Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Babel aurretik: gatazkak eta azpiratuak, zakura

Babel aurretik: gatazkak eta azpiratuak, zakura

Erdi Aroan hasita, “euskalduntasuna” zer den kanpokoek definitu izan dute, eta XIX. mendean atzerriko antropologo, turista eta kolonizatzaileek heldu zioten zeregin horri, nork bere hizkuntzan. Bitartean, euskaldunek ideia horiek berrerabiltzen zituzten beren interesaren arabera berena sortzeko. Hori kontuan hartu gabe eraiki dira literaturaren historia gehienak, ikuspuntu nazionalista batetik. Ordura arteko lanak hankamotz zirelakoan, Before Babel idatzi zuen Joseba Gabilondok, lau urte geroago Amaia Apalauzak euskaraz aurkezten diguna.

Literatura-historia tradizionalak alde batera utzi, eta ikuspegi berritzaile bat dakarkio saiakera honek euskal literaturari. Gure historia eta kultura ezaugarritzen dituzten gatazka edo biolentzia historikoak abiapuntutzat hartuta, gutxienez bi literatura bereizten ditu elkarren lehian: batetik, klase subalterno edo zapalduek (nekazari, baserritar...) euskaraz adierazitakoa, gehienbat ahozko tradizioari loturik, eta, bestetik, euskal eliteek erdaretan idatzitakoa. Euskaraz idatzitako literaturak gaur egun ere rol sinbolikoa duela azpimarratzen du Gabilondok: oraindik ere estatu-hizkuntzetan gehienbat hitz egiten eta idazten duen euskal herri bati nortasun sinboliko eta diferentzial bat ematea. Espainiar eta frantses literaturak birdefinitzen ditu, eta, euskal kasutik abiatuta, literatura minoritarioen gaineko teorizazio berri bat dakar. Historiografia tradizionalek aintzat hartzen ez dituzten testu, diziplina eta jardunetan jartzen du arreta; besteak beste, diskurtso politikoan, antropologian, turismoan eta ekonomian. Gainera, literatura-diskurtso historiko gehienak aletzen ditu (historizismo berria, teoria postkoloniala, multikulturalismoa, ikasketa subalternoak), eta proposamen metodologiko eta teoriko berri bat egiten. Azkenik, historia honek argi berri baten pean aurkezten dizkigu zenbait mugimendu historiko; esate baterako, nazionalismoa, feminismoa, modernitatea eta globalizazioa. Elkarrekin hizketan agertuko zaizkigu, bada, Sabin Arana, Yehuda Halevi, Maialen Lujanbio, Axular, Victor Hugo, Miguel Unamuno, Itxaro Borda eta Jorge Oteiza, euskarazko irakurleei zertxobait egokitutako saiakera mamitsu honetan.

Lehenik, ingelesez

Joseba Gabilondok liburu gehienak euskaraz idatzi baditu ere, Before Babel argitaratu zuen 2016an, Barbaroak argitaldariaren bidez. Kanpoko audientzia batengana iritsi nahi zuela eta, ingelesez idatzi zuen, gaur egun munduan erabiltzen diren irizpide eta ideiak erabiliz. Ohartua zen Euskal Herriko literatura historiak oso zaharkituak zirela, oro har «irizpide filologiko eta sasi-sozial urri batzuei» erantzuten baitiete (autorearen hitzak dira, editoreak harekin izandako solasaldi baten ondorio). Horrela, kanpokoak erakarri nahi izan zituen etxera. Eta badaki Turkia eta Indiatik, Botswana, Txile eta Japoniaraino hedatzen den irakurlego zabal batek begiratu diola liburuari; horrek erakusten dio zerbait ondo egin duela. «Zuek ere azkenean interesgarria dela erabaki duzue, ezta? Ez da txantxa liburu hori ingelesetik euskarara itzultzea, eta horregatik eskerrak eman behar dizkizuet». Izan ere, Txalapartak ingelesezkoa argitaratu eta segidan izan zuen euskarara ekartzeko asmoa, orain arte itxaron behar izan badu ere.

Historia nazionalistak eta postnazionalak

Euskal literaturaren historia berritzaile bat dakar liburu honek, besteak beste, euskaraz idatzi ez duten idazleak eta historia tradizionalak bazter utzitako diziplina eta jardunak ere biltzen dituelako. Horrek euskarazko literatura itzalean uzten ez ote duen galdetuta, alderantziz dela erantzun du tinko, euskara hutsezko historiek uzten dutela euskarazko literatura itzalean: «Euskararen eta euskal historiaren erdigunean, diglosia eta klase/genero zapalketa dago, opresioa. Eta zapalketa hori euskal literaturaren historian ondo azaltzeko zapaltzaileen jarduna –ideiak eta idatziak– azaldu behar dira». Euskal Herrian, eliteek ia beti erdaretan idatzi dute, baina euskara defendatuz “nortasunaren” elementu bereizgarritzat (como nuestra venerada lengua lo prueba, Vasconia es la nación mas antigua de Europa, somos hidalgos nobles de nacimiento, tenemos derecho a privilegios nobiliarios en la corte, eta abar). Hori azaltzen eta kritikatzen saiatzen da Gabilondo, eta euskara hutseko historiak nazionalistak direla hain zuzen gurean gatazka historikorik egon ez balitz bezala jokatzen dutelako, literatura ingelesa balitz bezala.

Kanpoan ohi dena, barrura

Liburuan dioenez, gure literaturaren historia zapalketa baten eta bi literaturaren gatazkaren historia da: eliteek erdaraz idatzi dutena eta talde subalternoek (nekazariak, arrantzaleak) ahoz egin dutena eta berauei idatziz zuzendu zaiena. «Hain zuzen, horregatik ez dira emakumeak, generoa eta arraza euskal literaturaren subjektu izan XIX. mende amaierara arte, irizpidea ez delako politikoa eta historikoa, baizik eta hizkuntzaren araberakoa.» Euskara hutsezko historiek zapalketa horiek estali egiten dituzte, antza erdaraz gertatzen direlako. Adibidez, inkisizioa eta inkisizioaren dokumentuak sorginen aurka: hori ez da “euskal literatura” orain arteko historientzat; edo Katalina Erausokoaren autobiografia. Horrela jokatzea historia ukatu eta estaltzea da irizpide nazionalista baten izenean. Era berean, kanpoko idazleek Euskal Herrian izan duten eragin handia baztertu izan dute euskal literaturen historiek, baita kanpoko ideiak euskal literaturan nola bereganatu eta berregituratu edo berrerabili diren ere. «Hutsegite nazionalistak» gainditu nahian idatzi zuen liburu hau Gabilondok, orain euskarazko irakurleentzat zertxobait moldatu duena.

Egilea

Joseba Gabilondo (Urretxu, 1963). Idazlea eta Michigan State Universityko irakaslea da. 1992an argitaratu zuen lehen liburua, Kaliforniatik bihotzez gutun-sorta, eta, 2009an, Apokalipsia guztioi erakutsia ipuin-bilduma. Hala ere, bereziki saiakeragile gisa egin da ezagun: 2006an Nazioaren hondarrak: euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak publikatu eta gero, 2014an, Euskadi saria irabazi zuen, New York-Martutene: euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz (edo nola desiratuko dugu orain?) liburuarekin, eta, 2015ean, Unamuno saria, Globalizazioak eta Erdi Aro berria: diferentzien itzuleraz lanarekin. 2016an, ingelesez eman zuen euskal literaturaren edo literaturen historia, Before Babel: A History of Basque Literatures, gurean euskarara ekarri duguna. Txalapartarekin, bestalde, Populismoaz: subiranotasun globala eta euskal independentzia argitaratu zuen, 2017an.

Egilearen beste liburu batzuk

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Neskamearen ipuina: liburua vs telesaila (kasu, spoiler!)

2020.11. 2

A 50 años del proceso de Burgos

2020.11.12