Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Hautsi da kanpaia

Heldu den urrian 90 urte beteko dira Sylvia Plath idazle estatubatuarra sortu zela. Bere obra poetikoagatik da ezagun, The Colossus eta Ariel bildumengatik bereziki (hain zuzen, Ariel eta beste poema batzuk bilduma izan zen Plathen lehen liburua euskaraz, Iñigo Astizek itzulia). Ezezagunagoak dira, apika, aldizkarietan argitaratu zituen ipuinak eta azterketa literarioak. Bere bibliografiako eleberri bakarra da oraingoan dakargun The Bell Jar, lehenengoz Ingalaterran izengoitiz argitaratua, 1963an, autoreak bere buruaz beste egin baino hilabete lehenago.

Unibertsitate-ikaslea da Esther Greenwood, eta poeta bihurtzea du amets. Hilabete oso batez emakumeentzako aldizkari batean editore gonbidatu jarduteko hautatzen dutenean, beraz, ate guztiak zabaltzen zaizkiola sentituko du; New York hirian egindako egonaldi preziatua, ordea, identitate-auzien eta gizarte-arauen zelai gatazkatsu bihurtuko zaio berehala. Kontrajarritzat dituen femeninotasun-eredu biren artean lehian ikusten du bere burua: norberaren helburu eta desirak lehenesten dituen matxinoa eta gizarte-arauen arabera jokatzen duen emazte-ama. Hilabetea pasatuta eta idazketa-eskola batek bere hautagaitzari uko egin eta gero, amarengana itzuli beharko du Estherrek, eta aterabide zaileko gainbehera emozional bati ekinen dio, ospitale psikiatriko batetik bestera eramanen duena.

Irudiz beteriko eleberri hau, bigarren olatu feministaren garaitsuan idatzia, esperientzia pertsonaletik abiatzen da –amatasuna, heriotza, gorputza, eritasuna– gai kolektibo arantzatsuak jorratzeko –eromena, sexua, abortua, suizidioa–. Nobela erdi autobiografikotzat zuen egileak berak, amari bidalitako gutun batean zioenez: “Nire bizitzako gertaerak harilkatu ditut, fikzio bihurtuz, kolorea emateko; bizibidea ateratzeko idatzi dut, baina egiaz uste dut adierazten duela zer bakarrik senti daitekeen pertsona bat lurra jotzen duenean… Saiatu naiz nire mundua eta jendea irudikatzen beirazko kanpai baten lente desitxuratuan zehar begiratuta bezala”.

Ziurrenik, zaila da jakitea Sylvia Plathen obraren oihartzunak zenbat zor dion poesiari eta zenbat testuinguruari. 1932an jaio zen, eta, 1963an bere buruaz beste egin zuen arte, suizidio saio bat egin, ezkondu, bi seme-alaba izan, dibortziatu eta arazo psikikoak izan zituen. Horrela esanda, sinplista eta morbosoa da, baina horrek guztiak poetaren obra erabat baldintzatu zuen".
Alex Gurrutxaga, Berria (2014)

Egilea

Sylvia Plath (1932, Boston - 1963, Londres). Zortzi urterekin argitaratu zuen lehen poema, aldizkari batean. Ordutik aurrera, ez zion argitaratzeari utzi, eta sari andana jaso zuen gaztetarik. Bereziki ezaguna da bere obra poetikoa, irudi zorrotz eta bortitzez betea, nahiz eta bizi artean bi liburu baizik ez zituen argitaratu: The Colossus and Other Poems (1960) poema-bilduma eta, ezizenez, The Bell Jar (1963) eleberria hain zuzen. Poesia konfesionala esaten zaion joeraren barrenean kokatzen da, Anne Sexton eta Allen Ginsberg estatubatuarren eta Alda Merini italiarrarekin batera, beste batzuen artean. Idazle izateaz gainera, Cambridgeko unibertsitatean irakasle izan zen, Ted Hugh senar eta poetaren editorea eta bi umeren ama. Hogeita hamar urte zituela, bere buruaz beste egin zuen. 1982an, hil ondorengo Pulitzer saria eman zioten The Collected Poems lanagatik.

Egilearen beste liburu batzuk

Erlazionatutako edukiak

Klasiko oso gaur egungo bat amatasunaz

11/05/2020

Amatasunaren argi-itzalak sakon aztertzen zituen errelato baten falta ikusirik, saiakera literario hau argitaratu zuen Adrienne Rich...

Neskamearen ipuina: seinaleak irakurtzen

1/10/2020

Salbuespen egoera honetan, hamaika erreferentzia egin zaie distopiei, eta hamaika aldiz erabili izan da Margaret Atwood kanadiarrak sortutako 'The...

Tundra gupidagabeko loreak

3/05/2021

“Edertasun honek sabelean emandako ukabilkada bat dirudi. Tundran baizik ez da gertatzen”.

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Lecturas para repensar la educación

3/03/2022

Oldarraldi patriarkalaren aurrean, liburuak

7/03/2022