Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Ez dadin bizitza eten: liburuaren sar hitza | Miren...

Ez dadin bizitza eten: liburuaren sar hitza | Miren Aranguren, Ainara Santamaria, Monika Mendiberri

Zaintza lanetan inplikatuta dauden norbanakoei entzunda Emagin Elkartean egindako lanetik abiatuta, azken urteotan mugimendu feministaren aldarrien erdigunean egon den gaiaz hausnartu dute hiru autoreek. Betiere, askotariko faktoreak kontuan hartuz eta bi ardatz hauen arabera: ikuspegi feminista eta ezagutza kokatua. Izan ere, zaintzaren inguruan sortzen den bereizkeriatik eta gorputzetik ez bada, kamutsa izanen da hartaz esaten dena.  Azpian, liburuaren sar hitza eskaintzen dizuegu.

Ezinegon batek eraman gaitu testu hau idaztera: asko gara zaintzaz mintzo garenak, baina askotariko norabideak daude, eta denek ez dute, zoritxarrez, izaki guztion bizitzaren bizigarritasuna zerumuga gisa.

Ezker-eskuin aipatzen da zaintza eta aho beteka mintzatzen dira batzuk, eremu horretan ditugun arazo guztiak gainditzeko botika izango balute bezala, ia-ia. Oraindik ez dakigu neurtzen poztekoa den, edo eduki politikoz guztiz hustuko duen. Jakin badakigu era instrumentalean ari direla erabiltzen, eta betiko arriskuaren aurrean gaudela; hots, zerbait aldatzea ezer ez aldatzeko. Merkatu hobi berria da askorentzat, silver economy delakoa sustatzeko aukera. Azken batean, logika espekulatibo berarekin jarraitzeko, mugatzeko zein merkantilizatzeko beste eremu bat.

Burujabetza feministaren alde lanean dihardugunok argi duguna da guztia aldatzeko gakoa dela zaintza. Bizitzaren oinarria da, bizitza mantentzeaz gain ongizatea eskaintzen digu eta duintasunera gerturatzeko giltza da. Elkar zaindu beharra dugu, zaurgarritasuna baita gure bizitzen oinarria, eta zaintzarik ezean, prekaritatea zein bakardadea gailentzen direlako. Baina zaintzan katramilatzen diren bidegabekeria denak zintzoki ezabatzeko apustu egiten badugu soilik du egozten diogun potentzial politikoa. Horregatik ezinbesteko egin zaigu zaintzari buruz era desiragarri batean bakarrik ez hitz egitea. Beharrezkoa dugun arren, egun antolatuta dagoen moduan esplotazio eta tentsio zelai bat da. Krisi betean gaude gainera, besteak beste, zaintzaren eremuan ematen diren gatazken biziagotze baten aurrean baikaude, eta horrek eraman gaitu hartaz hainbeste hitz egitera. Argi dago: zaintzaren auzia ez da irla bat, lotura baitu nola bizitzarekin hala zibilizazio krisiarekin.

Zaintza eredua errotik aldatu behar dugu, eta horretarako sistema publiko zein komunitarioa aldarrikatzen dugu. Prozesuan askatu beharko ditugu hamaika korapilo egungo lan banaketa desorekatua gainditu eta bizitza erdigunean kokatuko duen gizarte antolaketa bat osatzeko. Alta, helburu handi horrek gure mundu ikuskera beste era batera birdefinitzea ere eskatzen digu. Horretarako, ezinbestekoa izango da gaur garena baino zaurgarriago, elkarren mendekoago eta ekomendekoagoak agertzea.

Baina ez diezaiegun soilik boteregune eta eraldaketa handiei begiratu, eta ekarri dezagun begirada, gure gorputzetan, gure etxeetan, gure militantzia eremuetan, gure gertuko komunitateetan bizi ditugun eguneroko egoeretara. Zergatik (ez) duzu zaintzen? Bidezkoa iruditzen zaizu familiako gatazkak saihesteko etxeko langile bat kontratatzea? Eta afekturik gabe zainduko bagenu? Ez al dugu zaintzarekin ahoa betetzen eta gero gutxi praktikatzen, adibidez, militantziaren esparruan? Zer espazio eskaintzen diogu gure bileretan? Eta gure egunerokotasunean? Nola zaintzen ditugu gure bizilagunak? Eta gure inguruak? Zenbat denbora dugu horretarako? Nola aktibatuko dugu zaintza sistema publiko komunitarioa?

Zaintzari buruz hausnartu eta bizitza eten ez dadin sortu behar ditugun hariez jardun nahi dugu. Horretarako Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eztabaida kolektiboetatik edan dugu, oraindik dauden galdera askori erantzun argirik eman gabe. Saiatu gara ikuspegi intersekzionala txertatzen, zaintzaren auzia ez duelako generoaren aldagaiak bakarrik gurutzatzen eta askotariko esperientziak ezagutzeko ezinbestekoa delako prisma zabaltzea eta ikustea nola artikulatzen diren jatorria, klasea, migrazio estatusa, adina eta bestelako zapalkuntza ardatzak. Ikusiko dugu Euskal Herrian nola antolatzen diren, eta zein den horrek nazioartean duen isla, zaintza kate globalek baldintzatuta. Era berean, gorputz eta esperientzia konkretuetatik hitz egin dugu. Batetik, guretik; metatzen ditugun pribilegioez eta mugez kontziente, eta, era berean, azken urteetan zaintzaren lokatzetan murgiltzean ikasitakotik. Bestetik, zaintza lanetan murgilduta dabiltzanen ondoan entzundakoetatik eta baita gizartea zein ekonomia feminismotik ikertzen eta borrokatzen duten horietatik ere.

Aldaketarako bide batzuk marraztera ausartu gara. Mugimendu Feministak abiatutako borrokari isla praktiko bat emateko asmoz Emagin Elkartetik lantzen ari garen ildoak dira. Gaur egun kolapsatuta dauden egoerei aurre egiteko nozioak dira, beste eredu baten trantsiziorako baliagarriak zaizkigun pausoak irudikatzen lagungarri izan daitezkeenak. Era berean, gure egunerokotasunean ditugun kontraesanei erreparatzeko gonbidapenak ere badira.

Jakitun gara bide luzea dugula dena hankaz gora jartzeko, desio ditugun bizitza horiek egikaritzeko. Mundu geroz eta konplexuagoan, erantzun konplexuak beharko ditugu. Halabeharrez, elkarrekin egin beharko dugun bidea izango da.

Miren Aranguren, Ainara Santamaria eta Monika Mendiberri, Ez dadin bizitza eten liburuaren sarrerako hitzak.

Erlazionatutako edukiak

Iparrorratza bilduma berria: Iratzar eta Txalapartaren arteko elkarlana

2020.09.14

Lankidetza zaleak gara Txalapartan. Zorionez, argitaletxearen historian aukera izan dugu helburu konpartituen arabera talde edo elkarte batekin...

Beste bi urrats burujabetzarantz

2021.11.23

Multinazionalak sukaldetik eta eskolatik kanporatzea, horixe da, hitz gutxitan, Nora Salbotx Alegriak eta Tasio Erkizia Almandozek proposatzen...

Beste bi koordenatu

2022.11. 2

Iratzar fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bilduma handitzera datoz bi...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Adaxka lehorrak: liburuaren sarrera | Jokin Bergara

2023.10.31

Las luchas de la clase obrera vasca, un siglo atrás

2023.11. 6