Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Literatur ibilbidea

"Oso latza izan da": tortura Euskal Herrian

Hil aurretik, Joxe Arregik gertatutakoa azaldu zien astiro-astiro, lur jota, ziegako kideei: «Oso latza izan da». Kartzela barrutik ateratako argazki batzuek haren gorputz txikitua erakutsi zuten, eta betirako utzi finkatuta data hura: otsailaren 13a, torturaren aurkako eguna. Ibilbide honetan bildu ditugun liburuek euskal gizartean torturak utzitako arrasto gordinaren berri ematen dute.

Xabier Makazaga Urrutia

Manual del torturador español

1

Joxe Azurmendi Otaegi

Barkamena, Kondena, Tortura

2

Xabier Makazaga Urrutia

Terrorismo policial contra gritos de libertad

3

Luis Beroiz

Entre ceja y ceja

4

Harkaitz Cano Jauregi

Twist

5

Xabier Makazaga Urrutia

La red

6

Julen Arzuaga Gumuzio

La maza y la cantera

7

Mertxe Basterra Lurdes Moraza

La columna infame

8
Manual del torturador español
18,00 17,10 Kluba
Liburua
Debaldeko
pdf
Liburua 18,00 17,10 Kluba
pdf Debaldeko
Liburua pdf

Manual del torturador español

Espainiako aginpideek ustezko “Tortura faltsuak salatzeko ETAren eskuliburua” baliatzen dute tortura eskandalu bati aurre egin behar dioten bakoitzean, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari lotutako eskandalua. Autoreak aitzakia hori hankaz gora jarri ostean, zehaztasunez azaltzen ditu Inteligentzia Agentzia Zentralaren (CIA) bi tortura-eskuliburu ezagun, Espainiako segurtasun indarrek darabilten metodo berberak biltzen dituztenak. Halaber, egileak salatu egiten du isiltasunaren harresia eraikitzeko modu sistematikoa, zeinak tortura ukatzeko helburua duen. Torturak trantsizio garaitik arduragabe jarraitzen du indarrean Espainiako estatuan. Torturaren ukapen zitala agerian uzten duten datu anitz eskaintzen ditu liburu honek, Espainiako torturatzaileen eta haien konplizeen benetako eskuliburua izanik.

Barkamena, Kondena, Tortura
16,25 15,44 Kluba
Erosi

Barkamena, Kondena, Tortura

Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, eslogan berak behin eta berriz errepikatuz gure belarriak zulatu eta burmuinak nahieran moldatzeko, ezpada ideia horien sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko.

Terrorismo policial contra gritos de libertad
15,00 14,25 Kluba
Erosi

Terrorismo policial contra gritos de libertad

Denunciar el terrorismo de Estado es imprescindible si queremos ayudar a las víctimas de dicho terrorismo a que puedan decir su verdad. Toda su verdad. Y sobre todo, para que todas esas víctimas reciban la verdad, justicia y reparación -con garantías de no repetición- que tanto necesitan.

Entre ceja y ceja
17,50 16,63 Kluba
Erosi

Entre ceja y ceja

Eleberri honek torturatzaile batek eta honen biktimaren aitak urte luzeetan mantentzen duten pultsuaren nondik norakoak dakarkigu. Istorioa 2002. urtean hasiko da, Jon Ander, beste lagunekin batera, atxilotua, torturatua eta kartzelaratua denean, ondoren faltsuak direla frogatzen diren erruztapenak medio. Jon Anderren aita, epaile eta politikarien sorgortasunaren aurrean, bere semearen kasua prentsan zabaltzeari ekingo dio, setati. Manuel Salvidela ertzainari bata bestearen atzetik etorriko zaizkio oroitzapenak egunkariak irakurtzen doan heinean: badago norbait haren ogibideaz badakiena, haren krudelkeriaren berri daukana, haren ankerkeriaz beldur ez dena, eta hori dena gutxi balitz, iritzi publiko eta auzitegiaren aurrean bere nagusiak, ukiezinak, azken erantzuleak, lotsarazi dituena. Jakina da halako gauzak tokitan gertatzen direla. Nola egongo da halakorik, baina, euskaldun eta demokraten artean?

Twist
26,00 24,70 Kluba
Erosi

Twist

Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna.

La red
18,00 17,10 Kluba
Erosi

La red

Barne-arazo eta Justiziako Ministerioan igarotako egonaldiaz aritzen den liburu honetan, Fernando López Agudinek Gasteizen eginiko bilera «antiterrorista» batean egon zela kontatzen du. Bere hitzak ikaragarriak dira: «Bilera sarearekin lan egiten jarrai zitekeenetz dilemaren ingurukoa zen.» Sarea, Lopez Agudinen esanetan, «tortura eta tratu txarrak izendatzeko erabiltzen den eufemismoa da». Torturatzen denaren aitorpenetik hasita, han bildutakoek eztabaidatzen zutena egiten jarraitzea edo bertan behera uztea zela azaltzen digu. Errealitate ilun horretatik abiatuta, liburuak «demokrata» eta giza-eskubideen «defendatzaile» asko haien lekuan jartzen dituzten datuak eskaintzen ditu. Oinazezko ozeanoetatik testigantza eta gertaerak berreskuratuz, 30 urte luzetako infernua deskribatzen du. 1978. urtean Espainiar Konstituzioa onartu –inposatu, Euskal Herriaren kasuan- zutenetik igarotako urte berak, alegia. Torturatzen den lekuan ez dagoelako demokraziarik.

La maza y la cantera
19,00 18,05 Kluba
Erosi

La maza y la cantera

Euskal gazteriak modu anitzetan adierazi ditu bere nahiak eta aldarrikapen politiko nahiz sozialak, Estatuaren aldetik erantzun errepresibo larria eta arbitrarioa besterik jaso ez duen artean: ekintza publikoen kriminalizazioa, polizia-muntaiak, atxiloketa masiboak, tortura, inkisizio garaiko epaiketak, kartzela-politika kriminalak… Era berean, eta kate bat bailitzan, estatuaren jarrerak milaka pertsonen ekintza piztu du, bereziki ama eta aita askorenak, oinarrizkoak irizten dituzten eskubideen alde, haien seme-alabei etengabe ukatzen eta zapaltzen dizkieten eskubide berberen alde. Nahiz eta gatazka egoera horren konponbiderako mundu mailako neurri politiko eta sozialak aurkeztu diren, estatuak ihes egiten die horrelako mekanismoei. Nahiago du errepresioa erabiliz jokatzea.

La columna infame
15,45 14,68 Kluba
Erosi

La columna infame

Orrialde hauek torturaren eragina, kolpea eta intentsitatea azkeneko urteotan Euskal Herrian azaltzen dute. Errelato beldurgarria