Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Huarte Larraburu

-Zaldieroa- Patxi Huarte Larraburu

1966 Faltzes (Nafarroa, Euskal Herria)

Euskal komikigilea da. Iruñean bizi zelarik Korrok aldizkarian hasi zen marrazten. AEK-ko didaktika sailean egin zuen lan, didaktika marrazkiak prestatzen. Irratigintzan ere aritu izan da,Paraiso eta Euskalerria Irratietan. TMEO komiki aldizkarian argitaratu zituen bere lanak, eta Napartheid fanzinea sortu zuen Asisko Urmenetarekin batera 1988an. Euskaldunon Egunkarian artikuluak eta komiki zintak argitaratu zituen kazeta itxi zuten arte. 1994 urtean Rikardo Arregi Saria jaso zuen Euskaldunon Egunkariako Nafarkaria gehigarrian argitaratutako komiki zintei esker. Gaur egun egunero Berria egunkarian De rerum natura komiki zintak egiten ditu eta Juan Kruz Lakastarekin batera sortutako Serio Demonio atalean ilustrazioak egin zituen. Kolaborazioak egin izan ditu Nabarra, Aizu!, Bertsolari, Xabiroi eta Karrikiri elkarteko Karrika aldizkariekin; Deia egunkariko Ortzadar gehigarrian ere argitaratzen du. 2005ean De rerum natura komiki zinten lehen antologia argitaratu zuen Elkar Argitaletxeak eta ordudanik bi urtean behin argitaratu dira bilduma hauek. 2009an, prentsa idatziaren Argia saria irabazi zuen. Xabier Olarrak euskarara itzulitako Raymond Queneauren Estilo Ariketak liburuaren ilustrazioak egin zituen. 2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan" izeneko erakusketan hartu du parte beste hainbat marrazkilariekin batera, euskal gatazka binetagileen ikuspegitik eginez.