Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Bukowski

Charles Bukowski

1920 Andernach (Alemania) - 1994 San Pedro (California, USA)

Ama alemaniarra zuen eta aita, berriz, soldadu estatubatuarra. Hiru urte besterik ez zituenean lekualdatu ziren aitaren sorterrira. Bertan, Los Angeles izan zuen bizileku, bera eta ama jipoitzen zituen aitaren etxean. 1940an Kazetaritzan matrikulatu zen, baina lehen ikasturtea amaitu aurretik unibertsitatea eta gurasoen etxea utzita, batetik bestera ibili zen. Hamaika herri eta ogibide ezagutu zituen. 1946an itzuli zen berriro Los Angelesera, eta posta-bulegoan hasi zen lanean. Hamabi urte iraun zuen bertan. 49 urte zituelarik postari izateari utzi, eta idaztetik bizitzea erabaki zuen. Ordudanik, haren literatura eta bizitza estuki loturik geratu dira, eta batean islatzen dira bestean bizi edo asmatutakoak: alkohola, hipodromoa, emakumeak, kalezuloak, literatura...Poesia eta prosa ugari argitaratu zuen liburu zein aldizkarietan, eta oraindik ere geratzen da haren hainbat lan plazaratzeko. Edan eta idatzi egiten zuen etengabe. Eta bakean utz zezaten besterik ez zuen eskatzen, behin eta berriro. San Pedron hil zen, Kalifornian, 1994ko martxoaren 9an, bere azken nobela Pulp idatzi eta egun gutxira.