Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Titirimari | Nobedadea TXO! haur bilduman

(4 urtetik aurrera). Atzobezperako erreinuan bizi da Titirimari. Haren amak, Mandolina erreginak, nahiko luke printzesak andereño manerak izan ditzan eta ongi ezkondu dadin. Baina alabak ez ditu amaren amets berak, eta bereak bizi nahi ditu: erreinutik alde egiten du, eta abentura zoragarriak biziko ditu, bidean aurkitzen dituen munstro, hitz asmatzaile eta beste izaki batzuekin. Ezpain gozoko beste printzesa bat ere ezagutuko du… 

Atzobezperako erresuman,
bazen lau tximiniako gaztelu bat,
dozena bat zumardi eta putzu bat ere bai,
krokodilo gosetu eta harroak nonahi.
Hantxe bizi zen Titirimari.

Izugarri atsegin zitzaion printzesari
azukre koskorrak mauka-mauka jatea
eta putzuetan goitik behera lokaztea.

Haren aitari, Tartufo erregeari, grazia egiten zion;
baina haren ama, Mandolina erregina, amorratu egiten zen.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Gaur egungo idazleen eta ilustratzaileen proposamen berriak eta kultura ezberdinen legendak eta istorioak biltzen ditu TXO! haur bildumak. Hitzen eta irudien bidez, gure haurren irudimena, hausnarketarako gaitasuna eta sormena bultzatu nahi ditu. Bildumako hainbat liburuk nazioartean haur liburuei ematen zaizkien saririk inportanteenak jaso dituzte. Goza itzazu!

Erlazionatutako edukiak

Kakari buruz dakidan guztia | TXO! haur bilduma

2018.11.28

Jaume Copons eta Mercè Galíren Todo lo que sé de la caca euskarara ekarri du Garazi Arrulak. Era erraz eta dibertigarrian kakaren...

Jakes eta Herio | Heriotza bere horretan

2019.04.12

Jakesen ama gaixo dago, eta ez du sendabiderik: Herio ate-joka du. Jakes, mutiko azkarra denez, amarru bidez geldiaraziko du Herio. Hurrengo...

Otsoak liburutik ere ateratzen direnekoa

2019.06. 4

Ipuin hau otsoz beterik dagoela zalantzarik ez dago. Otsoak, gainera, kolore, itxura eta material askotarikoak dira: baita harrizkoak eta...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Gerrillarien borroka Kolonbian: FARC eta ELN mugimenduei buruz gehiago jakiten lagunduko dizuten liburu guztiak

2019.08.30

'En país extraño': anhelos y esperanzas de un escritor en la clandestinidad

2019.09.11