Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Ehortzi ezazue ene bihotza Wounded Kneen: indiarrei...

Ehortzi ezazue ene bihotza Wounded Kneen: indiarrei buruzko liburu klasikoa edizio berezian

Gurean, beharbada, askorentzat Joseba Sarrionandiaren poema baten izenburua soilik izanen da Ehortzi ezazue ene bihotza Wounded Kneen. Beste askok, agian, ezagutuko dute Dee Brownek 1970ean argitaratutako liburua, eta jakingo dute ipar­amerikako indiarrei buruzko literaturan plazaratu den lanik esanguratsuenetakoa dela. Batzuek zein besteek liburu klasiko hau euskaraz irakurtzeko aukera dute, orain, edizio berrituan.

Ipar-ameriketako indiarren munduari eta mundu ikuskerari buruzko libururik klasikoena da Dee Brownen Ehortzi ezazue ene bihotza Wounded Kneen. XIX. mendeko bigarren erdialdean indiarren aurka egindako sarraski gehienak eta, ia genozidioa ere, biltzen ditu 564 orrialde dituen liburu honek. Halaber, berrogeita hamar argazki, mapak eta 5.000 oin-ohar baino gehiago ditu. Liburu gogorra eta ederra da benetan, baita historikoa eta dokumentatua ere. Baina nobelaturiko kronika ere bada. Irakurketak ez du zailtasun handirik, baina irakurri ondoren inor gutxi gelditzen da lehen bezala: luzaroan gogoan geratzen zaizun lan horietakoa baila hau. 70eko hamarkadako liburu salduenetakoa izan zen hau, eta oraindik ere hainbat hizkuntzatan milaka ale saltzen dituen lana da. Orain artean, ia bost milioi ale saldu dira, hogeita hamar urteetan, hizkuntza desberdinetan.

Dee Brownek liluratutik jaso zituen indiarren lekukotasunak aurreko mendearen erdialdetik aurrera, gero liburuan biltzeko. Ondoren, dozenaka urte igaro eta gero, ohartu zen lekukotza haiek guztiak jasotzearen garrantziaz. Izan ere, milaka eta milaka indiarrentzat Dee Brown soilik izan da euren ahotsa. Azken batean, lekukotasunak jasotzen dituen kazetari edota historialari lana baita hau. 

Orrialde hauetan ehunka tribu ezberdinen gorabeherak irakur daitezke, eta haien iragana, izaera eta borroka ezagutu dezakegu. Askotan gogorra da aurrera jarraitzea. Milaka eta milaka hildako geratzen dira bidean, atzean, orrialdeek aurrera egin ahala. Samina eta amorrua nagusitzen dira irakurketan, eta nekeza da indiarrei egin zieten guztia sinestea. Zaila da sinestea gizon zuria hainbeste ankerkeria gauzatzeko gai izan zitekeenik. Baina badakigu horretarako eta askoz gehiagorako ere gai izan zela, izan dela eta izanen dela aurrerapenaren eta ongizatearen izenean. Eta, beraz, Dee Brownek jasotako hitzak sinesteaz gain, liluraz irakurtzen ditugu indiarren borroken gorabeherak. Wounded Kneen ehortzita aurkitu ahal izanen ditugu haien bihotzak. Baina ohartuko gara haien duintasuna inork eta inon ezin izanen duela ehortzi honezkero.

Euskarara egindako lehen itzulpen hau ez da samurra izan: terminologia egokitu eta indiarren hainbat izen lehen aldiz finkatu behar izan dira euskaraz; itzultzaileak dokumentatu eta ikertu egin behar izan du eta talde lanean bere inguruan ibili direnak ere hainbat eta hainbat ordu sartu dituzte. Luxua, azken batean.

Ez da gure burua edertzen duen liburua, baina historiak baditu here bidexkak orainaldira iristeko, eta agian, irakurriko dutenek, indiar ipar-amerikarren izaerari buruzko ikuspegi argiagoa izango dute, iragan garaietan nolakoa izan zen jakitean. Beharbada indiarren ahotan hitz zuzen eta arrazoizkoak entzuteak harritu ere egingo ditu, mito ipar-amerikarraren errukirik gabeko basatien izaera estereotipatu horretan finkatuta agertzen baitira. Agian, lurra kontserbatu eta zaintzeko erabateko joera zuen herriarengandik ikasi ere zerbait ikas dezakete Ama Lurrarekin norberak duen harremanari buruz. Indiarrek bazekiten lurraren eta beronen emarien baitan dirauela biziak, Amerika paradisua zela, eta ezin zuten ulertu ekialdeko arrotzak nola zeuden, indiarra zen oro, amerikarra ere izanik, jo eta txikitzeko erabakia hartuta.

Dee Brown

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Erlazionatutako edukiak

Hamabost liburu herri indigenen ahotsa entzuteko

2018.08. 9

5.000 talde etniko inguru dira, 7.000 hizkuntzaren hiztun, 90 estatutan bizirauten, maiz erreserba-eremuetan eta bigarren mailako herritarrak...

Iraultza bertikala: mitoa eta politika eskutik

2019.03.25

Ngugi wa Thiong'o idazle keniarraren Iraultza bertikala estilo klasikoko alegia bat da, non mitoak, kondairak eta politikak bat egiten...

Afrika, kontinente emankorra

2019.05.17

Afrikako tradizioetan, gaur egungo borroketan, bertako jendearen kezka eta nahietan murgiltzen gaitu hango literatura aberats eta askotarikoak, eta...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

El día que Pancho Villa invadió EEUU

2019.05.20

La Antigua de Jamaica Kincaid

2019.05.21