Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Poesia eta akuarelak solasean

Jatorrian Mendebaldeko Afrikako gizarte tradizionalen zenbait praktika espiritual izendatzeko erabiltzen zen juju terminoa, eskuarki zerbaiten propietate magikoak adierazteko baliatzen zena. Hedaduraz, erritualetan erabilitako kutun edo objektuekin ere lotua zen. Badirudi frantsesezko joujou hitzaren tokiko asimilaziotik datorrela; hitzak umeen jostailu esan nahi du frantsesez, edo, eratorpenez, lasaitzea xede duen jolas muntarik gabea. Esklabo-trafiko laidogarriak Amerika anglo-saxoira eraman zuen, non XIX. mendearen amaierarako juju formarekin jaso baitzen. Mende bat geroago, terminoa banalizaturik itzuli da gaztelaniaren eremuetara, kultura-produktu masiboen joan-etorrien eskutik, eta beldur txikia esan nahi du. Banalizatzearen ondoren, historiak bizirik dirau, eta orain poemen eta akuarelen forman dator, bi artista handiren eskutik.

«Nork irakurri nahi izango ditu nire poemak», galdetzen dio bere buruari eszeptizismoz Federicik. Eta galdera horrek agerian uzten du ez bakarrik zilegitasun-mekanismoen indarra, baizik eta baita poesiari agidanean esleitu ohi zaion papera ere: gauza-izaera baino ez zaio aitortzen, eta, sarri, bai kontu mundutarretatik bai bizitoki dugun lurretik aldendutako esperientzia artistiko huts gisa aurkezten zaigu.

Bizitzan zehar, Silvia Federicik gizartean piztutako suak eta kezka partekatuak islatu ditu bere poesian, eta hartan oinarritu da beste era batera gogoetatzeko, errealitatea iraultzeko eta inguruan dugun bizi-indarra azaleratzeko. XXI. mendearen hasierako pandemia handia iristean, poesia ber hori ostera azaleratu zen, Federicik, urrutitik bada ere, Begonia Santa-Ceciliaren akuarelekin bekoz beko jarri zuenean, haiekin solasean. Testuinguru hartan, akuarelek bizitzaren zaintza errotzen zuten, eta, beren pigmentuen bidez, materialtasunez hornitzen.

Liburu hau zenbait hizkuntzatan eta hainbat eskuren artean osatua da, eta existentzia koloreztatzen duten ate guztiak zabal-zabal irekitzen saiatzen da.

Silvia Federici gure garaiko pentsalari irakurri eta aipatuenetako bat da. Liburu honetan, solasean aurkituko ditugu Federiciren poesia, haren militantzien ihesbide eta osagarri dena, eta Begonia Santa-Ceciliaren akuarelak.

Egileak

Silvia Federici (Parma, 1942). Pentsalaria, idazlea eta unibertsitate-irakaslea da. XX. mendearen amaieraz gero, berebiziko garrantzia izan du pentsamendu feminista eta marxistaren zenbait korronteren bilakaeran. Metatze primitiboaren forma desberdinei buruzko haren azterketak eta lan erreproduktiboa kontzeptualizatzeko haren moldeek ekarpen handia egin dute, eta ekarpen hori zabal aipatu eta eztabaidatu izan da. 1980ko hamarkadan, Nigeriako Port Harcourt-eko Unibertsitatean lan egin zuen, eta Afrikako Askatasun Akademikorako Batzordearen sorreran parte hartu zuen. 1987 eta 2005 bitartean, New Yorkeko Hofstra Unibertsitatean jardun zuen, irakasle eta ikertzaile. Argitaratutako lan ugarien artean, Caliban eta sorgina (Eskafandra, 2017) entzutetsua da irakurriena.

Begonia Santa-Cecilia (Madril, 1964). Artista bisuala da, eta Madril eta New York artean egin zituen ikasketak. New Yorken, Giza Zientzietan eta Arte Ederretan graduatu zen, New School eta City University unibertsitateetan. Jardun artistikoari dagokionez, maiz nahasi ditu material piktorikoak eta beste material arrunt batzuk, baita soberakinak edo alde batera utziak ere, eta zeregin hori eskuarki «arte»tzat jotzen ez diren eguneroko jarduera kolektibo batzuekin uztartzen du: sukaldaritza, meditazioa, dantza, sendakuntza, abegikortasuna, elkarrizketa, hazkuntza eta beste zaintza mota batzuk. Pinturatik, argazkigintzatik eta bideogintzatik abiatuta, espazioa eta bizitza (gizatiarra eta ez-gizatiarra) irudikatzeko moldeak ikertzen ditu. Hizkuntzarekin ere lan egin izan du, oroimen afektiboaren kokagunetzat hartuta, baita helduen normalizazioaren aurkako esperimentaziotzat ere. Pentsamendu eta aktibismo politikoko zenbait taldetan parte hartzen du.

Silvia Federiciren lan gehiago

Erlazionatutako edukiak

Julio Cortazar euskaraz irakurtzearen kapritxoa | Jon Alonso

13/02/2019

Julio Cortazarren obra luzea eta anitza da: poesia gutxi argitaratu zuen, antzerki-lan bat apenas, baina lau nobela, ipuin mordo bat, eta sailkapen...

Bizitza baten hamasei lekuko

1/03/2021

Iragan abenduan 50 urte bete ziren Burgosko Prozesua egin zenetik. Hiruzpalau liburu, dokumental bat eta telebista saioren bat eskaini dizkiote...

Hautsi da kanpaia

3/03/2022

Heldu den urrian 90 urte beteko dira Sylvia Plath idazle estatubatuarra sortu zela. Bere obra poetikoagatik da ezagun, The...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Un tratado antisupersticioso

27/11/2023

Argitalpena: lan kolektibo bat

28/11/2023