Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Baginen. Izan ginela baino gehiago

Zorrotz dokumentaturiko testuak eta akuarela ikusgarriak uztartu dituzte Elena Ciordia ilustratzaileak eta Cira Crespo historialariak. Historiaren tresneria goitik behera berritu nahi dute, gure imajinarioa erreferentziekin elikatzeko eta emakume hauek sekula berriz ezin bazter uzteko moduan gure kontaketan integratzeko.

Izan ginela badakigunez, nor izan ginen eta zer egin genuen galdetu behar. Horiei erantzun nahian, artxibo lan zorrotza egin dute Cira Crespo historialariak eta Elena Ciordia ilustratzaileak kutsu literarioko azterlan hau eraikitzeko. Historiaurretik abiatu eta gure garaira arte, berrogeita hamar emakume baino gehiago aurkezten dizkigute, norbanakoak eta taldeak, betiere bizirik ez daudenak, bizi direnak beren historia idazten ari baitira oraindik. Helburua, argia: zenbait emakumeren bizitza ezagutarazte hutsetik harago, historia kolektibo bat eraikitzeko oinarriak jartzea, hots, Euskal Herriko iruditeria zimenduetatik eraberritzea.

Norbanakoen eta kolektiboen izenen bitartez, historiari identifikazio bat jartzen zaio, eta horrek irakurleari lagunduko dio harekiko posizio bat hartzen; ilustrazioak, berriz, tresna historiko aparta dira emakumeon presentzia gorpuztuaren kontzientzia hartzeko eta garai jakin batekin lotzeko. Horrela, ordena kronologikoan aurkezten zaizkigu baronesak, hiltzaileak, bertsolariak, eraikuntzako langileak, inprimatzaileak, kontrabandistak, medikuak, tabernariak, artistak, bai eta senide, alaba, alargun eta amak ere. Dibulgaziozko lan ilustratu hau historia birpentsatzeko oinarri ezinbestekoa da, ahalik eta kontaketa osoenaren bidean.

Egileak

Cira Crespo (Bartzelona, 1980). Historian doktorea da, Antzinaroa adarrean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Badira hamar urte Euskal Herrian bizi dela, eta bertan hasi da beste gai batzuk lantzen. Amatasunaren eta emakumearen historiaren dibulgazioan jardun du batez ere; ildo beretik, besteak beste, Maternalias. De la historia de la maternidad (Ed Obstare, 2013) monografia kaleratu du, eta Mujeres que cambiaron la Historia (2018) eta La mujer en la Antigüedad Clásica (2015) kultur ikastaroak prestatu eta eman ditu Gasteizko gizarte-etxeetan. Amen artean tailerrak ere antolatu ditu Jabetze Feministarako Eskolan. 

Elena Ciordia (Ortuella, 1964). Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, pintura espezialitatearekin, eta hainbat erakusketa egin ditu, bai berak bakarrik eta bai taldean (Bartzelona, Madril, Bilbo, Valentzia, Valladolid eta abar). Norbanakoentzat eta zenbait museo eta instituziotarako lanak egin ditu, esate batera, Naif Arteko Nazioarteko Museoa (Jaen), Posta eta telegrafo Museoa (Madril) eta Bilboko Ospitalea. Azken urteotan, ilustrazioa landu du gehienbat; bide horretan, zenbait liburu ilustratu ditu, kasurako, Guggenheim Bilbao Experience (Guggenheim museoa), 30 emakume ahaztezin (Emakunde) eta IV. BizkaIdatz Txikia (Bizkaiko Foru Aldundia). Ortuellan jaio bazen ere, Gorlizen bizi da azken 20 urteotan. 

¡Suscríbete a nuestro Newsletter!

Recibe novedades, descuentos, noticias...

Bada non aukeratu

Bat hautatzen delarik, hamaika uzten dira deliberoz kanpoan. Zerrenda hau osatzeko, Euskal Herriko geografia osoari eta garai ezberdinei begira jarri dira autoreak, oreka bilatzeko; hortik aurrera, jardun eta egoera mota ahalik eta zabalena besarkatzen ahalegindu dira. Liburuan badira emakume eredugarriak, maltzurrak, gogoangarriak, taldea egin dutenak, ofizio bateko zein besteko langileak, sortzaileak, txiroak, xelebreak, dirudunak eta gehiago. Hitz batean, askotariko paisaiak eta egoerak ekarri dituzte emakume hauen aukeraketaren bitartez, horiekin gure herriaren historia kontatzeko.

Liburuan dira, izan izan zirelako, eta ez autoreak kasu bakan eta berezienaren bila aritu direlako. Izan ere, orain arteko liburuetan agertzen diren kasuek eredu jakin bati begiratu izan diote, edo honezkero aski ezagunak diren emakumeak nabarmendu dituzte, eta horrela, ertz ugari itzalean gelditu dira. Alde horretatik, zerrenda honek asmo deklarazio argi bat izan nahi du: gure historia azaltzera datorren beste lekuko mota bati egindako deia da.

Zerrenda bat

Historiara iritsi ahalako hurrenkeran: Antsa Aragoikoa; Eraikuntzako langileak; Flandina Crozat; Okzitaniarrak gurean; Minduriak; Katalina Belunza; Martija Jauregi “Medikesa”; Maria Sanz Berastegikoa; Graziana Barrenetxea eta Inesa Gaxen, ustez, sorginak; Maria Estibaliz Sasiola; Frantziska Akulodi; Juana Bautista Miner Goikoetxea; Teresa Furundarena; Gutun igorle lapurtarrak; Maria Antonia Katalinaga; Bizenta Mogel; Lehenengo bertsolariak; Hazparneko matxinatuak; Maria Antonia Eskibel Nabarrete; Frantziska Huarte; Thekla Webster etnografoa; Rafaela Valdivia Bravo; Carmen; Eulalia Abaitua; Carmen Baroja Nessi; Lyceum Club-ekoak; Enarak; Ilustratzaileak; Zigarrogile matxinatuak; Uriz ahizpak; Emiliana Zubeldia eta Maria del Villar; Erraketistak; Marga d’Andurain; Dolores Ibarruri “Pasionaria”; Gerraurreko idazleak; Bidasoa ibai-ahoko artistak; Felisa Martin Bravo; Maurizia Aldeiturriaga; Juanita Mir; Katalunian errefuxiatuak; Emakume Abertzale Batza; Andereñoak eta Elbira Zipitria; Mari Paz Jimenez; Conchita Montenegro; Polixene Trabudua; Erresistentzia sareak; Cecilia G. de Gilarte; Casilda Hernaez; Luz Zalduegi; Maria Puy eta Micaela Portilla historialariak; Mari Dapena; Maria Luisa Ozaita; Irene Laffite; Asun Balzola; Lourdes Iriondo eta Estitxu; Kontxu Odriozola; eta, azkenik, Miriam Garcia Pascual mendizalea. Eta etorriko direnak.

Dokumentazio lana oinarri

Ezinbestekoa da ikerketa, historia liburu zorrotz eta arinkeriarik gabea prestatuko bada. Horretarako, garaian garaiko dokumentuetan (lehen mailako iturriak) eta gaur egungo ikerketetan (bigarren mailako iturriak) oinarritu dira autoreak, Euskal Herriko artxibategiak arakatzen eta artikulu akademiko egokiak aztertzen.

Maiz pentsatzen denaren kontra, ongi dokumentaturiko lanak ez du zertan irakurgai astuna izan. Horixe da liburu honek erakusten duena. Gakoa, hain zuzen ere, seriotasunez egindako historia ikerketa eta dibulgazio tonu atsegina uztartzean datza, hala testuari nola ilustrazioari dagokionez. Liburuaren amaieran, bibliografiaren ordez, aurkezturiko historietan sakontzeko aukera ematen duten liburuen zerrenda dator. Kontatzen denari buruzko iturrien eta irakurgai jakingarrien aipamenari esker, irakurleek liburu honetako testu eta irudien bidez ezagututako historietan euren kabuz sakontzeko modua izanen dute, gustu badute.

Erlazionatutako edukiak

Así se hace 'Historia ilustrada de Euskal Herria'

12/12/2018

Cuando Joseba Asiron y Martintxo Alzueta los primeros bocetos de lo que sería Historia ilustrada de Euskal Herria quedamos maravillados,...

Emakumeen balentriak dosi txikitan | Mikel Vilches

14/11/2019

Eduardo Galeano desjabetuen historiaren kontalaritzat har daiteke. Oraingoan bi aldiz ezabatutako horien ahotsa dakar, emakumeak baitira kontakizun...

Charo Roquero: «De nuestras antepasadas destaco, sobre todo, el coraje que tenían»

12/02/2020

En este segundo volumen de Historia de las mujeres en Euskal Herria, se retrata la vida de nuestras antepasadas durante los siglos XVII y...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Oriol Malló: “El comisario Villarejo es el oscuro saldo del antiterrorismo”

10/06/2020

De la oligarquía vizcaina al caso Villarejo: la crónica negra del BBVA

15/06/2020