Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Azken patriarka
Azken patriarka
19,40 € 18,43 € Kluba
Saskira gehitu

Azken patriarka

Azken patriarka eleberriak Marokotik Kataluniara emigratu duen Mimun Driutxen istorioa kontatzen digu, bere alabaren begietatik. Haren eskutik aitaren izaera tormentatua ezagutuko dugu; bere izaera autoritario eta zaharkituak sortarazten dizkion talka etengabeak. Izan ere, pertsonaia gorrotagarria da Mimun: matxista, liskarzalea, zurruteroa, bortitza, jeloskorra… Sarritan besoak liburuan sartu eta zerri horren lepoa estutzeko gogoa ematen duen pertsonaia horietariko bat da Mimun. “Mirarizko” pribilegioen eskutik Driutx familiaren patriarkak nahi duena egin ahal izango du: edan, ezkondu aurretik zein ondoren beste emakume batzuekin oheratu, maitaleak izan, nahierara jantzi, edonora joan... Eta, aldiz, patriarkatu ahalguztidun horri esker bortizki debekatuko die haren emazte edo alabari berak posible dituen guztiak.

19,40 €
18,43 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Txalaparta
Txalaparta
Bilduma AMAIUR
Generoa Narratiba
Edizioa 1
ISBN 978-84-16350-67-4
Hizkuntza Euskara
Argitalpen data 2016 abe 1
Orri kopurua 432
Pisua 504gr

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 2 iruzkin

  • Laura Freixas 2018(e)ko uztailaren 31(a)

    Aunque su nombre no lo deje adivinar, Najat El Hachmi es una joven escritora catalana. Bien, nació en Marruecos (en 1979), pero a los pocos años se trasladó con su familia a Vic. Y eso (o algo muy parecido) es lo que cuenta en su primera novela, 'L’últim patriarca' ('Azken patriarka'), que a mí me encantó. Me gustó, primero, porque cuenta algo que suele ser invisible, que está prácticamente ausente de la literatura española (a diferencia de la francesa): las vidas de esos, y sobre todo, esas inmigrantes a quienes vemos todos los días, pero de quienes sabemos tan poco. En particular me encogió el corazón el personaje de la madre, una mujer analfabeta, que vive encerrada en un pisito oscuro, en un país extranjero cuyas lenguas (catalán y castellano) desconoce, con un marido maltratador (el cual, por ejemplo, se va de vacaciones con ella y los hijos… y con su amante), y cuya única salida consiste en ir al supermercado los sábados acompañada por su marido y su hija… Todo esto está contado además -también por eso me gustó- con vivacidad, con ironía, con inteligencia… y en el precioso catalán de Vic (claro que eso se pierde en la traducción).

  • Alaitz Andreu Eizagirre 2018(e)ko martxoaren 8(a)

    Boterera iristea ez da zaila; batzuetan, jaio besterik ez da egin behar. Eta halaxe gertatu zitzaion Mimun Driutxi, haren amak erditu zuen lehen haurtxo zakilduna izan baitzen. Halaxe gertatu zitzaion, eta pribilegioz beterik jaio zen; batez ere, emakume izendatutakoen konturako pribilegioz josita. Izan ere, batek pribilegioak baldin baditu, beste bat azpiratuta dago beti. Halaxe gertatu zitzaion, bai, Mimun Driutxi: boteredun jaio zen. Boterera iristea ez da zaila; eustea, ordea, konplexuagoa da. Hain zuzen ere, botereari eusteko etengabeko ahalegin hori da Mimun Driutxen bereizgarria. Ez diezaiola inork zakila txikitu (edo bere botere gunetik bota). Eleberrian, Mimun Driutxen alabak kontatzen digu aita patriarkaren istorioa; alabaren begien iragazkitik igaroa, beraz. Horrexek kentzen dio boterea, izenburuak dioen bezalaxe, azken patriarkari. Estilo arin, bizi eta zorrotzez kontatu digu Najat El Hachmi idazle kataluniarrak Marokon hasi eta Bartzelona inguruan amaitzen den kontakizuna; kontakizun gordin bezain gogorra. Gizarte (ohitura, sinesmen, kultura, politika) matxisten makineriaz jabetuko da irakurlea, eta argi ikusiko ez dela Marokon jaio behar patriarka izateko… Ziur bainago ezagunak egingo zaizkiola azken patriarkaren trikimailuak.

Erosi