Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Zamorako espetxean preso egon ziren apaizei omenaldia...

Zamorako espetxean preso egon ziren apaizei omenaldia egingo zaie Durangoko Azokan

Abenduaren 7an ‘Apaiz-kartzela’ dokumentalaren work in progress emanaldia izango da Irudienean. Zuzendariekin batera, preso egondako apaizak ere bertaratuko dira, omenaldia jasotzeko.

Durangoko Azokako 54. edizioa hasteko gutxi falta da, eta kulturaren plazako guneak buru-belarri ari dira euren programazioa ixten. Irudienean, berbarako, azken urtean Euskal Herrian sortutako hainbat proiektu ezagutzeko aukera izango dugu: dokumentalak, fikzioak, film laburrak, umeentzako zinea eta abar.

Abenduaren 7an, larunbata, oso ekitaldi berezia antolatuko da Irudienean. Goizeko 12:30ean "Apaiz-kartzela" dokumentalaren proiekzioa egingo da, eta espetxe horretan preso egon zirenak omenduko dituzte. Dokumentalaren zuzendariak Oier Aranzabal, David Pallarés eta Ritxi Lizartza dira, eta lan honetan, Zamorako apaiz-kartzelan" egondako apaizen istorioa kontatu eta lekukotzak jasotzen dira.

Oier Aranzabal eta Ritxi Lizartzarekin batera, aurkezpenean Xabier Amurizak, Josu Naberanek eta Juan Mari Zulaikak parte hartuko dute. Sarrera doakoa izango da, gonbidapen bidez (abenduaren 5etik aurrera jaso ahal izango dira, Irudienean bertan). Emanaldia "work in progress" izango da, hau da, filmaren irudiak ikusi ahal izango dira, baina ez da behin-betiko bertsioa izango.

Zamorako espetxea 1968. urtean ireki zuten, frankismoari aurre egin zioten apaizak bertan sartzeko asmoz. Guztira 53 apaiz izan zituzten bertan, eta apaizentzat bereziki sortutako lehenengo espetxea bihurtu zen. 50 urte igaro dira kartzela ireki zutenetik, eta bertan egondakoek hainbatetan salatu dutenez, oraindik ez dute Elizaren eta erakundeen barkamenik jaso.

Zamorako espetxean egon ziren abadeak Bilbon elkartu ziren iaz.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Erlazionatutako edukiak

Sugintza eta mutina Zamorako apaiz-kartzelan · Xabier Amuriza

2018.07.24

1968. eta 1976. urteen artean, Frankismo betean, apaiz talde batek Euskal Herriak jasaten zituen zapalkuntzaren eta errepresio basatiaren aurrean...

Distopia handien hirukia ixten: Aldous Huxleyren 'Bai mundu berria', euskaraz

2018.12. 3

Brave New World Aldous Huxley idazle handiaren lehen eleberri distopikoa da. 1932an idatzi zuen Huxleyk eta 1971an euskaratu zuen Xabier...

Las memorias de un cura navarro que no comulgó con el franquismo

2019.09.12

El 17 de julio de 1936, el sacerdote Marino Ayerra Redín llegaba a Altsasu, villa con "merecida fama de republicanismo de izquierda en el fondo...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Euskal Herria: entre el Big Bang y el Antropoceno

2019.11.27

Del caso Dreyfus al juicio al procés: un libro para defendernos del Estado

2019.11.28