Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Epika gora eta behera | Lur Albizu, Eraitz Saez de Egilaz

Epika gora eta behera | Lur Albizu, Eraitz Saez de Egilaz

Belaunaldi aldaketa bat gertatu dela, egungo gazteek ez dakitela konpromisoa zer den, ez dagoela etorkizun desiragarri posiblerik, abertzaletasuna eta komunitatea ahuldu egin direla… horiek eta gisakoak maiz entzun ditugu azken urteetan. Halako ideia maiztu bezain erosoak nondik datozen azaldu eta horiek problematizatzen dituzte egileek, afektuetan eta kolektiboan arreta jarriz eta eraldaketa sozialerako desira, boterea eta epika ardatz hartuta. Hurrengo lerrootan liburuaren pasarte bat irakur dezakezue, borrokaren epikari buruzkoa.

Itxi begiak eta ahoska ezazu epika hitza. Pentsa ezazu zer ekartzen dizun gogora. Zer irudi iradokitzen dizun, zer gorputz, kolore eta aurpegi. Generoa eta adina. Ea epikaren iruditeria horrek kitzikatu, berotu edo hoztu zaituen. Zeintzuk dira agertu zaizkizun iruditeria kultural eta kolektibo horren ezaugarriak?

Esango genuke epika deitu diogula azken urteetan eta militantzia-talde batzuetan, behintzat, mugitzen gaituen, zerbait handia den eta borrokari lotuta dagoen zerbaiti. Ekintza, molde edo pertsona jakin batzuei. Borrokarako grina pizten duen eta idealizazio maila bat ere lortzen duten kontzeptu-multzoa izan da, hortaz. Alde batetik, epika bat eta bakarraren irudia eraiki dugu nazio askapen borrokari lotua; sartu irudi horretan nostalgia eragin ahal izan diguten ideiak eta praktikak, koktel bakarrean: borroka-molde konkretu batzuk, gaua, kaleak sutan, mobilizazio −bakarrik− jendetsuak, kargak, ekitaldi handiak, polizia, ukabil itxiak eta Eusko gudariak. Bai, karikatura bat da. Probokazio bat izango da beharbada, baina, epikaz hitz egin dugunean noizbait definitu izan ote dugu? Borrokak ez zuen beste formarik izan? Zergatik da epikoa gauza bat eta beste bat ez? Zergatik agertzen zaizkigu beti irudi jakin batzuk epikaren iruditeria horretan? Beste batzuk ezkutuan geratzen dira edo ez ditugu borrokatzat?

Epika berriez beste bizitza oso bat pasa genezake solasean. Beharbada, hori da gure tragedia handienetakoa: epika berriez aritzen bagara, epika zaharrak egon direlako premisatik abiatzen garela ulertzen dugu (zer da zaharra eta zer berria?). Hots: epika zahar horiek irudi konkretu batzuekin lotzen dira, koktel horrekin, bizipenak beste zerbait izan badira ere −askoz zabalagoak eta aberatsagoak−. Epika horiek iraganari lotutako banalizazioak eta erredukzioak dira. Ikuspegi bat elikatzen dute, hertsia, gatazkaz aritu garenean aipatzen genuen moduan. Bizipen anitzetan oinarritzen diren epika eta iruditegia interesgarriagoak iruditzen zaizkigu.

Galderak bestelakoa behar du, politikoa eta aurrera begirakoa: mesede edo kalte egiten digu irudi horrek? Ziur aski, bietatik izango du. Baina zintzoak izan behar gara: gorputz eta identitate konkretu batzuek eraiki dute epikaren ikuspegi hori, eta bizipen partikularrak zirenak, ez guztionak, unibertsalizatu dituzte −beste behin ere−. Aurreko operazioak helburu batzuei erantzuten zien eta kontakizun bat elikatu du urte luzez.

Horrek nola mugatzen gaitu epika berriez aritzeko garaian? Problematiza dezagun, defini dezagun. Beharbada epika hori sortzeko bide aberatsagoa egingo genuke; eztabaida dezagun norentzat sortua izan den epika hori, eta nondik, nola eta norekin egin nahi dugun. Eta ea plurala izan daitekeen epika: ea leku bat egingo diogun kolektibitateari, ea irudiaz ez baizik irudiez hitz egin dezakegun.

Ideia batzuk kolokan jartzen diren momentutik gatazkak eta talkak agertzen dira mugimendu eraldatzaile gehienetan. Eta eztabaida egon badago, azken uholde feministatik aurrera borroka feministak aurrera eramandako molde batzuen inguruan, esaterako: ez dira nahikoa erradikal, ez dira epiko… Edo, alderantziz, guztiz kontrakoa: gehiegi dira, erradikalegiak, gehiegi interpelatzen dute, ez ditugu ulertzen, elitistak dira, zer esan nahi du hitz arraro horrek… Aurreko zikloan bizipen partikularrak unibertsalizatu egin dituztenek egin ohi dituzte kritikak: nirea ulertzen dut −eta unibertsala da−, besteena ez dut ulertzen, beraz, partziala da eta ez dio osotasunari erantzuten.

Epikari buruz serioski mintzatu behar da. Izenak izana badauka, izendatzen ez denak ez ote du izaterik? Izan ere, hala izendatu gabe, ezaugarri epikoak izan dituen momentuak bizi izan ditugu: hilabeteetan zehar esperimentu baten inguruan asanblada erraldoiak egitea, elkarrekin konspiratzea, albokoa nor den jakin gabe ekintza bat elkarrekin egitea, marko ideologikoa finkatzea, gure beharrez hitz egitea, eztabaida amaigabe eta gaindiezinak edukitzea, ekimen batzuk oso ongi eta beste batzuk oso gaizki ateratzea, sinestea egun batean aurretik guztiz ezinezkoa zena gertatuko dela, eta gertatzea. Kilometroak egitea ezagutzen ez dituzun emakume batzuei zapi eta txapa batzuk emateko; aldarrikapenetan ez kabitzea, dendak ixtea aurretik inoiz egin ez den bezala, sistemaren zapalkuntza guztiak azaleratuz. Ez zaigu okurritzen 2017tik aurrera munduan eta 2018tik aurrera Euskal Herrian berrasmatu eta esanahi berriz hornitu den greba feminista baino adibide epikoagorik. Baina ez da bakarra. Ikuspegi horretatik begiratzen badiogu epikari, ekimen ugari aipa ditzakegu: Nafarroan aldaketa instituzionalari bide eman zion urtetako mobilizazio-zikloa, Ipar Euskal Herrian espekulazioaren aurka, euskararen alde, presoen eskubideen alde martxan jarri diren mobilizazioak, ekimen desobedienteak eta mugimenduak, hainbat eskualdetan uholdeen eta suteen aurka piztu diren herri erantzunak, konfinamendu garaian sortu ziren zaintza sareak…

Epika berrien beharra azpimarratzen da, ordea, oraindik. Baina zer da lehengo epika hori, ez bada gaurko nostalgiatik eraikitako mamua? Nostalgia ez zaigu oso bide inteligentea iruditzen auzi honi ekiteko. Iruditzen zaigu epika hori, dena delako hori, egon daitekeela eta dagoela egunerokoari lotuago. Borrokari lotuago, kolektiboari lotuago. Borrokarekiko lotura sakon hori sentitu dugu helburu baten bila gindoazenean, eta guretzat hori da: segitzeko aukera, arnasa eta indarra ematen duten balore, sentimendu eta estrategia horiek guztiak. Eta beste logika bat ematen diotenak borrokari berari. Sakrifizioa gehiegitan entzun eta erabili dugun hitza da; gure borroka propioen biktima izateari utzi beharko genioke. Borroka ere bada gozamenerako lekua, merezi duen bizitza bateranzko ofentsiba. Lan handia eskatzen duena, ahalegin berezia, askotan. Baina horrek ez du esan nahi bide horretaz ere disfrutatu ezin dugunik.

Gure ustez, epika borrokarako tresna bat da: egiten dugunarekiko atxikimendua, proiektu batekiko lotura afektiboa eta ideologikoa. Arnasa hartzeko, ilusioz aritzeko eta kolektiboki aritzeko modu bat. Mundu bat. Akaso ez handinahia, akaso ez subjektu unibertsalaren zerbitzura dagoena, akaso egunerokoari lotuago, edo borrokari lotuago, edo eraldaketari lotuago egongo dena. Nork esango du hemen, bada, hori ez denik epikoa?

Lur Albizu, Eraitz Saez de Egilaz | Gureak ere badira

Bideoa: Gureak ere badira

Bilduma honetan argitaratuak

Erlazionatutako edukiak

Iparrorratza bilduma berria: Iratzar eta Txalapartaren arteko elkarlana

2020.09.14

Lankidetza zaleak gara Txalapartan. Zorionez, argitaletxearen historian aukera izan dugu helburu konpartituen arabera talde edo elkarte batekin...

Beste bi urrats burujabetzarantz

2021.11.23

Multinazionalak sukaldetik eta eskolatik kanporatzea, horixe da, hitz gutxitan, Nora Salbotx Alegriak eta Tasio Erkizia Almandozek proposatzen...

Beste bi koordenatu

2022.11. 2

Iratzar fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bilduma handitzera datoz bi...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Caterina Albert i Paradís, 'Víctor Català': modernismoaren ikurra

2022.11.16

Barbaroen mistika | Ibai Atutxa

2022.11.16