Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Krakovia
Krakovia
18,00 € 17,10 € Kluba
Saskira gehitu

Krakovia

«Lasai egoteko, minik ez duela ematen eta ni emakume indartsua naizela munduari aurre egiteko. Super indartsua, aizu, baina hemen nago burdinazko helduleku bati lotuta eta zulo sakon batekin izterrean. Baina ondo, e! Eta animotsu, gaur ez bainaiz hilko. Renteriari esan diot odola ez nahasteko, eta superbotereren bat duen norbaiten odola pasatzeko. Spider Woman edo Bat Woman izateko aukera eman diezadatela. Barre egin du, Superni izatearekin konformatu beharko dudala, eta ez arduratzeko, odol-bankutik fresko-fresko ekarriko didatela odola». Igandea da, baina beste edozein egun izan zitekeen. Asteazkena edo osteguna. Inork ez du ospitalean sartu nahi igandeetan; asteazken edo ostegunetan ere ez. Inork ez du ospitaleetan sartu nahi. Zer gertatzen da, baina, aukerarik onena denean? Eleberriko narratzaileak dagoeneko troka bilakatu den zuloa dauka haragi bizian. Infiniturantz doan hamar zentimetro zabaleko zauria izterrean. Mina barrurantz egiten duen uhina gero eta handiagoa da. Hondoratzear dagoen baporea da narratzailea. Zeri eutsi diezaiokegu zulo sakonera goazenean? Ospitaleko Larrialdietako errezelek sortutako gelatxo batean sartu dute narratzailea; bakarrik, hara zelan heldu den oso ondo ez dakiela. Noraezean dago, galduta... Zelan biziraun, zure kontroletik kanpo dagoen egoera batean? Zerk eman diezazuke patxada egoera asaldatu honetan? Ezinegon horretatik abiatzen da autorea bere lehen eleberri honetan. Bizitzaren atakan jarri du narratzaile protagonista, eta arma gisa ironia eta umorea eman dizkio.
18,00 €
17,10 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Erein
Erein
Generoa Narratiba
Edizioa 1
ISBN 978-84-91097-37-2
Hizkuntza Euskara
Argitalpen data 2021 aza 16
Orri kopurua 160
Pisua 261gr

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 0 iruzkin

Erosi