Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Josu Zabaleta Kortabarria

1948 Legazpi (Gipuzkoa, Euskal Herria)

Filosofia ikasi zuen Erromako Santo Tomasso Unibertsitatean. Euskal letren eta batik bat itzulpengintzaren erakundetzean lan ikaragarria eginikoa dugu: 1977an, Hordago argitaletxearen sortzaile izan zen, eta bertako euskarazko argitalpenen arduradun; 1980an, Martuteneko Itzultzaile Eskolaren sorkuntzan parte hartu zuen, eta irakasle aritu zen bertan 1991ra arte; halaber, Senez  aldizkariaren sortzaile da, eta 1984tik 1989ra arte haren zuzendari ere izan zen; 1987an, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta elkarteko idazkari nagusia 1992ra arte. Gainera, Lur Entziklopediaren zuzendari izan zen 1991tik 2000ra bitartean.  Itzulpengintza izan da Josu Zabaletaren jardun profesionalaren ardatza: batez ere frantsesetik, italieratik eta gaztelaniatik itzuli du euskarara. Haatik, zenbait lan lexikografikotan ere parte hartu du, eta baita euskarazko hainbat testulibururen sorkuntzan ere, hizkuntz aholkulari gisa.  2001 eta 2008 urteetan, Literatur Itzulpengintzaren Euskadi Saria jaso zuen,  Fantasiazko ipuinak eta Gaueko gezurrak itzulpenengatik, hurrenez hurren. 2013an, berriz, Itzulpengintzaren Espainiako Sari Nazionala. Epaimahaiaren hitzetan, “Euskarazko literatur itzulpengintzan aitzindari izateagatik, eta euskal hizkuntza literario eta poetikoak garatzeagatik”.