Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Antonio Turiel: «Oinarririk gabeko baikortasun neurrigabe...

Antonio Turiel: «Oinarririk gabeko baikortasun neurrigabe bat dago»

Fisika eta Matematikako lizentziaduna eta Fisika Teorikoko doktorea da Antonio Turiel. Gaur egun, CSICeko ikertzaile zientifikoa da Bartzelonako itsas zientzien institutuan, eta dibulgazio-lana egiten du hitzaldi eta argitalpenen bitartez. Horietako asko The Oil Crash gaztelaniazko blogean jaso ditu; esate batera, erregai fosilen baliabide konbentzionalen agortzeari buruzko teorizazioak eta desazkundearen aldeko txostenak. Petrokalipsia krisi energetikoari buruzko dibulgaziozko saiakera da haren lanik ezagunena, orain euskaraz artitaratu duguna. Egilearekin hitzegin dugu elkarrizketa honetan.

Petrocalipsis 2020an argitaratu zenuen; hiru urte baizik ez dira igaro, baina badirudi dena aldatu dela. Liburuari loturikoei dagokienez, nola aldatu dira auziok?

Hainbeste aldatu dira, beste liburu bat idatzi berri baitut, Sin energía, egungo egoera zehatzaz hitz egiteko. Azelerazio prozesu bat sufritzen ari gara, mundu mailan petrolioaren ekoizpen maximoa gainditu baitugu: 2018ko azaroan izan zen hori; ordutik, ekoizpena % 4 jaitsi da dagoeneko, eta, petrolio-konpainien desinbertsio gogorraren ondorioz, hurrengo urteetan ere nabarmen jaisten jarraituko duela besterik ezin dugu espero. Horregatik, azelerazioa orokorra da, petrolioak jarduera guztietan eragiten baitu; eta, nola ez, Ukrainako gerrak ere (eta etorkizun diren guztiek) prozesua azkartu baizik ez du egiten.

Liburua atal labur didaktikotan egituratua dago, eta guztiak hasten dira ezezko batekin (kasurako, “Zergatik ezingo garen energia berriztagarriekin soilik mantendu”). Oraindik ere bat zatoz guztiekin, edo bada argi-izpirik?

Egoera ez da aldatu, urte askoan antzerakoa izan da. Oztopo batzuk ez dira soilik teknikoak, termodinamikoak ere badira, eta, beraz, halabeharrezkoak. Horregatik antolatu genuen liburua “Zergatik ez hau edo zergatik ez beste” moduko ataletan, gai energetikoei dagokienez oinarririk gabeko baikortasun neurrigabe bat dagoelako.

Eztabaida sortzen duen beste gairen batek indarra hartu du azkenaldian, esate batera, fusio nuklearra eta hidrogeno berdea. Zer iritzi duzu horietaz?

Fusio nuklearra hamarkadak iraun duen bluff bat da. Ez gaude, inolaz ere, merkataritzarako fusiozko erreaktoreak lortzetik hurbil, eta prentsa espainolean ikusten ditugun albisteek (National Ignition Facility delakoan egin duten esperimentu berria, adibidez) auzo-lotsa ematen dute darabilten ezjakintasun mailagatik eta esaten diren astakeria itzelengatik. Hidrogeno berdea zeharka landu nuen Petrokalipsia liburuan, eta xeheago azkenekoan, une honetako hype-a bihurtu baita. Hidrogenoa bektore energetiko gisa oso txarra da (lehenik eta behin: ez da energia-iturri bat, eta energia behar da hori ekoizteko), manipulazio zailagokoa delako eta haren ekoizpenak galera energetiko handia dakarrelako; jakina da ezin dela masifikatu… eta, hala ere, etorkizun energetiko modura saltzen ari zaizkigu. Jarrera oso susmagarri bat dago horren guztiaren atzean, agerian uzten baitu egiaz iruzur hutsa den negozio bat sortzen ari dela; nolabait, adreiluaren burbuila 2.0 gisako bat: dirua jartzen da soilik instalazioak eraikitzeko, ez horiek erabiltzeko.

 

Prentsa aipatu duzu. Askotan aurreikuspen katastrofikoak iristen zaizkigu, titularrak elikatu ohi dituzte, eta inoiz durduza eta etsipena ere sor ditzakete; ez al dira kalterako? Gainera, aurreikuspen horiek betetzen ez badira, ez al dute mesfidantza sortuko?

Yayo Herrerok dio, arrazoi osoz, beldurra geldiarazlea dela soilik ez badakizu norantz ihes egin. Nik ez dut aurreikuspen katastrofikorik egiten, pertsona batzuek behin eta berriz hala badiote ere: nik erakutsi egiten ditut dauden arazoak eta proposatzen diren konponbideen hutsak, baina, aldi berean, erakusten dut arazoa ez dela hain larria ikuspegi egoki batetik begiratzen bazaio, eta gauza asko egiten ahal direla arazoa txikitzeko eta, are, gainditzeko. Hau da, hain zuzen, maiz leporatu izan didatenaren kontrakoa. Nolanahi den, interes argi bat dago planetaren muga biofisikoei buruzko eztabaida tekniko hau "katastrofismo antzu eta kaltegarri" bat balitz bezala aurkezteko, eta, egiaz, hala aurkezten dutenek, irtenbideak ere aurkezten direla isiltzen duten berek, ez dituzte onartu nahi, horrek kapitalismoa bertan behera uztea (edo gainditzea) esan nahiko lukeelako. Katastrofismoa hartzen da ahotan, egiazko eztabaida ezkutatzeko: hots, kapitalismoa gainditu beharra dagoela benetan jasangarria eta hobea izanen den sistema ekonomiko berri bat lortu nahi bada.

Zentzu horretan, komunikabideek zer paper jokatzen dute krisi energetikoarekin gertatzen ari den guztian? Informazioa blokeatzen ari direla esanen zenuke?

Ez dute blokeatzen, baina kasu askotan desitxuratu egiten dute, eta horretarako arrazoia da deserosoa dela ia bi mendez munduko politika ekonomikoa mendean hartu duen kapitalismo zapaltzailea zalantzan jartzea.

Eredu ekonomikoa eraldatzeaz gainera, nola hasi lanean hurbileko eredu batetik, tokian tokikotik, askotariko burujabetzak lortzeko bidean?

Egia esan, erantzuna nahiko sinplea da: birlokalizazioa. Ahalik eta gehien, guztiaren birlokalizazioa: enplegua, kontsumoa, ekoizpena. Komunitateei ekoizpenerako baliabide erresilienteak eman behar zaizkie, mundu mailako hornidura-kate garesti eta iragarrezinen mende egonen ez direnak; hurbileko produktuekin lan egin behar da; garraio-sareak murriztu egin behar dira; pertsonen mugikortasun eta salerosgaien garraio alferrikako oro gutxitu behar da… Energia oparoak eta merkeak globalizazioaren alde egin zuen bezala, energiaren gabeziak eta garestitzeak birlokalizazioaren alde eginen du. Horretaz gain, pedagogia asko behar dugu, bai; zeren, esandakoa gutxi balitz, datozkigun estutasun garaiotan aurre egin beharko diegu diskurtso populista ugariei –arazo konplexuetarako erantzun errazak proposatzen dituzten eta ekofaxismoaren atzaparretan eroraraztera eraman gaitzaketen horiei–.

Erlazionatutako edukiak

Nueve leyendas urbanas sobre ahorro energético que no te deberías creer · Xabier Zubialde Legarreta

2018.09.17

Vinculadas a la energía y la sostenibilidad existen leyendas urbanas que nos inundan el día a día. Xabier Zubialde Legarreta se encarga, en...

Lo que se esconde tras la transformación verde

2022.10. 5

En este riguroso trabajo de investigación, el periodista Oriol Malló desgrana los mecanismos mediante los que Iberdrola se ha beneficiado de la...

Zergatik ez eta nola apika

2023.04. 1

«Poz handiz» jaso du liburua euskaraz aterako delako berria, haren helburua, senezko dibulgatzaile ororena bezala, ahalik eta...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Hallarse frente a frente con una realidad hostil

2023.04.17

Microdosis para el cuidado colectivo y disidente

2023.04.17