Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Argitalpena: lan kolektibo bat

Idazleak izaten dira maiz argitalpen prozesuaren parterik ikusgarriena, objektu fisikoaren atzetik, noski. Alta, liburuaren katean eragile anitzek parte hartzen dute, eta guztiak dira beharrezkoak ideia bat materializatu eta liburu formatuan zabaltzeko orduan. Argitalpen prozesuan ibilbidetxo bat eginen dugu segidan, Txalapartako lantaldea aurkeztu bidenabar.

Lanak jasotzea, eskatzea, hautatzea

Bide askotatik erna daiteke liburu bat. Proposamen anitz posta elektroniko bidez ailegatzen dira argitaletxera; batzuetan, idazlegaiek berek bidalitakoak dira; beste batzuetan, agente eta argitaletxeek igorriak. Txalapartan, editoreez gainera, irakurle talde zabala dago, lehen irakurraldi hori egin eta gurean argitaragarria den edo ez erabakiko dutenak. Arrazoiak, bistan denez, askotarikoak dira: katalogoarekin bat ez etortzea, edizio plana betea izatea, aski kalitate ez izatea… Liburu bihurtuko direnak eskatu ere eskatzen ditugu; horixe izaten da editorearentzat politena, liburu bat sorreratik beretik pentsatu eta amaieraraino eramatea. Azkenik, itzulpenen kasuan, irakurtzea eta irakurtzea eta irakurtzea ere badagokigu, beste literaturetatik gurera zer ekarri erabakitzeko.

Edizio lana eta zuzenketa

Behin testua hautatua eta esku artean dugula, Ane eta Garazi editoreak testu gainean lanean jartzen dira, ahalik eta obra orbangabeena gera dadin. Idazlearekin elkarrizketa mamitsuak izaten dira batzuetan, pertsonaiei, tramari, formari, egiturari buruz. Beste batzuetan, arinagoa izan daiteke zuzenketa, estiloari eta zuzentasunari soilik erreparatuta. Erratak omen barkua abandonatzen azkenak, eta hala, testuari hamaika bider begiratuta ere, inprentatik iristen diren probetan oraindik aurkitzen dugu zer zuzendua. Izan daiteke ere lanez lepo ibili eta, behin edizioa eginda, azken zuzenketa kanpora atera beharra, eta halakoetan Amaia, Iraitz eta beste profesional batzuei uzten diegu hizkuntzaren zuzenketa.

Maketazioa eta diseinua

Edizio lana bukatu eta zer bildumatan eta zer formatutan argitaratuko dugun erabaki ondotik, diseinu lana hasten da. Azala bada ere ikusgarriena (liburu bat aukeratzerakoan lehen hiru arrazoietako bat), barrualdeak uste baino garrantzia handiagoa du: kaja, tipografia, orrialde hutsak… Eta nola bilduma hala liburu bakoitzak dituen berezitasunak ere aintzat hartu behar dira. Hegalak eta atzeko azala ere diseinatu beharra dago, sinopsia barne (editoreen zereginik zailenetako bat da sinopsia idaztea, zozokeria dirudien arren). Lan horretan aritzen da Esteban Montorio, Monti, Txalapartaren hasiera-hasieratik liburuak itxuraz janzten. "Ez dut ikusten" lakoniko batekin erantzuten diogunean haren azal-proposamen bati, Daniel Gil portadistaren hitzak dakarzkigu gogora: "Azal baten xedea ez da liburua azaltzea, irudi bat sorrarazteko aitzakia baizik ez da, ez baitira hizkuntza bera".

Promozioa eta hedapena

Irudiaren munduan bizi gara, gero eta estimulu, iturri eta entretenimendu aukera zabalagoa dago eta ezin zaio muzin egin promozioari. Duela zenbait urte, maiz entzuten zen zaila zela liburuak egitea; gero eta maizago entzuten dugu zailena dela liburuak saltzea. Are, liburu gehiegi argitaratzen direlako ideia ere zabaltzen hasia da. Kontzentrazio editoriala gero eta handiagoa da, bizi iraupen gero eta laburragoa dute liburuek, auzoko liburu-dendak ixten ari dira eta nekez nabarmentzen dira argitaratzen diren hamar liburuetatik bi. Txalapartan, Iñigo eta Sergio aritzen dira liburu bakoitza noren artean eta nola zabaldu pentsatzen, kanpainak diseinatzen eta argitaratzen ditugun liburuetatik abiatuta edukiak sustatzen. Nola ez, idazleek, liburu-dendariek, kazetariek eta liburutegiek ere pisu handia dute kultur hedapen lan horretan. Eta, noski, aldizkari hau sustapen lan horren parte ere bada.

Produkzioa

Argitaletxe independenteok –gure tamainakoek, behintzat– inprenta batekin edo gutxi batzuekin lan egiten dugu, eta, ohikoan, espazialki hurbil daudenekin. Urteak dira guk Orkoienen dagoen Gráficas Iratxerekin egiten dugula lan, eta honezkero ezagutzen dugu elkarren beharrak eta lana. Inpresio eta koadernazio prozesuan hamaika ezuste gertatu izan zaizkigu, batzuk irrigarriak eta beste batzuk loa kentzeko modukoak, baina konfiantzaz eta eskarmentuaz baliatuta, beti konpondu ahal izan ditugu. Ikusi dugu inprentek nola sufritu duten azken urteetako hornigaien eskasia eta prezio igoera, eta inpresio digitalak offset-ari lekua jan diola. Paperaren gramajea, ehundura eta mozketa gutxietsi behar ez liratekeen ezaugarriak dira.

Koordinazioa eta jarraipena

Aurreko guztiak koordinazio egokia behar du, eta gurean Mikel aritzen da kudeaketa horretan, ikuspegi orokor batez engranajea olioztatzen. Liburugintza maiz oso modu ametsezkoan irudikatu bada ere, alde prosaiko handia baitu, eta burua ez ezik, sabela ere elikatu behar; Alberto aritzen da fakturak ordaindu, kobratu eta kontabilitatea txukun eramaten, behar-beharrezkoa barkua lehengoan hondoratu ez dadin. Administrazio lana ez baita nolanahikoa gurea moduko etxe txikia izanik ere. Banatzaile, liburu-denda eta halakoekin harremanetan ibiltzen da Hodei, biltegiaren erreinuaren jaun eta jabe izateaz gainera. Azkenik, liburuaren katearen parterik garrantzitsuena dago, idazleekin batera: hartzaileak. Gure lanaren kritiko zorrotz eta eskertuenak, irakurlerik gabe ez bailegoke libururik.

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Poesia eta akuarelak solasean

27/11/2023

Hondamendiaren ostean

29/11/2023