Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • eSPedizioa: gailurrera bidean egindako barne bidaia

eSPedizioa: gailurrera bidean egindako barne bidaia

Juanra Madariagak Unai Elorriagaren SPrako tranbia handietan txikiena den Shisha Pangmara eraman zuen. Hortaz, liburu horretako protagonista, Lucas, bidaide izan zuen; harekin konpartitu zituen espedizioko beldurrak, maldan gorako literaturaren plazera, lilura baten merkantilizazioagatiko kezka, naturaren basak eta bakardadeak sortzen duten poesia eta, finean, gailurrera bidean egindako barne bidaia.

Nola sortu zitzaizun SPrako tranbia Shisha Pangmara eramateko ideia?

Aspaldian sorpresa hartu nuen Unai Elorriagaren lana irakurri nuenean. Lucas protagonistaren zortzimila metrodun mendiekiko lilura hura, horien gaineko aipuak... Mendi horretara espedizioa egiteko tenorea heldu zitzaigunean piztu zitzaidan buruan argi hori: eta liburua puntara eramango banu? Agian liburuaren zikloa itxiko litzaioke Unairi.

Hori egitean ez nintzen konturatu niri beste ziklo bat zabaltzen zitzaidala, literatura eta mendia, biak ala biak lotzearena.

Zer esan zizun Unai Elorriagak bere liburua gailurrera eramaten zenuela esan zenionean?

Biziki harritu egin zen. Eta gero bere lan bat hain mendi berezi eta altuan ikustea ohore bat zela ere komentatu zidan. Eta hala da, askotan bere liburu horren gaineko errezitaldietan edota hitzaldietan pozik aipatzen baitu liburua Shisha Pangmaren puntaren puntan egon dela. Eta bai, puntaraino eraman nuen eta bertan, erdi izozturik, azken kapitulua irakurri nuen, bai eta irudietan grabatu ere.

Mendizale askok eraman dituzte liburuak gailurretara... Irakurketa soilak ala sinboloak dira?

Nik uste dut ekimen pribatu sinbolikoa baino ez dela. Kanpamentu nagusian irakurle amorratuok garenok ale batzuk eramaten ditugu une aspergarrietatik ihes egiteko, literaturak gure munduaren zati bat betetzen duelako. Nire kasuak beste helburu bat zuen, Unai Elorriagaren lana gailurreraino eramatea, eta sinbolismoz betea zen ekintza partikularra.

Gailurrera heldu, liburuaren azken kapitulua irakurri eta, zer sentitu zenuen?

Egian esan, azken erpinera heltzea oso une hunkigarria izaten da. Sentimendu leherketa bat izaten da. Oso une bereziak dira, ohiko bizimoduan nekez topatu ditudanak. Han goian nengoelarik, hatsalbo, negarra begietan irakurtzeari ekin nion eta, tira! emozioak ito ninduen azken lerroa irakurtzerakoan. Ederra izan zen.

Ez nuke esango zure liburua bidai-kronika hutsa denik. Mendiaz gain, literatura dago, mendizaletasunaren historia, etnografia poxi bat, sentimendu ugari...

Zuk diozun bezala denetarik du lan honek. Egia da hari printzipala Shisha Pangman garatu den espedizioa dela, baina ez egunkarietan ikusarazten diguten bezala. Horrelakoetan benetan zer gertatzen, zer ikusten, zer pairatzen eta zer sentitzen den kontatu nahi izan dut, eta horretarako beste elementu asko baliatu izan ditut, batez ere literatura bera, bai eta erlijioa, geografia, medikuntza... Urteetan ikasi ditudan gai eta kontu batzuk eraman ditut orriotara, bizitzaren pisua nondik datorren seinalatzeko. Izan ere, espedizio batean gauza asko gertatzen dira modu zuzenean, edo nik hemen idatzi dudan bezala, modu indirektoan.

Mendi-literaturari errepaso ederra ematen diozu liburuan, ezta?

Abentura-literatura zen hasieran, bidaia kronikak, eta modu apalagoan, espedizio handien kronikak. Euskaraz ez dugu ia ezer; espainolez batzuk badaude, nahiko epikoak guztiak, eta deskriptiboegiak agian; eta ingelesez bai, hortxe altxorra dago. Eskuizkribu zaharrak, lehen espedizio mitikoak haien nondik norakoak kontatzen dituztenak, gaur egungo estilo eta filosofiarekin apenas zerikusirik ez dutenak, baina nolanahi ere, bitxi ederrak. Lan honetan perla horietako batzuk kontatzen ditut, nahiko ezagunak agian, baina badira beste asko ezkutuan lotu direnak, argia ikusi ez duten liburu askotan, eta beste hizkuntzatan idatziak izan direnak.

Ohiko galdera azkenaldian mendizale batentzat, baina, galdu du mendiak poetikotasuna eta lilura ikusgarritasuna eta negozioaren alde?

Bai, galdu du. Hein batean bai behintzat, mendi mitikoetan jendetza biltzen baita. Baina zure baitan dago mendiarekiko lilura hori. Badira mendi bakartiak, kristolako espektakulua eskaintzen dutenak, eta negoziotik urrun daudenak. Benetako mendizalearentzat lilura hori beti egongo da zain, espedizio bakoitzean. Baina gaur egun, Himalaian behintzat, eta mendi altuetan diruak agintzen du, eta horrexegatik ez dira mendizaleak hurbiltzen diren bakarrak, alturako turista dirudun asko ere badago tartean.

Euskal Herrian mendizale eta literaturzale ugari egonagatik ere, apenas dagoen mota honetako libururik. Ramon Olasagastiren Mendiminez eta, daudenik ukatu gabe, neuri ez datozkit gehiago akordura. Literaturzaleak ez dira mendizaleak? Mendizaleak ez dute literatura maite...?

Nik uste dut mendizale guztiok bagarela beste mendizaleen irakurleak. Bizi izandakoak interesatzen zaizkigu modu batean edo bestean. Hortxe ere badaude Gure Himalaia Iñurrategi anaiek argitaraturikoa, eta Hire Himalaia Albertok ateratakoa, kronika hutsetik aparte sortu diren lanak, bestelako emozioak eta sentimenduak barneratzen dituztenak. Horrelakoak kaleratuz gero, mendizale zein ez-mendizale askok irakurriko lituzketen lanak lirateke, bertan mendiak dituen atmosfera berezi horiek ondo islaturik agertzen baitira. Agian, gutxi dagoelako irakurtzen da gutxi.

Mendiari buruzko libururik onena?

Nik asko estimatzen dudan alpinista baten biografia alpinistikoa: Doug Scott. El escalador del Himalaya. Eta agian aspaldiko kuttuna delako, Felipe Uriarteren Vascos en el Everest (Oscura cabeza humeante). Hortik amets ugari sortu dira.

Mendirik ederrena?

Edozein igandetan igo daitekeena, giro apartarekin, elur, eguzki edota lainoturik dagoelarik. Baina duen itxura ederragatik, 2004an eskalatu nuen Nepaleko Ama Dablam. Baina argi dago ez dela bakarra.

Irakurtzen pasa duzun unerik gozoena?

Asko egon dira. Baina gomutan dut, duela urte dezente, Everesteko kanpamentu nagusira, Wislawa Szymborskaren poema antologia bat eraman nuela. Poema bakoitzak zerbait adierazten zidan une eta espazio hartan. Irakurraldi ederra izan zen hura.

Mendian pasa duzun unerik latzena?

Latz asko. Duela urte asko, Pirinioetan. Elur-jausi eder batek laguna eta biok harrapatu gintuen, Vignemale aldean. Hautsaren artean, igerika lortu nuen albo batetik ihes egitea. Begiak arin altxatu eta han ikusi nituen lagunaren eskuak elurraren gainetik. Azkenean, bularreraino sartuta gelditu zen, zorionez. Onik atera ginen biok, baina sekulako sustoarekin.

Edo duela urte bi, Alexei Bolotov lagunarekin tea hartzen egon nintzen Gorak Shep geralekuan, Everest mendiaren oinetan, eta handik bi egunetara istripu lerdo baten erruz hilik zegoela esan zidatenean.

 

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

1968ko abuztuaren 2a | ETAk Meliton Manzanas komisarioburua tirokatu zuen

2/08/2018

Penakperipeziakpozak • Erantzuna haizean dabil | Patxi Zubizarreta

7/08/2018