Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Arbasoen Ituna
Arbasoen Ituna
22,00 € 20,90 € Kluba
Saskira gehitu

Arbasoen Ituna

Toti Martínez de Lezeak Arbasoen ituna dakarkigu, Enda lur eleberriaren jarraipena. Eleberri hura –idazlearen gainerako obrez oso bestelakoa eta biziki originala– kokatuta zegoen garaitik berrogei bat urtera gertatzen dira honako honetako istorioak, Enda Lur harrigarrian hauek ere, baina beste paraje batzuetan.

Herensugearen Mendilerroan, hain zuzen ere: tradizio eta antzinako sinesmenez jositako mendialde batean, Iluniako hiriaren eta Iparraldeko Itsasoko kostaldearen artean. Hantxe dago Endako Zazpi Mendi Sakratuetan bigarrena: Arrano Harri. Handik begiratzen du Amari jainkosak bere herria, bere seme Ingumaren, Gaueko Jaunaren beraren mehatxuari aurre eginez.

Badira, halaber, leinuak, buruzagiak, haien arteko liskarrak… Buruzagien artean, Itunaren Zaindariak nabarmentzen dira, beren lurra gauten gudaroste ahaltsuaren inbasiotik defendatzeko prest dauden gerrariak. Batez ere, Garren seme Xemeno eta Ihabar, aguretua, dagoeneko, Endara maitearekin elkartzeko aukera baten peskizan. Pertsonaia horiek eta, besteak beste, Laiane sendalari gaztea, Urtun maitemindua, Ubaldo gutiziatsua eta Adelio, aurrekoa bezain handinahia, hartu ditu Martínez de Lezeak bidelagun, mitologiaz eta historiaz duen ezagutza sakonean eta, nola ez, bere irudimen oparoan oinarriturik berregin duen garai bat irudikatzeko.

22,00 €
20,90 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Erein
Erein
Generoa Narratiba
Edizioa 1
ISBN 978-84-91092-35-3
Hizkuntza Euskara
Argitalpen data 2017 aza 17
Orri kopurua 456
Pisua 830gr

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 0 iruzkin

Erosi