Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Independentzia helburu · Aurrerapena |



IMANOL GALFARSORO

Euskalgintzaz

· Euskal kulturaren munduko intelligentsia hegemonikoan nabarmentzen den itxurazko jarrera eta modu apal horiekin norberaren enuntziazio posizioa pribilegiatu nahi da, ez ahuldu, batik bat inpartzialtasuna, moderazioa, oreka, are euskalgintzaren zein kulturgintzaren beraren apolitikotasuna eta neutraltasuna aldarrikatuz.

· Euskal Herriko ezker independentistaren osagai “erdaldun-arrotza” hain alegeraki gutxietsi eta gaitzetsi aurretik: Jose Bergamin, demagun, edo Eva Forest eta Alfonso Sastre, bazterretako Atxaga askok baino gehiago edo gutxiago egin dute bai askatasunaren alde, bai justizia sozialaren alde, baita espainolez euskararen alde ere?

Estatugintzaz

· Antzinako zein Erdi Aroko eta premoderniako “euskaldunaren” ondare mitiko horrek guztiak balioko du filmak eta teatroak egiteko; balioko du ikerketa espeleologikoak egiteko; balioko du, Erdi Aroko merkatuak berpizten diren erara, turistentzat ere hainbat bataila antzezteko bazterretako zelai eta gaztelu inguruetan; balioko du museo etnologikoak apaintzeko; eta balioko du Oteiza baten fantasia estetikoak asetzeko prehistoriako hutsuneak indar telurikoz betez. Baina ez du balioko nazioaren berezitasun kultural “postmodernoa” enpirikoki-edo frogatzeko; eta are gutxiago balioko du inori euskarri politikoa eskaintzeko.

· Menderatuta bizitzera ohitu gara. Ezberdintasun kulturala aldarrikatzea berdintasun politikoa azpimarratzea baino atseginagoa bihurtu zaigu. Independentziaren bidean, baina, euskaldun menderatua —hau da, euskaldun kulturala— desagertu egin behar da.

Sozialismoaz

· Askatasunaren, justiziaren eta berdintasunaren aldeko borrokan —eta baita gaur egun, eta batez ere, jendartearen behetik gorako demokrazia bera berreskuratzeko borrokan ere— inportantea ez da tokian tokiko askatasunaren aldeko mugimendu partikular batek komunista hitza bere logotipoan erabiltzea edo ez erabiltzea. Lekuan lekuko mugimendu askatzaile konkretu eta partikularrak berak bakarrik daki zeintzuk diren unibertsalaren aldeko borroken benetako zirkunstantziak, hau da, aipatu askatasuna, justizia eta berdintasuna moduko unibertsalak nola gauzatu beharko liratekeen modu konkretuan eta, noski, aipatu demokrazia bera nola berrantolatu behar den.



UNAI APAOLAZA

Subjektu independentistaz

· Subjektu politikoak, etorkizunera proiektatzen dugun borondateak definitzen dituenez, eta borondatea behin adierazi eta gero azaltzen denez, ezin dira a priori definitu a posteriori baizik. Beste era batera esanda, ezin dugu subjektu politikoa borondatea ez den beste baldintza batekin mugatu.

Estrategia independentistaz

· Estrategia nazionalista eusteko estrategia dela oso argi ikus daiteke Kataluniako prozesu independentistari begiratuz gero. 2014.eko udan, independentziaren aldekoen artean independentziarako arrazoi nagusia demokrazian sakontzeko posibilitatea zen. Identitate nazionala babestea soilik %15ak jartzen zuen independentziarako arrazoi nagusi modura. Unionismoan, berriz, Kataluniak Espainia barruan jarraitzeko arrazoi nagusia, %46arekin, sentimendu nazional espainiarra zen.

Hegemoniaz

· Hegemoniarako borroka jendarteak izango duen neurria ezartzeko borroka da; jendarteak erabiliko dituen betaurrekoak graduatuko baititu. Hegemoniarako borroka “normala dena” eraikitzeko borroka da. Jendarte batek izango dituen balioak marrazteko borroka da.



JULE GOIKOETXEA

“Euskal” sinismen erreprodukzioaz

· Euskal Herria euskal bezala birsortzeko eta ez espainiar edo frantziar bezala, populazioak dituen sinesmenak eta pertzepzioak (alde subjektiboa) birsortu behar dira, hau da, Euskal Herria existitzen dela sinetsi behar du jendeak, eta horretarako ziurtatu behar du “euskal” hitzak erreferenteak dituela.

· Subalternitatearen erreprodukzioaz

Subalternoek, euren borroka eta oposizioaren bidez subalterno kokagunetik atera dira apurka-apurka, eta hori gertatu ahala, subalterno berriak sortu dira. Batetik, komunitate ororen eraketak biolentzia dakar, integrazioaren bidez sortu behar baita unitate-komuna, baina integrazioak esklusioa dakar eta subalternoak barneratzen joan ahala subalterno berriak agertuko dira.

· Demokrazia feministaz

Demokrazia feminista aberatsen, sexisten eta misoginoen bizi-kalitatea eta prestigioa murriztea da. Demokrazia burges eta patriarkala noble, aristokrata, apaiz eta emakumeen bizi-kalitatea eta prestigioa murriztean den bezalaxe.

Gatazka etengabeaz

· Lurra ez da denena izango; gizonak, emakumeak, burtsa eta herentziak existituko dira, eta, beraz, biolentzia materiala eta sinbolikoa barra-barra egongo da, guztiok egunero gauzatzen dugun eta guztiongan haragitua dagoen biolentzia.



ANDONI OLARIAGA

Kataluniako prozesu independentistaren bost urratsak

Gatazkaren gorespena. “Independentzia bai ala ez” eztabaidak markatzen du egunerokoa, eta sistema sozial osoaren diskurtso oro zeharkatzen du.

Abangoardia behetik dator. Azpitik (2006ko herri galdeketatik, besteak beste) hasten den prozesua da, tendentzia askatzailerik ez duten agenteetara helduz (burgesia katalana, adibidez).

Ausazko gertaera batek abiarazten edo azkartzen du prozesua. Estatut-a eta herri galdeketen baliogabetzeak (Euskal Herrian Ibarretxe plana atzera botatzeak ez zuen halako eraginik sortu, esaterako).

Adiera marko berriak ezartzen dira. Espainiar nazionalismoak ezarritako eskema dualista etniko hegemonikoarekin apurtu da: independentismoa katalanismotik/nazionalismotik askatuz.

Erregimenari aurre egiteko protesta modu berriak. Lehenengoz abiarazten da aldebakarreko prozesu bat espainiar legalitatea eta negoziazioa saltatuz.

 

Nazionalismo banalaz

· Espainiako ezkerrak esan ohi du arazo sozialak ikuspegi nazionalen edo nazioen gainetik daudela. Michael Billigen nazioaren kontzeptua kontuan hartzen badugu, aurreko adierazpena gezur hutsa da. Izan ere, unibertsalak diren kontzeptuak (osasuna, eskubide zibilak, oinarrizko errenta...) haien nazioaren neurrira aplikatzen ditu, esaterako, aberastasun banaketa pertsona nazionalen -espainiar herritarren- artean egiten duenean eta ez behar handiagoa dutenen artean -nazio espainoletik kanpoko pertsona txiroen artean, kasurako-.

Komunitate imajinarioez

· Nazionaren existentziaren froga nagusia nazioa etengabe imajinatzea bera da. Nazio guztiek imajinatzen dute beren burua egunero. [...] Arazoa hau baita: nazioa eta identitate indibidual zein kolektiboa zedarritzeko puntu finkorik ez dagoela. Horregatik, komunitate imajinarioek, estatu izan edo ez, beren burua etengabe imajinatzen egon behar dute. Alegia, Euskal Herria borroka esparru bat da. Imajinazioa, ordea, ez da ziurra, zalantza gune bat da, askatasunaren espazioa. Orduan, zalantza horretatik alde egiteko puntu finko bila joan ohi da gizakia, beti dauka tentazio hori.

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Iñaki Egaña presenta el 'Nuevo diccionario histórico político de Euskal Herria |

2015.12. 2

Carta (ficticia) del presidente del Citibank a Jose Mari Esparza |

2015.12.15