Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Epikotasun domestiko bat

Nork idatziko du gure historia herritar xumeen ikuspegitik? Nork kontatuko ditu dudak, konpromisoa, beldurra, gogortasuna? Galdera horiek izan ditu gogoan itzulika Bea Salaberrik, beste hainbatek bezalaxe, eta horiei erantzun asmoz edo kezka orokortu bati hitzak jarri nahian ekin zion istorio hau idazteari. Memoria kolektiborako balioko duen eleberri bat harilkatu du horrela, fikzioa eginez errealitateari komeni bezain hurbiletik segituta. Borroka armatua euskal literaturan presente egon bada ere, maiz lehen lerrotik idatzi baita. Ez da hain arrunta, ordea, ETAren oinarrian izandako laguntza sareari buruzkoak papereratzea. Eta ez da kasualitatea, gehienbat emakumez osaturiko sarea izan da hori.

Laurendia gazteari mesfidatzeko esaten diote. Esaten dio aitak, esaten diote adiskideek, bai eta, azkenean, bere buruak ere. Nafarroa Behereko landa eremu batetik Baionara ikastera joanda, inguruarekin batera aldatuko zaizkio jakin nahiak, piztuko kontzientzia politikoa eta sortuko ordura arte bururatu ere egin gabeko zalantzak. Horrela, ETA erakundearen laguntza sarean hasiko da, fardelak batera eta bestera eramaten lehenik, bere etxean kideak aterpetzen gero. Laurendiaren istorioa kontatzen bazaigu ere, historia kolektiboa baita hau, garai nahasi eta oposizioz betean hamaika emakume aritu baitira, ezkutuan eta espanturik gabe, engaiamenduaren sarean.

Borroka armatuaren ezohiko ikuspegi bat ematen du eleberriko protagonistaren eskutik: babes eta laguntza sarean ibilitako emakumeena.

Memoria kolektiborako balioko duen eleberri indartsu bat harilkatu du Bea Salaberrik, fikzioa eginez errealitateari komeni bezain hurbiletik segituta.

Egilea

Bea Salaberri Larre. Donamartin (Nafarroa Beherea) sortu zen, eta han iragan zituen haur eta gazte denborak. Euskal filologia ikasketak egin zituen Baiona eta Bordeleko unibertsitateetan. Helduen euskalduntzearen alorrean lan egiten du, euskara irakasle eta didaktikari gisa, iparraldeko AEK-n. Bestalde, gustuz parte hartu izan du hainbat ekimenetan, hala nola kultur elkarte, antzerki talde eta aldizkaritako kolaboraziotan. Idazketan, Baionak ez daki (Susa, 2015) helduentzako ipuin liburua argitaratu du, bai eta Oihenartea ez da hunki (Elkar, 2023) eta Baiona (Elkar, 2019) helduak euskalduntzeko liburuxkak ere.  

Borroka armatuak iparraldea anitz markatu zuen, Iparretarrak eta ETA talde armatuek, baita bi Estatuen indarrek ere, eta iparraldeko hainbat kide inplikatu zituen, aldekoak nahiz kontrakoak nahiz gaiaz urrun egon nahi zutenak. Duela zenbait urte, azaleratzen hasi zen arrangura hau: nork idatziko du gure historia herritarren ikuspegitik, eta nork kontatuko ditu dudak, engaiamendua, beldurra, gogortasuna? Geroztik istorio anitz idatzi dira, literaturan, kazetaritzan, ikerketa arloan nahiz beste espresio moldeen bidez (transmedia, bideo, elkarrizketa, biografia…). Lan horiek ikuspegi anitz agertzen badituzte ere, maiz gizon istorio bat kontatzen dute, eta iparraldeko jende gutxi plazaratzen dituzte. Bazen alde bat kasik jorratu ez zena, iparraldekoena, emazteena, gazteena. Parte hartzaile isil eta ezezagun horien ordezkapen gutxi baizik ez da. Ez ziren komando kide izan, ez ziren preso egon, arras ezezagunak zaizkigu. Asmoa memoria kolektiborako balioko duen lan bat egitea izan da, jende xumearen parte hartzea kontatzea herri mugimenduetan, eta batez ere ETAren laguntzaile gisa.

Bea Salaberri

Erlazionatutako liburuak

Erlazionatutako edukiak

Ruben Sanchez: «Barre egitean, memorian gauzak hobeto gordetzeko hormonak pizten ditugu»

14/09/2019

Mikrofonoari helduta ikustera ohituta gaude Ruben Sanchez, bai bertsotan bai kantuan. Orain, ordea, hats luzeagoko lan idatzi batekin dator, lehen...

Bizitza baten hamasei lekuko

1/03/2021

Iragan abenduan 50 urte bete ziren Burgosko Prozesua egin zenetik. Hiruzpalau liburu, dokumental bat eta telebista saioren bat eskaini dizkiote...

Historialariak beltzean protagonista

15/01/2024

Lau gizon etxe zahar hondatu batean. Batetik, hiru historialari, miseriaren lagun; zaletasun konpartitua badute ere, ez da hain...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

"Marcas silenciadas", epílogo de 'Carne de perra' | Lohizune Amatria Zabalza

23/02/2024

El triángulo conflictivo

1/03/2024