Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Argitaletxea Yulca

Yulca, Julia edo Giulia Schucht. Hori zen Antonio Grasmciren, hots, gure garaietako pentsalari garrantzitsuenetako baten neska-lagunaren izena. Harengandik izena hartu dugu, eta haren eta Antonioren konpromisotik, gure proiektua.

EDITORIAL YULCA argitaletxe independentea gara, saiakera kritikoa eta literatura beltza eta politikoa bereziki lantzen dituena. Gure liburuen bidez, askatasunaren, berdintasunaren eta justizia sozialaren ideiak hedatu, eta haien gaineko hausnarketa egingo dugu, baita herrien emantzipazioaren alde lerrotu ere.  

Gure bildumen eta beren izenburuen bidez, hurbilagotik ezagutu ahalko gaituzu.

Epicuro bildumak, adibidez, hainbat egile ezinbestekoren ahots eta testuak ezagutaraztea du helburu, hala nola Karl Marx, Friedrich Engels, V.I. Lenin, Antonio Gramsci edo José Carlos Mariáteguirenak, besteak beste.

Pagran (Patria Grande) bilduma osatzen duten izenburuek Gure Amerikako pentsamendu latinoamerikar eta askatzailea ezagutzera gonbidatuko dituzte irakurleak, Simón Bolívar, Antonio José de Sucre eta José de San Martín idazleen pentsamendu, lan eta ekintzen bidez.

Nievi da gure literatura-bilduma berezi eta apartarentzat aukeratu dugun izen misteriotsua. Nievi Roja, aldiz, gure saiakeren narratibazko luzapen naturalena da. Nievi Negra, bukatzeko, Yulcaren alderik ilunena, literatura-azpigenero horri eskainia.

Aurreko bildumetan aurkitu ez, baina argitaratzeko ezinbestekoak diren guztietarako, Yulca seriea dago.