Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Asel Luzarraga: "Bahitzeko modu asko dago, eta haietako...

Asel Luzarraga: "Bahitzeko modu asko dago, eta haietako bat txantaje emozionala da"

Batek baino gehiagok esana da ez garela deus besteen begietara garen hori baizik. Ariketa hori egin du Asel Luzarragak eleberri honetan, eta hala agertuko zaigu Matxin, Edu lagun minaren galbahetik igarota. Iragazita, murtxikatuta, eta, nahitaez, deformatuta, nork bere mesederako egiten baitu inguruaren irakurketa, oharkabean bada ere. Garazi Arrula Ruiz editoreak idazle bizkaitarra elkarrizketatu du, eleberri bixi labur honen nondik norakoak ezagutzeko.

Izenburua irakurrita, abentura liburu bat dela pentsa dezake norbaitek.

Abentura zelan ulertzen dugun, izan liteke. Lagun biren abenturak izan litezke, Euskal Herritik Argentinara, baina balizko abentura horiek protagonista baten buruan baino ez dira gertatzen, Edurenean. Badago misterio puntu bat, baina garrantzi handiagoa du misterio hori elikatzen duen psikeak. Eleberri psikologikoa? Berba potoloegia agian.

Nor edo zer bahitzen dute?

Askotan bilatzen ditut titulu polisemikoak, eta halakoa da hau ere. Hortxe dago jolasetako bat: ustezko bahiketa Eduren beldurrak piztu diren unean hasi da, ala lehenagotik zetorren? Bahitzeko modu asko dago, eta haietako bat txantaje emozionala da. Hitza ere bahi dakioke pertsona bati... Irakurleak erabaki beharko du.

Eduren buruan sartzen duzu irakurlea. Barne bidaia bat da?

Horixe da batez ere, eta barne bidaia horrek Edu eta Matxinen balizko historia edo istorioak berreraikiko ditu. Gure begiek betetzen dute edukiz bidaia oro. Barne bidaiek, gainera, ez dute mugarik, ez espazioan ez denboran.

Bidaia fisiko bat baino gehiago ere badago, ordea.

Handik hona mugitzen da Eduren burua, eta hala, Buenos Airesen agertuko da orain, Donostian gero, Parisa ere joango da, edo Tigrera..., orainetik balizko iragan eta etorkizunetara. Dena, Edu hiriko punta batetik bestera doala. Hiriari egindako omenalditik ere badauka zerbait.

Anarkismoaren eta marxismoaren arteko eztabaida bat ere bada.

Itxura batean, Matxin anarkistaren ahotsa entzuten da gehien, baina ez da bistatik galdu behar hari buruz dakigun guztia Edu marxistaren iragazkitik igarota iristen zaigula. Dialektika probokatzaile bat ere bada.

Zure blogean irakurri dugu ibilbide laburra izan duela eleberri honek.

Bai, azkar idatzi dut, egia esan. Lehen zirriborroa 2012an sortu zen, Buenos Airesera iritsi eta hil pare batera, baina, apunte solteetatik harago, Bioklik amaitu arte ez nion heldu, Buenos Airesen artean, eta Bermeon amaitu nuen hil gutxitan.

Gezurra odoletan liburuan (Txalaparta, 2011) Txilera eraman gintuzun, eta orain Argentinara. Gurean girotu ezinezko istorioak kontatu nahi dituzu?

Konta litezke hemen ere, seguruenik, baina bizi dudanaz elikatzen naiz, begietatik paperera eroan gura duzu inguratzen zaituena, eta Abya Yalan harrapatu ninduten istorio horiek. Euskal Herriak beti dauka bere tokia, ordea, modu batean edo bestean.

Gazteentzako eta helduentzako literatura idatzi duzu. Hau non kokatuko zenuke?

Lagun biren arteko labirintoetan galdu gura duen edonorentzat dela esango nuke.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Asel Luzarraga

(Bilbo, 1971). Enpresa ikasketetan diplomaduna eta Euskal Filologian lizentziaduna da. Hainbat urtez irakasle jardun ostean, egun itzultzaile dabil. 2003. urtean Hamaika ispilu ganbil argitaratzeak eta VI. Igartza beka eskuratu izanak idazketa serio hartzera bultzatu zuten. Geroztik, eleberri hauek argitaratu ditu: Karonte, Mozorroaren xarma, Abaraska, Utopiaren itzalak, Gezurra odoletan, Bioklik eta Inoren munduan. Musikan ere aritu da, Punkamine eta Trio Ternura punk taldeetan.

Erlazionatutako edukiak

Asel Luzarragaren eleberriak, ozeanoaren beste aldean

2019.05.20

Asel Luzarraga idazleak 'El panal' aurkeztu du Buenos Airesen, 'Abaraska' (Txalaparta, 2008) eleberriaren itzulpena. Luzarragak...

Asel Luzarraga, justiziaren labirintoan

2020.02.28

Duela 10 urte, 2010eko urtarrilaren 1ean, Euskal Herrian Asel Luzarraga idazlearen atxiloketaren albistearekin esnatu ginen Gabon Zaharreko ajetik....

'Bahiketa': ibilitakoen bila

2020.09. 2

Batek baino gehiagok esana da ez garela deus besteen begietara garen hori baizik. Ariketa hori egin du Asel Luzarragak eleberri honetan, eta...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

“Gaurko mundua interpretatzeko tresnak eskaini nahi ditugu”

2020.09.23

'El agujero': Ahoztar Zelaieta investiga quién está detrás de la tragedia de Zaldibar

2020.09.25