Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Argitaletxea Tigre de paper

Argitaletxea baino gehiago izan nahi du TIGRE DE PAPER | EDICIONS-ek: pentsamendu kritikoa landuko duen proiektu kultural bat, talde-identitatea garatu eta katalanez egindako literatura-arloa aberastea ahalbidetuko duena.

Antoni Serra kazetariaren hitzetan, "idazlea ez dago bere jarduera profesionala garatzen duen testuinguru sozialetik kanpo". TIGRE DE PAPER | EDICIONS argitaletxean, era berean, literaturak gizartearen kritika, pentsamendu eta irudimenari erantzun behar diola uste dugu. Izan ere, gure ustez, argitalpen-proiektua garen aldetik, gure gizartearen egitura, behar eta borroken inguruko hausnarketa egin behar dugu.

Gaur egun, argitalpen-industrian bi fenomeno gertatzen ari dira, garapen kulturalari kalte egiten diotenak, gure iritziz. Alde batetik, sektorearen merkantilizazioa: enpresa-talde handiak sortu dira, eta liburuen argitalpenaren merkatua menperatu nahi dute; horren ondorioz, gizarte-harremanen eta argitalpen-edukien kalterako, enpresako etekina da gaur egun jarduera gidatu eta baldintzatzen duen irizpide bakarra. Beste alde batetik,  babes gehien jasotzen duten obrek enpresa-logika horri jarraitzen diote askotan, gizartearen gaineko analisia saihestuta eta behartsuen alde jarri gabe.

Halaber, urratsez urrats fabrikatu diguten kontsumo-gizartea irakurtzeko ohituraren kalterako izan da. Izan ere, bat-bateko emozioak bilatzen dira, lan intelektuala saihesten da, gizarte-ehuna zein klase-kontzientzia eta talde-identitatea urratzen dira, gogogabezia nagusitzen da eta “dena murtxikatuta” eman nahi duen hezkuntza orokortzen da, eta horiek guztiak irakurketa kritiko eta sozialaren aurka doaz.

Horregatik egin nahi dugu bat TIGRE DE PAPER | EDICIONS osatzen dugunok beste proiektu kultural eta argitaletxe batzuekin, kultura popularra sortzeko asmoz kontsumo- eta merkatu-kulturaren aurka borrokatzen duten horiekin, hain zuzen ere. Are gehiago, bi alderdi hauek uztartu nahi ditugu: alde batetik, gizartea eraldatu nahi duten elkarte eta kolektiboetan lan egiten duten pertsonek prestakuntza politikoa eta sozialarako baliabideak aurkitzeko aukera emango duen “tresna militante” bat; eta, beste alde batetik, literatura-material errazak, “irakurle guztientzat”. Nahi hori oinarri hartuta hasi ginen gure argitalpen-abentura, nobela eta narratibazko obrekin, kritika soziala ere lantzen dutenak.