Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Pizten ari den nazioa | Iñaki Lopez de Luzuriaga

Pizten ari den nazioa | Iñaki Lopez de Luzuriaga

1893an herri matxinada bat piztu zen Nafarroa Garaian, Germán Gamazo alderdi liberaleko Ogasun ministroa Nafarroako foru-erregimena deusezten saiatu zenean. Hizkera argigarri eta zehatzaz, datuz jantzia baina narrazioaren arintasunaz, Xabier Irujo historialariak herri-errebolta haren berri ematen digu liburu honetan, Gamazadatik 130 urte bete direnean. Jarraian, liburuaren hitzaurrea irakurri ahal duzue, Iñaki Lopez de Luzuriagak idatzita.

Irakurle lagun hori, ez dakigu GPT Chatek eta Adimen Artifizialak zer kontatuko duen Gamazadaz, nahi duenak konproba beza. Esku artean duzun liburuxka hau pasioz bezala egiaz idatzitako gidaliburua da, Xabier Irujo historiako doktore eta Nevadako Unibertsitateko irakasleak ohi duen hizkera argigarri eta zehatzaz, datuz jantzia baina narrazioaren arintasunaz. Estimatzeko lana, berriz ere, Xabier oparoarena, eta oraingoan geure herriaren hizkuntzan emana.

Xabierrek oroimen kolektiboko ahalegin bat dakar, beharrezko kontakizuna, iragan ez oso urrunera garraiatuko gaituena, baina gaurkotasun osokoa, herri duintasunaren eta askatasun gogoaren adierazle: Nafarroan zabaldu zen Gamazada herri-errebolta (1893-1894). Gamazadaren epelean ernaldu, umotu edo zabaldu ziren egun hain ezagun zaizkigun euskal pizkundeko hainbat sinbolo eta oroitarri: ikurrina, Gernikako Arbola ereserkia, Iruñeko Foruen monumentua, Zazpiak Bat armarria eta, geroxeago, Nafarroako armarri ofizial modernoa.

Mugarria dugu Gamazada, etapa baten behin betiko itxiera eta berri baten hasiera. Bukatu berria zen mende luze bat, gerraz josia, Euskal Herriarentzako biziki traumatikoa. Julio Caro Barojak hondamendiaren mendea deitu zion (1793-1876). Zauriek, baina, parez pare irekita jarraitzen zuten. Bigarren Karlistaldi edo Karlistadan (1872-1876), zapuzturik geratu zen Euskal Herriak Europako beste estatu burujabeen artean berea izateko aukera. Kolpe latza izan zen; gerraren amaierak porrot gogor eta umiliagarria ekarri zien euskal herritarrei eta, segur aski, nafarrei gogorren: zigor ekonomikoak, penalak eta politikoak.

Hego Euskal Herria herri okupatua eta zapaldua zen, traidorea irabazleen irudiko, eta zigortua behar omen zuen. Nafar agintariek pentsatu zuten 1841eko Foruak Eraldatzeko Legeak Espainiatik zetozen alde bakarreko neurrietatik babes zitzakeela, «Lege Itundu» bat zelakoan, Lehen Karlistaldiaren amaieran sinatua. Denek, ordea, ez zuten berdin pentsatzen, nagusiki Cánovas del Castillo espainiar erregimen berriaren diseinatzaile eta buruak.

Xabierrek hurrengo orrietan ongi azaldu bezala, Cánovas del Castillok ez zuen premiarik ikusi gerra amaierako bake hitzarmenik sinatzeko. Zuzenean, 1876ko udan, baliogabetu egin zituen  Probintzia Baskongadoen berezko lege eta erakundeen aztarnak. Espainiar estatuaren garaipen militar baldintzagabea zen, eta ez zegoen kapitulaziorik. Baldintzak Cánovasek eta Espainiako organo jurisdikzionalek ezarriko zituzten.

Buruzagi politiko espainiarrak zioen bezala, «Indar ekintza batek Zuzenbidea sortzen du, indarra Zuzenbidea baita indarrak egoera eragiten duenean». Indarra lege: gogorkeria baizik ez zitekeen espero. Hasi zen, bada, Errestaurazioko espainiar erregimen modernoa (1875-1902), ustez Ingalaterrako toryen eta whigen sistema parlamentarioan oinarritua. Erregimen hori, berriz, pipiek egurra nola, kazikismoak, nepotismoak eta kolonialismoak janda sortu zen. Torturazalea eta esklabista. Neurri eta lege berrien betearazpena segurtatzeko, Errestaurazioak Guardia Zibila hartu zuen bidelagun.

Euskaldunen asimilazioaren eta desagerpenaren mamua ez zen fikziozkoa, guztiz benetakoa baizik. Jada 1867an «Les Basques. Un peuple qui s’en va» idatzi zuen Elisée Reclus geografo frantsesak. Bigarren Karlistaldiaren ostean, gerraren eta mozalaren legeak isilarazitako herri umiliatu bat zegoen. Madrilgo La Paz egunkaritik zabaltzen ziren foruen aldeko adierazpenak zentsura gainditzeko, paradoxikoki. Gerraoste ilun horretan, Arturo Kanpion, Joan Iturralde Suit eta Euskal Herriko beste aktibista nabarmen batzuk Euskal Elkargoa eratzen ari ziren, eta hazi berriak ereiten euskal pizkunde baterako.

Iparragirre gazi-gozoan hil zen Bigarren Karlistaldi amaieraren hondamendiko desolazioan, baina errekonozimendu osoz (1881). Gernikako Arbola herrikoia utzi zuen, zentzu betez biziberritua, debekuen eta debeku mehatxuen artean euskaldunen ereserki nazional bilakaturik, Espainian bezala, nazioartean, eta bereziki diasporan: the Basque national anthem. Nahi beste eta gehiago errepikatu zen Gamazadan.

Hertsapenen testuinguru horretan, herriak bizirauteko borroka ez zen jokatzen gehiago gudu zelaietan, aukera hori galdua zen, eta orain historian, zuzenbidean, kulturan eta zientziaren bidez... ñabarduretan eta keinuetan jokatzen zen partida. Telesforo Arantzadi (1860-1945) lanera jarri zen. Ugaldu ziren lore jokoak eta euskal festak, Lapurditik eta Nafarroa iparraldetik gainerako lurraldeetara jauzi eginez, euskararen desagerpena eta museifikazioa aldezten zutenen nahigaberako.

Puri-purian ziren Espainiako Kode Zibilaren inguruko eztabaidak eta lanak, Euskal Herriko zein Kataluniako bertako zuzenbide zibila kolpetik desagerrarazteko arriskuaz, trukean Gaztelakoa eta Napoleonen Kodea ezarriz. Zorionez, kode horiekin aurrez aurre, Alemaniako Zuzenbidearen Eskola Historikoaren eragina sentitu zen Katalunian zein Euskal Herrian, gaztelar moldeko zuzenbide napoleondarra auzitan jar zezakeena. 1889ko Espainiako Kode Zibil bateratua ikuspegi bihurri eta pragmatiko batez ebatzi zen.

Historiaz ari garela, Gamazadaren bezperetan (1887), Hermilio Oloritz artxibozain eta poetak Resumen histórico del antiguo Reino de Navarra idatzi zuen, Prosper Boissenade historialari frantsesak goretsia. Boissenadek berak Histoire de la réunion de la Navarre à la Castille. Essai sur les relations des Princes de Foix-Albret avec la France et l’Espagne (1479-1521) doktorego tesia aurkeztu zuen 1893an. Boissenade Nafarroan ibili zen Artxibo Nagusian, eta lagun izan zituen Euskal Elkargoko kide nabarmenak, Hermilio Oloritz artxibozain eta poeta eta Joan Iturralde Suit historialaria bera.

Nafarrek beste zintzotasun batez, mitoetatik landa eta gordinago ikusi ahal izan zuten beren burua historiaren ispiluan. Espainiar historiografiaren teleologia nazionalistari lehiakideak sortzen ari zitzaizkion, atzerritik ere bai. Nafarroaren historiari espainiar morrontzarik gabe begira zekiokeen. Boissenaderen ikerlana erreferentziazkoa bilakatu zen harrezkero nafar gaietan eta Amaiurko Setioari (1522) zein monolitoari (1922) buruzko polemiketan. Azken hori eraso batean leherrarazi zuten 1931eko uztailean, Victor Praderak amorru osoz haren kontra mintzatzen zen garaian.

Gauzak asko aldatu dira, baina lehengo gai askok ez dute gaurkotasunik galdu. Nekez sinatzen da Hego Euskal Herriko lurraldeetan bertako lan hitzarmen kolektiborik, trukean Espainiakoen kalitate eskasagokoak aplikatuz, eta horiek ere,  sinatzen badira. Bestetik, ez dira itzali euskalnafar sinboloen kontrako erasoak: ez dira joan bi urte birrindu zutenetik (noiz eta…) 1076an amildegian behera bultzaturik eraildako Antso Gartzeitz nafar erregearen omenezko oroitarria, inauguratu eta ia berehala. Gure mendietan, hautsita agertzen dira nafar gazteluak oroitzeko informazio plakak.

Espainiar funtzionarioen epaiak hurrenez hurren heltzen zaizkigu azken urteotan euskaraz bizitzea eragozteko, euskaldunek ukatuak baititugu eskubide kolektiboak. Genozidioa pairatu duen gure herrian, 2023ko otsail-martxoan Irunen egin Espainiako Memoria Demokratikoaren Kongresuan, euskara ez zen existitzen egitarauan eta Irungo Udalak «arrazoi politikoak» direla-eta euskara erabili behar ez zuela adierazi zion Kepa Ordoki Bidasoko memoria historikoaren elkarteari, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak berak hala salaturik. Bidasoko Elkarteak, haatik, desobedientziaz jokatu zuen. Ez baitira gauza bera berdintasuna eta Espainiarekin berdintzea. Gamazada, gaurkotasunik falta ez duen gai mamitsua. Disfrutatu irakurtzen.

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Erlazionatutako edukiak

Gamazadak, 130 urte

5/07/2023

Bigarren Karlistaldiaren ostean, zapuzturik geratu zen Euskal Herriak estatu burujabe bat izateko aukera, eta gerraren eta...

La Gamazada • Guía contra la desmemoria | Jose Mari Esparza

16/05/2018

El libro 'Vascosnavarros. Guía de su identidad, lengua y territorialidad' es la respuesta que Jose Mari Esparza preparó, durante 25...

Por el himno nacional de Euskal Herria | Jose Mari Esparza Zabalegi

4/01/2021

Este libro es una consecuencia más de la pandemia con la que iniciamos el año 2020. Cuando, con el cantante Gontzal Mendibil, comenzamos a...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Gamazadak, 130 urte

5/07/2023

«El transfeminismo está hecho de sujetos que están fuera de norma; entre ellos las enfermas»

27/07/2023