Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • 50 urte geroago | Irati Jimenez · ‘Cien años de...

50 urte geroago | Irati Jimenez · ‘Cien años de soledad’ liburuari buruz |

Irati Jimenez

“Muchos años después, frente al pelotón de fusilamiento…”. Zenbat liburu hasten dira hain modu gogoangarrian? Ba ote da gaztelaniaz besteren bat honen antzera otoi sakratu baten baten moduan hunkitzen gaituenik? “...el coronel Aureliano Buendía habría de recordar aquella tarde remota en la que su padre le llevó a conocer el hielo”.

14 bat urteko neskatoa nintzen orain 50 bete dituen 100 años de soledad lehen aldiz irakurri nuenean. Eta ordutik beti aipatzen dut gehien maite izan ditudan irakurraldiak gogoratzen ditudanean. Klasiko bat irakurriko duzunean ez dakizu balio historikoaz eta literatur merituez haratago zer aurkituko duzun, ze mailatan eragingo dizun edo hunkituko zaituen, hunkituko bazaitu. Kasu honetan zalantza horrek ez zuen lekurik izan, hasiera miragarri horren edertasunak txundituta utzi ninduelako, narrazioaren besoetan. Hitzaren sorginkeriak zabaldu berri zuen unibertso prehistorikoaren barruan egin nuen hasieratik bukaerako bidea, itsas korronte baten barruan bezala, aparretan. Liburu hordigarria da, espainolak eman duen eraikuntza monumentalenetako bat eta, era berean, espainolari berari egin zaion maitasun oparirik zintzoena. Eta potenteena.

Hain da ederra idazleak lortzen duen musika, hain da magikoa hizkuntza jotzeko duen modua, badirudiela gaztelania erabiltzen ari beharrean, García Márquez gaztelania asmatzen ari dela, Hego Amerikaren beharrek eskatuta eta haiek iluminatuta, hizkuntza eder hau dakigun denon gozamenerako.

Idazlearen aztikeriak hizkuntzaren bide guztiak agortzen dituenez, bukaerara iristen denean badirudi hitzak berak azken arnasa eman duela, gaztelaniarekin eta gaztelaniari esker sortutako mundua desegin egin behar da, liturgiak eskatuta. Hizkuntza agortuta dago, mundu berria hauspotzeak eskatu dion ekaitzak jan egin du, ezinbestean, baina zorionez irakurle askok ez dugu inoiz ahaztuko bide berrietatik eraman gaituela, gutxitan esperimentatzen den moduko indarrarekin, ahalmenarekin eta edertasunarekin.

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Txalaparta publica 'Historia de la Revolución Rusa', de León Trotsky, y reedita 'Diez días que estremecieron al mundo', de John Reed

2017.10.23

Iñaki Egaña: "Erakunde politiko bat izan da ETA, borroka armatua burutu izan duena"

2017.10.27