Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

'Bestaldean': liburuaren aitzinsolasa

Nor dira silueta beltz betiberdin horien atzeko pertsonak? Zenbat urte dira itzal bihurtu zirela? Beste bat bihurtu behar izan ote dute? Beste nor dira gaur? Lagundu al die gordetzeak berriz hasteko? Hasteko, non? Hasteko, zertan? Nola hasi hutsetik, jakin gabe noiz arte? Hurrengo lerrootan, Bestaldean liburuaren aitzinsolasa irakur dezakezu.

Euskal iheslari politikoen errealitatea, ezezaguna ez ezik, ezkutukoa izan da hamarkadatan euskal jendarte zabalaren begietara. Identitaterik eta izenik gabeko siluetak izan dira luzaz euskal iheslari politikoak, eta aurpegirik gabeko itzalen bitartez irudikatu dira Euskal Herriko karrika, elkarte zein ostatuetako paretatan. Etengabeak izan diren babesgabetasun, arrisku eta errepresio neurri ugarien aurrean, segurtasunaren izenean itzal bilakatzea bera bizirauteko modua izan da iheslarientzat.

Ihesaren iluntasunean murgildutako itzalek bizitakoari argia eman nahi dion lana duzu honakoa. Iheslarien komunitatea osatzen duten hogeita hamar kide ingururen bizipenen eta lekukotzen bitartez hamarkadatan luzatu eta oraindik amaitu ez den deserrian murgiltzeko tresna.

1960tik 2010era bitartean 2.500 gizon-emakume inguruk ihes egin zuten beren sorterritik eta nork bere bideari ekin zion, askotariko baldintza, garai eta lurraldetan. Iheslari bakoitzak bere historia propioa dauka, eta liburu propioa idazteko adina istorio biltzen ditu bere baitan. Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak, beraz, ihesaren atzean dagoena eta egon dena hobeki ezagutzeko saiakera xumea da, gurean tabu izan diren erbestea edota klandestinitatea bezalako bazterreko gaiak hurbilagotik ezagutzeko leihoa: itzal izandako horien bestaldean dauden pertsonak, ihesaren bestalde horretan jazo direnak eta hedabideetako albisteen bestaldean geratu diren bizipenak ezagutzeko bidea.

Iheslari eta iheslari ohiak dira lanaren protagonistak. Zenbaitetan, elkarrizketatuek horrela eskatuta, izenak aldatu ditugu anonimotasuna errespetatzeko. Euren ahotsak jasotzeko egindako berariazko elkarrizketez gain, prentsa, literatura eta ikus-entzunezkoetan argitaratu izan diren lekukotzak eta sorkuntza lanak ere bildu ditugu orriotan.

Erbestearen bidean gurutzatzen direnak ekarri nahi izan ditugu gogora: mugak eta mugaz gaindiko bidelagunak, elkartasunaren argia eta errepresioaren itzala, bakardadearen indarra eta denboraren erritmoa, biziraupena eta aske bizi nahi izateko borroka, beste herrietan errotzeko ahaleginak, oinarrizko herrimina, sorterrira itzultzeko ametsa…

Istorioak, pasadizoak eta sekreturen bat edo beste aurkituko dituzu orriotan, baina batez ere pertsonak agertuko zaizkizu: ihesean ibilitako orok izan ditzakeen gorabehera, min eta sentimenduz osatutakoak. Noizbait iheslari guztien egoera konponduko bada, ezinbestekoa baita bizitakoak eta bizitzen ari direnak ezagutzera ematea.

Jaio eta Lit, 2022ko udaberrian

Egileak

Jaione Dorai Oskotz (1985, Berriozar). Kazetaritza ikasketak egin zituen EHUn, Euskal Ikasketen masterra Baionan eta Hizkuntza Plangintza graduondokoa EHUn. Herri mugimenduan aritu izan da, eta horren ondorioz 2009an ihes egin behar izan zuen. 2014an itzuli zen sorterrira. Ipar Euskal Herrian hamabi urtez bizi izan da, non ikastolako langile aritu baita, eta gaur egun euskara teknikari lanetan dabil Nafarroa Garaian.

Ernesto Prat Urzainki (1978, Berriozar). Nekazaritzari eta zurgintzari lotutako ikasketak egin zituen. 2008an ihes egin zuen Guardia Zibilaren atzaparretatik eta idazten hasi zen. 2012an Urruñan atxilotu zuten. Egun Lekarozen bizi da eta ASLANA Nafarroako ardi latxaren elkarteko langilea da. Sariketak tarteko idatzi dituen ipuinez gainera, hiru nobela argitaratu ditu: Hiru ilargi laurden (Metaziri, 2013), Orpoz orpo (Txalaparta, 2014) eta Telleria eta gero, zer? (Elkar, 2017). Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatzen duen (H)ilbeltza kolektiboko kidea da.

Erlazionatutako edukiak

15 libros para comprender la historia (y el final) de ETA

2018.09. 5

Hacia la mitad del siglo XX, un grupo de estudiantes decidió cortar lazos con el nacionalismo histórico cuya cabeza visible era el PNV, deprimido y...

La última entrevista con la dirección de ETA

2019.04.25

ETA dio por terminado su recorrido, pero, antes de anunciar su disolución, ofrecía una entrevista a Iñaki Soto, director de GARA, que contó con la...

Itzalei, ahotsa

2022.05. 4

Itzal bat, silueta beltz bat, denak igualak. Ezizenak han eta hemen, isildutakoak, hitz erdiak eta ezin esanak. Izendatzen...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Una cuestión velada | Jon Jimenez

2022.05.24

'Democracia patriarcal': introducción del libro

2022.05.24