Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Literatur ibilbidea

Urtebete Fidelen heriotzetik

Berriki bete da urte bat Fidel Castro Kubako Iraultzaren Komandante eternoa hil zenetik. 90 urte zeramatzan aldean, erreboltaz eta garaipenez beteak, bai Kubako herriarentzat bai gizateria osoarentzat. Guk, berriz, ohore handi bat izan dugu, bere idatziak eta ideiak, liburu bilakaturik, itsasoz bestaldetik hona ekartzearena alegia, Europa zahar honentzat ere inspirazio iturri eta akuilu izan daitezen. Historiak absolbitu zuela egiaztatu eta defendatu genuen: maitatzen ikasi genuen, Denboraren Gerrillaria baita: botak beti jantzita, ibiltari nekaezina; irakasle izan genuen bere askatasun-eskolan… Fidel Castro komandantea hil ondoren, bere izkribuen orriak gelditu zaizkigu, bere gogoeta sakonak, borrokaz, bizitzaz, garaipenez, porrotez eta arduraz josiak. Eta guk ere aurrera eraman behar dugun borroka, injustiziaren eta inperialismoaren kontrakoa, Kubaren eta mundu justuago baten aldekoa.

Katiuska Blanco Castiñeira Fidel Castro Ruz

Fidel Castro Ruz. Guerrillero del tiempo

1

Fidel Castro Ruz

La historia me absolverá

2

Fidel Castro Ruz

La victoria estratégica

3

Fidel Castro Ruz Gabriel García Márquez

Mañana será demasiado tarde

4

Fidel Castro Ruz

De Seattle al 11 de septiembre

5

Alejo Maldonado Gallardo Sergio Guerra Vilaboy

Historia de la revolución cubana

6

Iñaki Errazkin Álvarez

Y en eso se fue Fidel

7

Fidel Castro Ruz

Askatasunaren eskola

8

Fidel Castro Ruz

El decoro del mundo

9

Katiuska Blanco Castiñeira

Todo el tiempo de los cedros

10

Fidel Castro Ruz

Las declaraciones de La Habana

11
Fidel Castro Ruz. Guerrillero del tiempo
29,00 27,55 Kluba
Erosi

Fidel Castro Ruz. Guerrillero del tiempo

Komandanteak bere historian murgiltzen gaitu galdera-sorta xehe eta zabal bat oinarri hartuta, azkenean galdu egiten dena ozeanoa bezain sakona den haren bizitzaren artean. Hezur-haragizko gizonarengana hurbiltzen gaitu, hots, independentzia, justizia eta humanitatea moduko kausa zintzoen alde borrokatzen diren iraganeko nahiz etorkizuneko heroiak irudikatzen dituen ikur historikoarekin bizi den gizonarengana.
Lan itzel honek aukera ematen digu Fidelekin batera haren haurtzaroaren, gaztaroaren eta helduaroaren bidea egiteko, eta, horrela, gertaerak, ikuspuntuak, irudiak eta sentimenduak bata bestearen atzetik harilkatzeko modu natural eta gardenaz gozatzeko aukera ere izanen dugu. Bidaia bat da, iraganeko pertsona eta inguru haietatik 1959ko urtarrilaren 8ra artekoa ¯Habanan garaile sartu zen eguna¯, bidean eginahalak, miseriak, itxaropenak eta gaurko egunen zantzuak agertuko zaizkigula. Kubako Iraultzaren lider ukaezinak beste behin jantzi ditu betiereko ibiltariaren zapatak.

La historia me absolverá
16,50 15,68 Kluba
Erosi

La historia me absolverá

1953ko uztailaren 26an abokatu gazte batek errebelde talde batekin batera Moncadako Kuartela eraso zuen, Kubako Santiagon. Erasoak porrot egin zuen eta errebeldeen buruzagia atxilotua izan zen. Fidel Castroren izena Historian bere bidea egiten hasi zen. Abokatua izaki, berak prestatu zuen bere buruaren defentsa. Epaiketa, matxinatuentzat zigor eredugarria izan behar zuena, Batistaren diktaduraren aurkako aldarri ozena eta Kubako Iraultzaren ataria bihurtu zen. Hitzaldi eder eta zehatz batean, Fidelek programa demokratikoa eta nazio askapenaren aldekoa osatu zuen, oraindik bere benetako asmoak azaldu gabe. Epaiketa hartan egindako defentsa hura liburu bihurtu zen eta mundua batetik bestera zeharkatu du, milioika ale salduz. Berrogei urte eta gero, berriro ere Santiagotik, Fidelek urte hauen guztien balantzea egiten du eta berriro ere zapalduen aldeko ahotsa azaleratzen. Bi testuen artean buruzagi koherente bat aurki genezake, bere ideiei benetan fidela.

La victoria estratégica
35,00 33,25 Kluba
Erosi

La victoria estratégica

Este volumen recoge, en edición conjunta, los dos libros (La victoria estratégica y La contraofensiva estratégica) en los que se narran, a través de testimonios de primera mano, como en un diario, los hechos acaecidos a lo largo del año 1958 que culminaron en la entrada victoriosa del Ejército Rebelde en Santiago de Cuba el 1 de enero de 1959.

Mañana será demasiado tarde
15,00 14,25 Kluba
Erosi

Mañana será demasiado tarde

80eko hamarkadaren amaiera aldera Fidel Castro herrialde sozialistetan ematen hasi ziren aldaketak salatuz hasi zen, inolako aurriritzirik gabe kapitalismo basatirantz bideratu baitziren herrialdeok. Denborak arrazoia eman dio Fideli. Gaur, Fidel eta Kubako Iraultza dira kapitalismo zapaltzaileari aurre egiten dietenen erreferentzia nagusiak. Iraultzaile kubatarraren neurria eta etika; bere diagnosi zorrotzak, bere jarreren irmotasuna eta bere hizkeraren edertasuna guztiak egiten du gizon hau mundu mailako ezinbesteko erreferentzia.

De Seattle al 11 de septiembre
16,00 15,20 Kluba
Erosi

De Seattle al 11 de septiembre

1999 urtearen amaieran, Seattlen, ekonomia arloan mundu mailan agintzen duten erakunde, elkarte eta agintarien nazioarteko hirugarren gailurra egin zen. Bilkura hura sistema kapitalistak ezartzen digun ereduaren aurkako protesta handienetako baten eragile izan zen. Handik hilabete batzuetara, 2001eko irailaren 11n, mundu osoak harriduraz ikusi zuen AEBen aginte ekonomikoaren ikurrak nola erori ziren. Bi data hauen artean munduan gertatu diren gorabeherek hainbat erreakzio eta gogoeta sortu dituzte. Liburu honetan, Kubako buruzagi Fidel Castrorenak biltzen ditugu. Hitzaldiak, hiru zatitan banatuta daude. Lehenik, Kubaren eta AEBen arteko harremana da hizpide. Bigarren zatian, nazioarteko egoerari buruzko hainbat azterketa eta gogoeta plazaratzen ditu egileak eta, azkenik, I-11ren ondoren Fidelek egindako adierazpenak eta plazaraturiko agiriak biltzen dira.

Historia de la revolución cubana
18,20 17,29 Kluba
Erosi

Historia de la revolución cubana

1959ko urtarrileko 1ean Fidel Castro Habanan garaile sartu izanak garrantzia eta transformazio politiko, ekonomiko eta sozial handiko aroari ireki zizkion ateak, eta eragin izugarria izan zuen bai latinoamerikar historian, bai ezkerreko politikan orokorrean. Iraultza kubatarrak gaurkotasun iraunkorrezko bost hamarkada bete ditu, Iparramerikako inperialismoaren etengabeko ekintzari aurre egiteko hamaika oztopo gainditu dituelarik. XX. mendeko epopeia handienetarikoa izan da zalantzarik gabe. Urteurren garrantzitsua profitatuz, gertakari ikusgarri honetara gerturatuko gintuen obra beharrezkoa genuen, Iraultzaren inguruko eta honen egungo aukerei buruzko historia motz baten bitartez datorkiguna. Ondorioa honako sintesia da, Iraultza gure esku jartzen duen altxor ttipi bat.

Y en eso se fue Fidel
17,50 16,63 Kluba
Erosi

Y en eso se fue Fidel

Y en esto se fue Fidel bi asmoekin idatzitako kazetaritza-saiakera bat da: alde batetik, etorkizun hurbilean Kubako iraultzak mehatxuan dituen arrisku larriez jakinaraztea, hauetako askok barne-izaera dutenak eta bertan aipatzen diren hutsune zuzengarriek eragindakoak. Bestetik, herrialde honetako ontasun paradigmatikoak laburtzea, ahalik eta objektiboen eta gehiegizko apologiarik egin gabe. Horretarako, Iñaki Errazkinek agentzietako berrien aukeraketa zabala egin du, bere garaian komunikabide guztietako erredakzioetara iritsi baziren ere, argitaratuak izan ez zirenak, kasu zehatz batzuk salbu. Zalantzarik gabe liburu honek irakurlea Kubara gerturatuko du, herri alai eta borrokalaria, Fidelekin edo gabe, Raulekin edo gabe, sozialismorantz bidea egiten jarraituko duena, gehiengoak argi baitauka alternatiba, Rosa Luxemburgok esan bezala, basakeria dela.

Askatasunaren eskola
10,00 9,50 Kluba
Erosi

Askatasunaren eskola

8 urtetik aurrera. Kuban, Iraultza gailendu zenean, errebeldeek gotorleku militarrak eta kuartelak menperatu eta askatasunaren eskola bihurtu zituzten. Lehenengoa Fidelek inauguratu zuen, eta orduan eskaini zien hitzaldi oso bat haurrei lehen aldiz. Hitzaldi ezagun hura jasotzen du esku artean duzun liburuak. Bertan, besteak beste, iraultzaile onak izateko ikasi egin behar dela nabarmentzen du egileak, ikasten ez duenak, nahi izanda ere, ez baitaki gauzak ongi egiten.

El decoro del mundo
15,45 14,68 Kluba
Erosi

El decoro del mundo

Fidel Castro eta Ernesto Gebara sendagile gaztea 1955ean Mexikon ezagutu zirenetik, bien bizitzak estuki loturik gelditu ziren, 1967an Txe Bolivian hil zuten arte. Biek bizitako gorabeherak, bien arteko adiskidetasunaren lekukotasuna eta Fidelek Txerekiko duen errespetua eta lilura ederki islatzen dira liburu honetan. El decoro del mundo, Fidelek idatzitako artikuluetan, emandako hitzaldietan eta eskainitako elkarrizketetan Txe Gebarari buruz esandakoak biltzen dituen liburua. Bien arteko lehen harremanak, Sierra Maestrako ibilerak, Iraultzaren garaipena, munduko herri zapaldu guztiei laguntzeko borondatea, Txeren hilketa bortitza eta hark utzitako sustraien sendotasuna. Horrek guztiak du isla orrialde hauetan.

Todo el tiempo de los cedros
17,50 16,63 Kluba
Erosi

Todo el tiempo de los cedros

Mitoaren biografiarik onena legenda dela dioen topikotik aldenduz, orrialde hauetan zehar, Fidel Castro ezezagunenaren haurra, gaztea, anaia eta semea- aurreneko urteetan murgilduko gara. Komandantearen ume aroa inguratu zuen zedroen usainaz lagunduta, liburuak magia deskriptibo harrigarriz gabeziaz eta istorioz beteriko paisai familiarra bilduko du. Bizitzaren aurreneko urteetako narrazioan hasi eta etxearen transzendentziara arte eta intimitatean egindako historiaren bilakabideen inguruko interpretaziora arte doan kontakizuna da hau.

Las declaraciones de La Habana
8,50 8,07 Kluba
Erosi

Las declaraciones de La Habana

Las declaraciones de La Habana fueron pronunciadas por Fidel Castro ante millones de cubanos, en la plaza de la Revolución, con el fin de radicalizar y rebelar a la sociedad latinoamericana de la época. Tariq Ali presenta un profundo análisis sobre la relevancia del mensaje de Castro en la actualidad.