Silvia Federici
1942 Parma (Italia)
Pentsalaria, idazlea eta unibertsitate-irakaslea da. XX. mendearen amaieraz gero, berebiziko garrantzia izan du pentsamendu feminista eta marxistaren zenbait korronteren bilakaeran. Metatze primitiboaren forma desberdinei buruzko haren azterketak eta lan erreproduktiboa kontzeptualizatzeko haren moldeek ekarpen handia egin dute, eta ekarpen hori zabal aipatu eta eztabaidatu izan da. 1980ko hamarkadan, Nigeriako Port Harcourt-eko Unibertsitatean lan egin zuen, eta Afrikako Askatasun Akademikorako Batzordearen sorreran parte hartu zuen. 1987 eta 2005 bitartean, New Yorkeko Hofstra Unibertsitatean jardun zuen, irakasle eta ikertzaile. Argitaratutako lan ugarien artean, Caliban eta sorgina (Eskafandra, 2017) entzutetsua da irakurriena.