Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Literatura beltza eta errelatoa batera datoz Edorta...

Literatura beltza eta errelatoa batera datoz Edorta Jimenezen lan berrian

Ia 10 urte igaro dira jada Stock 13 polemikoa argitara eman zuenetik, eta ordutik hona, 2010ean Haragizko amoreak (Susa) poesia-bilduma salbu, literaturan berezko sorkuntza lanik ez diogu ezagutzen Edorta Jimenez idazle bizkaitarrari. Denbora honetan, Hemingwayren inguruko proiektu handi batean eta Euskal Memoriaren urteroko argitalpenetan ibili da buru belarri sartuta eta, horiez gain, hamaika irakurketa egin, hamaika teoria asmatu eta hamaika ideia makinatu ditu. Horien fruitu dira Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua eleberri beltza, zeinak (h)ilbeltza bekan aurkeztutako laginean baitauka jatorri eta oinarria. Fikzioaren bidezidorrez baliatuta eta ohiko estilo salatian, azken urteotan Euskal Herrian bizi izan ditugun hainbat gai jorratzen ditu Edorta Jimenezek, tortura, poliziaren indarkeria edo zenbaitzuen ustelkeria kasu.

Ez du gehiago entzun behar izan ezizenaren bidez beraren izena zikintzen hasiak direla jakiteko. Ezizena duen orok ezizana du?

Camboya ertzain jubilatua Arkauten ikasle izan zuen Gaztelurekin urtebetetzea ospatzen ari da. Bien urtebetetzea, biak egun berean jaioak baitira, bost urteko tartearekin; abuztuaren 6an, 1945ean Hiroshiman bonba jaurti zuten horrexetan hain zuen. Ospakizuna itsasoan egitea deliberatu dute, Camboya-ren Amets Bi ontzian, hegaluzeak arrantzatzen dituzten artean. Horretan ari direla, haien Buru ohiaren, Nagusiren, txaleta zaintzeko zeuden hiru txakurren desagerketa ikertzeko laguntza eskatuko diote ertzain jubilatuari, zenbait urte lehenago Bizkaia aldean izan zen zakur-borroka apustuen kasua argitu zuenez gero.

Txakurren kasuan sakondu ahala, mamu zaharrak agertuko zazkio Camboya-ri; garai latzetan hartutako erabakien pisuak habia egingo du ertzain zaharraren gogoan. Tostartekoen kontrako jazarraldiak, terrorismoaz akusaturikoen kontrako torturak; pisu batean zeraren militante baten heriotzarekin amaituko den segada; pilota-kolpe batez akabatutako gaztea; egindako estolda-lanek oraina hankaz gora jartzera etorriko dira. Edorta Jimenezen eleberri beltz honetan protagonista ezberdinen istorioak txirikordatzen joango dira, eta haiekin batera tortura, ustelkeria, biolentzia, sexua, erruduntasuna eta maitasuna, azkenean haien iragana eta patua guztiz nahastu arte.

Euskarazko idazle oparo eta ausartenetakoa da Edorta Jimenez. Poesia, eleberriak, narrazio liburuak, kronikak, saiakerak, biografiak, haur literatura edota memoria erotikoak argitaratu izan ditu 1985az geroztik, ia etenik gabe, euskal literatura garaikideak eman duen idazle emankorrenetakoa bihurtzeraino (Gari Berasaluze).

Edorta Jimenez bere nobelek bilakatu dute gure idazle preziatuenetariko bat. Alabaina, aspaldi honetan atzenduxeak baditu ere, poesian eta kontakizun laburretan ere egin du lanik aski. Nik —agian ez zait horregatik haserretuko— neurri txikian egindako prosa lanak maite dizkiot bereziki. Halaber, kresal usaineko idatziek eman badiote ere mundakarrari merezi duen itzala, Bilbo hurbilaren itzalpeko kale giroa hark bezala islatzen duenik literaturgile guti dugu gure artean (Aingeru Epaltza).

Edorta Jimenezen lanek genero-literaturaren indarra agertzera erakusten badute ere, idazlea saiatzen da generoetatik urruntzen, eta pertsonaiak baino gehiago giroak osatzen eta gaiari berebiziko indarra ematen (Jon Kortazar).

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Edorta Jimenez Ormaetxea Mundakan jaio zen, 1953an. Elektronika arloko LH ikasketak eta Irakasle Eskolakoak egin zituen, Euskal Filologia adarrean. Hainbat lanbidetan ibilia da: marinel, irakasle, telebista- eta zinema-gidoilari, itzultzaile eta kazetari. Idazten aspaldi hasi zen eta literaturari erabat emana dauka bere jarduna eta euskal literatura garaikidearen idazlerik oparoenetakoa dugu. Hogeita hamarretik gora liburu argitaratu ditu eta genero guztiak jorratu ditu: haur eta gazte literatura (George L. Steer. Gernikan izan zen kazetaria), kronika (Europako mugetan barrena), saiakera (Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan), ipuingintza (Laudanoa eta sutautsa), eleberrigintza (Piztien itsasoa trilogia, Stock 13) eta poesia (Haragizko amoreak), azken hau Omar Nabarro heteronimoarekin.

Hainbat hizkuntzetara itzuli izan dira Jimenezen obrak. Gaztelaniara ez ezik italierara (La voce delle balene, L'ultimo fucile) eta alemanierara (Der Lähm der Grillen). Gaztelaniara egindako itzulpenen artean aipagarria da Argentinan argitaratu zen El año del tifus, azken mende erdian bederen, euskaratik gaztelerara bertan itzuli eta bertako espainolez argitaratu den lehen liburua.

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Krutwig por Krutwig | Jose Mari Esparza & Iñaki Egaña

2018.11.15

Txalaparta de cine: libros en la gran pantalla

2018.11.22