abian jarri du (H)ilbeltzak

2020.01.14

Parte hartu nahi duenak idazle italiarraren eleberriaren lagin bat itzuli beharko du. Lanak 2020ko martxoaren 6a baino lehen aurkeztu beharko...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Ahoztar Zelaieta: «La memoria histórica de las víctimas del narcotráfico está por escribir»

2020.01.29

'Mujeres, resistencia y revolución': un clásico del feminismo para los debates actuales

2020.02.10